Logo NireBlog

NireBlog en otros idiomas: ar|ast|br|ca|cy|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|it|ro|tr|

Crea tu Blog GratisAdministrar Blog

¿Olvidaste tu Contraseña?

Tag » Tag: "trena"

OINEZKOEN TRENA Goierritarran

09-06-2008 » 2008ko ekainaren 6an argitaratutako Goierritarraren 342.aleak, bere erdiko eranskinean "Oinezkoen trena" ekimenaren berri ematen du. Parada ona izan daiteke gure berri ez duenarentzat. Irakurri. Honekin bat zera adierazi nahi dizuegu, gaurko "gauregunean" aterako da EITBk, gure ekimenari buruz egindako erreportaia. Ea herri gehiagotan burutzen diren horrelako ekimenak.

"OINEZKOEN TRENA"REN NONDIK NORAKOA

05-06-2008 » "Eskola bidean Oinezkoen Trena" ekimenak aspaldiko irudi errepikatu bat du oinarri, ikasleen eguneroko sartu-irtenetan ikastetxeko atarian izaten den auto pilaketa. Honek guztiak ikasleak garraiatzen dituen autobusaren joan-etorria trabatu eta oztopatu egiten du egoera jasanezin eta ariskutsu bihurtzeraino. Konpobidea bilatze aldera, honako ekintzak burutu ditugu: [...]

OINEZKOEN TRENA ETBn

05-06-2008 » Kaixo pottokitoak, ikusten duzue, oinez abiatu eta famatu egin, dena bat-batean. Gaur (08-06-05) EITBko lagunak izan ditugu gure oinezkoen trena grabatzen eta ekimen honen berri partaide garenoi galdetzen. Grabatutakoa ikusgai datorren astelehenean izango omen dugu "gaur egunean", beraz badakizue astelehenean ETBko programazioa zaindu.

OINEZKOEN TRENA (famatu egingo gara)

03-06-2008 » Oinezkoen trena dela eta, azken egun hauetan egunkari, irrati eta baita ere telebistan agertzen ari gara, sobraere egiten ari garen hori albiste da. Ea ba, ohitura bihurtzen dugun denok oinez ibiltzea, ingurumena zaintzea eta ohitura aproposak izatea.

OINEZKOEN TRENA BERRIRO MARTXAN

02-06-2008 » Berriro ere martxan jarri dugu oinezkoen trena. Zorionak partaide izan zareten denori.

OINEZKOEN TRENA HITZAn

28-05-2008 »   Kaixo pottokitoak, begira begira zein famatuak egiten ari garen. "ESKOLA BIDEA" izeneko ekimena, badakizue "Oinezkoen trena" sobradaere originala eta nola ez ekimen egoki bat bezala jotzen ari dira. Honen froga, gaurko Hitzan argitaratu duten artikulua. Hemen kokatzen dizuet lotura bat ikusteko zer argitaratu duten. ESKOLA BIDEA

Contactar | Quiénes Somos | Nireblog Planet
NireBlog Multilingual Blogs