
NireBlog n'otres llingües: ar|ast|br|ca|cy|de|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|zh|an|ga|ja|ko|tr|
19-09-2008 » EUSKADIN BAKEA ETA NORMALIZAZIO POLITIKOAREN GAINEKO HERRI KONTSULTAREN ALDE I.- AURREKARIAK: 1. Eusko Legebiltzarrak 2008ko ekainaren 27an onartu zuen Euskal Autonomi Erkidegoko biztanleriari galdetzeko 9/2008 Kontsulta Legea, helburua izan zelarik Euskal Autonomi Erkidegoan bakea eta normalizazio politikoa erdiesteko negoziaketa prozesuari hasiera ematearen gainean, hiritarrek duten iritzia jasotzea. Deialdiaren hasiera 2008ko irailaren 15erako [...]
11-07-2008 » Iritsi zen Ekainaren 27a, onartu zen azkenean eta espero bezala, hauts guztiak jorratu eta demonio guztiak dantzan jarri zituen eta oraindik hala dihardute. Lehenengo minututik aurrera, bozgorailu guztiak, amplifikadore erosoenekin martxan jarri zituzten, sampler modernoen distortsioekin nahastu eta badatozela, badatozela ... behin eta berriro entzuten diegu, behin eta berriro [...]
28-05-2008 » Lehendakariak, gaur datorren irailean egin beharreko herri galdeketako 2 galderak aurkeztu ditu. Berak, argi eta garbi adierazi nahi izan du: Galdeketa egiteko arrazoi nagusia BAKEA lortzea dela, eta ETAri behin betiko desagerpena exigitzeko modu eraginkorrena, Gasteizko Parlamentuak onartu eta aurrera eramango, aurrerantz bultzatuko duen bidea dela. Bestetik, etorkizuna erabakitzeko eskubidea, bakegintzarako beste pauso [...]
08-04-2008 » Joan den ostiralean, Iñigo Urkullu EAJko EBBko Predidentea, Andoaingo Martin Ugalde Kulturgunera, Martin Ugalde Foroan hitzaldia ematera gonbidatua izan zela aprobetxatuz, ondoren Andoaingo Batzokia ezagutzera gonbidatua izan zen eta bertan, Foroan bere hitzaldia entzutera joan ginen alderdikideekin egoera politikoaz hitzegiteko aukera izan genuen. Bertan alderdikideekin solasaldi interesgarria izan zuen eta [...]
27-03-2008 » 2008-03-22 EGITEKO ASKO DAGOELAKO Euskaldunak beti egon gara historiaren erronka handienen erdian. Eta ekintzarako bideak izan ditugun guztietan, bizi garen mundua egiten lagundu dugu. Horrela izan da kulturaren munduan, merkataritzan, industrian eta enpresan; gizartegintzazko erronka handietan parte hartu dugu foru erregimenak aniztasun eta bizikidetza askerako markoa ahalbidetzen zuenean. Gizarte zibil dinamikoa dugu [...]
11-03-2008 » Arrasaten, joan den ostilalak 7an, ETAk eragindako atentatu krudelaren aurrean, 42 urteko Isaías Carrasco PSOEko Zinegotzi-ohia hil duena, EAJk zera adierazten du: Lehena.- Edozein herritarren kontra atentatua egiten duenak, euskal gizartearen kontrako atentatua egiten du. Bigarrena- Gure gizartea anitza dela onartzen dutenak, hots, gurea bezalako gizartea aberasten duten aukera politiko, sozial eta kultural guztiak [...]
06-02-2008 » Erabakiak hartzeko garaia iritsi zaigu. · Bake eszenatokia eraikitzera eramango gaituzten ekimenak bultzatzeko konpromisoa hartua dugunok. · Elkarbizitza eta politika arazoei heltzeko, demokratikoak diren elkarrizketa eta akordioaren bideak erabiltzeko konpromisoa hartua dugunok. · Euskal hiritargoaren gehiengoak erabakitzen duena errespetatu eta errespetarazteko konpromisoa hartua dugunok. Politikoki eta euskal gizarteari begira urte garrantzitsu batean sartuak gaude. [...]
24-01-2008 » Auzitegi Gorenak Juan Mari Atutxa, Gorka Knörr eta Kontxi Bilbao Eusko Legebiltzarraren burujabetasuna babesteagatik auziperatu ondoren sortu den egoera politiko larriaren aurrean, hirukoak (EAJ-PNV, EA eta EB-Berdeak) manifestazio deialdia luzatu du (datorren larunbatean, hilaren 26an, 18:00etan Bilbon. Beraz, Andoaingo EAJk duen blog honetatik, gure alderdikide, alderdizale eta euskal abertzaletasunak egun hauetan [...]
Contautar | Quién somos | Nireblog Planet
NireBlog
Multilingual Blogs

Crea'l to Blog de baldre