Logo NireBlog

NireBlog alilingve: ar|ast|br|ca|cy|de|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|zh|el|eo|he|ja|ko|ku|sq|tr|ur|

Krei vian blogon senpageAdministri

Ĉu vi perdis vian pasvorton?

Reklamo » Kontakti

Krei vian blogon senpage

http://.nireblog.com

Trajtoj

Etikedo » Blogo: "mikitaimar07" » Etikedo: "batek"

Agur, Agur Begil...

2007-11-05 » Azkeneko bolada honetan ez dut askotan ikusi Karima Unibertsitatetik. Baina, hala ere, ezin dut nire burutik kendu. Kabroien batek, lo nengoela, bere irudia tatuatu zidan betazalen barrukaldean. Horregaitik, begiak ixten ditudan bakoitzean bere irudia agertu egiten zait aurrean. Honek, arazo handiak dakartza lo egiterako orduan eta loguraz heltzen naiz egunero [...]

Kamioia eta zubia

2007-11-03 » Pasadan eguaztenean zortzi t'erditan, unibertsitateko polikiroldegira hurbildu nintzen lehenengo eskola hasi aurretik. Klaseko lagunekin futbito txapelketan izena eman genuen orain dela bi aste eta neurketen daten berri izateko joan nintzen klasekide batekin. Baina ezustea hartu genuen unibertsitatea eta kiroldegiaren artean zubirik ez zegoela ikustean. Berriz buelta osoa eman eta autoak [...]

Bier Bier!

2007-10-23 » Gaur metroz joan naiz unibertsitatera. Euria ari zen goizaldean eta burumakur sartu naiz bagoira. Bidai aspergarrian debaldeko egunkari bat nuen eskutartean eta titular batek esnatu nau berehala. Honela zioen: "Garagardoaren Azoka bihar hasiko da Deuston". Hura nire sorpresa Munich-eko Oktoberfest-aren giroa Bilbon bertan edukiko genuela irakurtzean. Zorrozaurreko zabalunean ospatuko da eta [...]

Mundakan surfean

2007-10-22 » Aparteko eguna izan zen urriaren 14-a. Aurkezpenekin hara eta hona ibili naizenez gero, ez dut orain arte domeka hartan gertatutrakoari buruz ezer idatzi. Baina jada garaia zen Mundakako Billabong Pro-ari buruz berba egiteko, are gehiago bertara hurbiltzeko aukera izan nuelako orain dela astebete. Zerua oskarbi eta giro epela hondartzan, egun aproposa [...]

PIKOMBA

2007-10-15 » Ez dauka esanahi jakinik, behintzat nik ezagutzen ditudan hizkuntzetan. Bat-batean asmatu genuen talderako izena. Entsegu bateko deskantsu baten, gutako batek hitz arraro horixe bota zuen. Erabat eragin zuen izen horrek gure musikan, nire ustez. Nahiko talde kuriosoa da gurea. Gure musika estiloa ere definitzea, zaila litzateke. Objektibo bakarra musika egiten [...]

Kontakti | Pri ni | Nireblog Planet
NireBlog Multilingual Blogs