14-11-2007 » Gai honi buruz informazio asko dago publikaturik Interneten, matematikarien oso gustukoa delako.
Dena den, azterketa hobeto prestatzeko, norbaitek zalantzak baditu edo ariketaren bat nola egiten den ez badaki, unitatearen ariketa guztien emaitzak dituzue ondoko linketan sakatuz gero:
Unitatearen azalpen orrietan dauden ariketak
Unitatearen amaieran [...]
22-05-2007 » Gai honekin amaituko da kurtsoa. Egun gutxi hauetan klasean ikusitakoa etxean lantzeko webgune honetan dauden ariketak egitea proposatzen dizuet ondoko ataletan:
Razones de un ángulo agudo
Relación entre razones
Resolución Triángulos Rectángulos.
(Azken honen barruan dauden bi ariketa motak, "Conocidos dos lados" eta "Conocido un lado y un ángulo")
Ekin lanari, gutxi falta da eta!
17-04-2007 » Bidaia aurretik azken astean eta oporretan aritzeko bidali nizkizuen ariketen emaitzak eskuragarri daukazue hemen sakatuz. Lagungarria izango delako esperantza daukat.
Bide batez, berriz ere gomendatzen dizuet "Ejercicios de Matematicas" webgunean sartzea, gai honetako oinarrizko gauzetan aritzeko ordenagailu bidez. Bereziki, landu atal hauek ondo menperatu arte:
Cálculo de la pendiente de una recta
Ecuación [...]