16-05-2008 » BAKEA, ASKATASUNA ETA ERABAKITZEKO ESKUBIDEA
Egoera makalean bizi gara. Erabakitzeko eskubidea korapiloan geldituta dago Estatuak gizarteari hitza eman nahi ez diolako gai nagusietan. ETAk heriotzak eragiten ditu bake prozesua eragotziaz. Eskubide eta askatasun demokratikoak narriatuz doaz hainbat auzi irekita daudelarik eta botere judizial politizatuarekin. Nabarmenak dira bi arrisku, alegia, bideraezina den [...]
17-01-2008 » Erabaki egingo dugu, gure eskubidea delako!
► Pertsona eta herri guzti guztien eskubideak errespetatuz. Pertsona guztiek dute eskubidea galde diezaieten eragiten dizkieten arazo nagusiei buruz eta herri guztiek dute eskubidea etorkizunari buruzko erabakia era askean har dezaten.
► Herri bat garenez, geure etorkizuna erabakitzeko eskubidea dugu, horixe onartu baitzuen Eusko Legebiltzarrak gehiengo osoz [...]