Logo NireBlog

NireBlog بلغات أخرى: ar|ast|br|ca|cy|de|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|zh|az|fa|ja|ko|tr|

أنشئ مدونتك مجاناتحرير المدونة

فقدت كلمة السر

إعلان » إتصل بنا

مدونة

rss2 Martinezena

Tags

أنشئ مدونتك مجانا

http://.nireblog.com

Tag » مدونة: "martinezena" » Tag: "gure"

Testu antolatzaileak. Erabilera estrategikoak (2)

23-10-2008 » Ikus lehen atala. Nola bihurtu ulerterrazago gure testuak? Hiru ataletan emango diogu erantzuna galdera horri. 1.- Ikuspegi gramatikaletik ikuspegi komunikatibora. Ikuspegi komunikatiboak bere baitan hartzen du gramatikala eta beste hiru ikuspegiz osatu eta zuzentzen du. Ikuspegi soziolinguistikoa, testuala eta estrategikoa dira hiru horiek. Osotasuna da ikuspegi komunikatiboa eta pentsamolde berria eskatzen digu, [...]

Joannateguy berriz ere (2)

17-10-2008 » Ikus lehen atala. (...) Eta hain kartsuki ari zen bere lanari, non jendea harritua baitzegoen beira haren bildura sainduari. (...) Hala ari zirelarik biak zerukotzat aberasten, Benoat bere bizitze garratzaren bidez, eta, aldiz, bestea ekarriz hain sainduki bizi zenari gosez ez hiltzeko behar zuena, gure arimen etsaia beldurtu zen, ia haur gazte hura ez [...]

Gotzon Garate. In memoriam

10-10-2008 » Ez dut gogoko bloga eguneroko gertaeren pare erabiltzea. Gotzon Garateren heriotzaren berriak, ordea, hunkitu egin ninduen, benetan maite eta atsegin nuelako idazle euskalduna. Omenaldi xumea, beraz, egin nahian idazten ditut lerro hauek. Goian bego eta gure bihotz-gogoetan betiko. Garateri buruz apur bat gehiago jakin nahi izatekotan, jo ezazue Literaturaren Zubitegira, bertan baitago [...]

Patxi Lopez eta euskara

07-10-2008 » Iturria: www.erabili.com Jarraian irakur dezakezue PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakaritzarako hautagai Patxi Lopezek euskararen eta hizkuntza politikaren gainean plazaratu berri duen agiria. Abiapuntua Haize berriak dabiltza Euskadin. Erregenerazio haizeak gizartean, kulturan eta politikan. Horrek esan nahi du hauteskundeak datozela eta irabazteko ametsa duela. Gure eguneroko bizitza zamatzen jarraitzen duten iraganeko presentziak gorabehera, gauza [...]

Euskara atzerrian ere bai

03-10-2008 » Iturria: www.erabili.com 2008-09-22  Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta UNEDek (Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalak), 2008-2009 ikasturterako lankidetza hitzarmena sinatu eta aurkeztu dute, UNEDen bitartez euskara eta euskal kultura lektoretza Espainiako estatuan nahiz atzerrian sustatzeko. Euskara ikasteko arrazoiak Miren Azkarate Kultura sailburuaren ustez, euskarak bere eremu naturaletik kanpo ere "interes handia pizten du". Euskara ikasteko [...]

Joannateguy eta eskuara 1902an (5)

17-09-2008 » (...) EUSKARAREN EDERRA Aitortzen dugu ipar aldetik eta hegoagotik hartuak eta estutuak gauzkaten mintzairak, biak latinaren umeak, ederki orraztuak direla, apainduak eta aberastuak ere bai, mintzaira arrotzei harturiko hitzei esker; eta halarik ere euskara, zenbat-nahi higatua baldin bada-eta, hastapenean zuen edertasunetik, euskara ager daiteke bi mintzaira horien eta gainerakoen aitzinean. Ezen latina eta [...]

Joannateguy eta eskuara 1902an (4)

13-09-2008 » (...) EUSKARARI ZOR DIOGUN BESTE ON BAT Euskarak begiratu gaitu beste hainbeste eskualdetako jendeak bezain itsusi eta lazo bilakatzetik. Zeren eta gaiztaginek eta halaber ere erlijioaren etsaiek ez jakin gure mintzaira, eta gure herrietatik kanpo egon behar izan dute, harro-arazi gabe, nahi zuketen bezala, gure arbaso eta aiten buruak, kendu gabe haien [...]

Joannateguy eta eskuara 1902an

01-09-2008 » Aspaldian aipatu nizuen Bazilio Joannateguyren "San Benoaten bizitzea", Klasikoak bildumakoa. Liburu eder horrek badakar eranskin batean Joannateguyren saiakera, "Eskuara" izenekoa, irabazle suertatu zena Urruñako Euskal Jaietan, 1902. urtean. Horri esker, Joannateguyk 100 franko politsikoratu zuen. Testua hizkuntza politikazko pieza jakingarria izanik, laburtu eta moldatuko dizuet. Komentatzeko mordoa dauka testutxoak. Besteak beste, euskaldunak [...]

Emakumeen kuoten alde

13-07-2008 » Emakumeen kuotek, hau da, legeak eremu jakin batean emakumezkoen ehuneko zehatza egon beharra agintzeak, ez dute aipu onik, ez eta emakumeen artean ere. Kontrako argudio-arrazoinamendurik franko irakurri eta entzun dut. Horregatik erabaki dut alde irakurriko dudan guztia biltzea. Bada, nolabait, indar-batze modukoa, behar dudanean ateratzeko. Irakurri berri dut, bada, uztailaren 2an [...]

Sagrario Aleman euskaltzaina (3)

02-07-2008 » Orain sei bat urte, Basaburuko udaletxearen berriztatze lanen amaieran, alkateak euskaraz prestatu zuen hitzaldia eta euskaraz irakurri zuen. Gobernutik etorritako ordezkaria haserretu egin zen, ordea, berekiko errespetu faltzatzat jo baitzuen euskaraz mintzatzea eta horrexekin hasi zuen bere hitzaldia, besteei errespetu falta egotziz; erdaraz, jakina. Euskara ez ikasteko erabiltzen duten arrazoi nagusia [...]

إتصل بنا | تعرف علينا | Nireblog Planet
NireBlog Multilingual Blogs