
NireBlog بلغات أخرى: ar|ast|br|ca|cy|de|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|zh|az|fa|ja|ko|tr|
07-10-2008 » Iturria: www.erabili.com Jarraian irakur dezakezue PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakaritzarako hautagai Patxi Lopezek euskararen eta hizkuntza politikaren gainean plazaratu berri duen agiria. Abiapuntua Haize berriak dabiltza Euskadin. Erregenerazio haizeak gizartean, kulturan eta politikan. Horrek esan nahi du hauteskundeak datozela eta irabazteko ametsa duela. Gure eguneroko bizitza zamatzen jarraitzen duten iraganeko presentziak gorabehera, gauza [...]
03-10-2008 » Iturria: www.erabili.com 2008-09-22 Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta UNEDek (Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalak), 2008-2009 ikasturterako lankidetza hitzarmena sinatu eta aurkeztu dute, UNEDen bitartez euskara eta euskal kultura lektoretza Espainiako estatuan nahiz atzerrian sustatzeko. Euskara ikasteko arrazoiak Miren Azkarate Kultura sailburuaren ustez, euskarak bere eremu naturaletik kanpo ere "interes handia pizten du". Euskara ikasteko [...]
15-09-2008 » Maria Duran mallorcarra abokatua da. Hamalau mila emakume defendatu ditu, tratu txarren inguruko auzietan. Elkarrizketa egin diote Diario de Mallorca egunkarian. Oso gauza interesgarri eta itxaropentsuak esan dituenez gero, horietako batzuk nabarmenduko dizkizuet: Egunkarietako berrietan ez dago erasotzailearen nazionalitatea aipatzerik, aurrejuzkuak egiteko baino ez baitu balio. Matxismoa globala da eta mundu [...]
22-07-2008 » Hona hemen Patxi Baztarrikaren artikuluaren laburpenaren bigarren zatia. Gelditu ginen aurrekoan euskararen ezagutzari buruzko datuak ematekotan. Hona hemen datuok: Eusko Jaurlaritzako lanpostuen % 41ek du derrigortasun data (DD). DDrik ez dauka % 59k. Datu hauek DD duten lanpostuetan diharduten langileei buruzkoak dira: Horien % 37 interinoak dira (pfiuuu! askotxo, ez da?). Ia interino guztiek daukate [...]
15-07-2008 » Enrique Echeburua Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia Kliniko katedraduna da eta "etxeko" indarkeriaz aditua. Oso deklarazio jakingarriak irakurri dizkiot El País egunkarian (www.elpais.com). Honela dio: Emakumeei kosta egiten zaie bikotekidea salatzea, horrek harremanak porrot egin duela esan nahi duelako. Emakumeentzat bikote-harremana oso inportantea da, oso lotutik dago beren bizi-proiektuarekin. Askoz inportanteagoa da emakumeentzat [...]
13-07-2008 » Emakumeen kuotek, hau da, legeak eremu jakin batean emakumezkoen ehuneko zehatza egon beharra agintzeak, ez dute aipu onik, ez eta emakumeen artean ere. Kontrako argudio-arrazoinamendurik franko irakurri eta entzun dut. Horregatik erabaki dut alde irakurriko dudan guztia biltzea. Bada, nolabait, indar-batze modukoa, behar dudanean ateratzeko. Irakurri berri dut, bada, uztailaren 2an [...]
08-07-2008 » Hemen duzue horri buruzko argitalpena www.erabili.com gunean. Eta hona hemen emaitzen laburpena eta agian nire gogoeta batzuk horiei buruz. Ondorio nagusiak: Euskal hiztun elebakarrik ez dago. Agian hizkuntza gutxi izango dira munduan elebakarrik gabeak. Horrek hizkuntzan bertan dituen eraginak ikertzea oso oso interesgarria izango liztateke. Hamasei urte edo gehiagoko biztanleen artean elebidun gehiago daude. [...]
18-06-2008 » Neska eta emakume berbak irain moduan erabili ohi dira euskaraz. Hori sexismoaren seinale eta sintoma argi baino argiagoa ez bada, datorrela Jainkoa eta ebatz dezala. Androzentrismoa dabil garai zehatz bateko "sufragio unibertsala" aipatzen dugunean, erabat ahaztuta Frantziako iraultzaren denboran, esaterako, emakumeek ez zutela botoa ematerik. Kontuz, bada, horrelako unibertsaltasunarekin. Esukaraz atsotitz eta [...]
11-06-2008 » Beste sarreratxo bat eskainiko diot Amelia Barquínek idatzi eta Emakundek kaleratu duen liburuxka jakingarriari. Oharra egingo dut hortaz: hona bildutakoa ez da liburuak dioen guztia, niretzat eta bakarrik niretzat interesgarriena baizik. Oharra eginda, segi dezadan zerrenda osatzen: Euskaltzaindiak gaztelaniatik mailegatutako presidente, filologo, filosofo, notario eta antropologo moduko berbak onatsi ditu hiztegi batuan. [...]
21-05-2008 » www.redfeminista.org gunetik hartua. Erreklamazio gehienak jostailu, jateko eta garbikarien iragarkiak direla kausa jaso ditu Andaluziako Sexismorik gabeko Publizitatearen Behatokiak 2007an. 2006an jasotakoen aldean, % 13 handitu da kopurua. Kexa gehienak (% 65) 25-45 urte bitarteko eta unibertsitatean ikasitako emakumeek egin dituzte. Salaketa gehinak jasotako komunikabidea telebista da, noski, oro har tradiziozko ereduak sustatzeagatik. Esan bezala, [...]
إتصل بنا | تعرف علينا | Nireblog Planet
NireBlog
Multilingual Blogs

أنشئ مدونتك مجانا