2007-11-12 » Askorentzako 77-a ez dauka berezko esanahirik. Zenbaki kapikua soil bat, besterik ez. Baina kaleko musikaz jantzita dagoen norbaiteri galdetuz gero, zalantza izpirik gabe historiako urte garrantzitsuenetariko bat dala esango digu. Izan ere, urte horretan PUNK-a jaio zen eta 30 urte bete ditu jadanik.
Gu baino helduagoak direnen oroitzapenak eta telebistan botatzen [...]
2007-10-30 » Urtero, Gernikako azokarik garrantzitsuena zein Euskal Herriko jendetsuenetakoa urriko azken astelehenean ospatzen da. Herriko gune nagusi osoa hartzen du jaiak, izan ere, baserritarrek euren produktuak saltzeko antolatzen diren 900 saltokiak herriko kale nagusietan jartzen dira: San Joan Ibarran, Paselekun, Artekalen eta Juan Kaltzadan.
Jai egun honetako erakargarritasun nagusia produktuen [...]
2007-10-23 » Gaur metroz joan naiz unibertsitatera. Euria ari zen goizaldean eta burumakur sartu naiz bagoira. Bidai aspergarrian debaldeko egunkari bat nuen eskutartean eta titular batek esnatu nau berehala. Honela zioen: "Garagardoaren Azoka bihar hasiko da Deuston". Hura nire sorpresa Munich-eko Oktoberfest-aren giroa Bilbon bertan edukiko genuela irakurtzean.
Zorrozaurreko zabalunean ospatuko da eta [...]
2007-10-22 »
Aparteko eguna izan zen urriaren 14-a. Aurkezpenekin hara eta hona ibili naizenez gero, ez dut orain arte domeka hartan gertatutrakoari buruz ezer idatzi. Baina jada garaia zen Mundakako Billabong Pro-ari buruz berba egiteko, are gehiago bertara hurbiltzeko aukera izan nuelako orain dela astebete.
Zerua oskarbi eta giro epela hondartzan, egun aproposa [...]
2007-10-15 »
Lehen sarrera irakurri baino lehen, oraindik norbait irakurtzen jarraitu nahi badu, uste dut beharrezkoa dela nire buruaz zeozer azaltzea. Gaur egun, ezinbestekoa dugu jakitea zer irakurtzen dugun. Batez ere, internet mundu birtual honetan, edonork publikatzeko erraztasun handia daukalako. Hobe, zeuek edo zeuk izatea honetan lehen adjektiboak ipintzen dituena, horregatik, nire [...]