2007-11-05 » Azkeneko bolada honetan ez dut askotan ikusi Karima Unibertsitatetik. Baina, hala ere, ezin dut nire burutik kendu. Kabroien batek, lo nengoela, bere irudia tatuatu zidan betazalen barrukaldean. Horregaitik, begiak ixten ditudan bakoitzean bere irudia agertu egiten zait aurrean. Honek, arazo handiak dakartza lo egiterako orduan eta loguraz heltzen naiz egunero [...]
2007-11-05 » Handia naizenean, errege izan nahi dut. Bai, benetan dinot. Bidaiatzea asko gustatu zait beti, eta ordaindu barik mundu osotik bidaiatzeko aukera izatea nire ametsa izan da txikitatik. Espainiako familia errealak munduko lurralde eta kultura desberdin askotxo ezagutu ditu, beti noski, euren ardurataz ahaztu barik.
Baina pribilegio horrek, badu desabantaila txiki [...]
2007-10-28 » Pasadan zapatuan Athletic-en partidua ikustera joan ginen lagun bat eta biok. Gonbidapen pare bat lortu genituen eta gogo handiekin hurbildu ginen San Mames aldera. Gainera aspalditik ez genuen zuzenean neurketarik ikusi eta zelaian oihuka aritzeko garaia zen.
Beraz, Pozas-era joan ginen ordu bat lehenago giroa berotzeko asmoekin. Bertan jendea animatuta [...]
2007-10-22 »
Aparteko eguna izan zen urriaren 14-a. Aurkezpenekin hara eta hona ibili naizenez gero, ez dut orain arte domeka hartan gertatutrakoari buruz ezer idatzi. Baina jada garaia zen Mundakako Billabong Pro-ari buruz berba egiteko, are gehiago bertara hurbiltzeko aukera izan nuelako orain dela astebete.
Zerua oskarbi eta giro epela hondartzan, egun aproposa [...]
2007-10-15 » Karima nire egun grisak alaitzen dituen neskatxa da. Orain dela bi urte ezagutu nuen, gidabaimenaren azterketa teorikoa nirekin batera egin zuelako. Egia esan, oso klase gutxitara joan nintzen eta autoeskolan ez nuen inoiz ikusi. Biok azterketa eredu berdina egin behar izan genuen, eta horrek eman zigun elkarrekin berba egiteko aukera. [...]