28-10-2008 » Irailaren 19an eman zion hasiera Ermuko Pilotazaleak klubak Durangaldeko XXV.Esku Pilota Txapelketari.
Denboraldi honetan 3 kategoriatan parte hartzen du klubak, benjamin, alebin eta infantiletan.
Ezin hobeto hasi dira Klubeko pilotariak denboraldia, eta emaitza ezin hobeak lortu dituzte, 6 jardunaldi igaro dira jadanik eta asteburu honetan, Elorrio izango da aurkaria, partidua, urriaren 31an [...]
17-06-2008 »
Udaberri txapelketaren finalak jolastu dira!
Zorionak partaide guztiei! eta datorren urtean animatu zaitezte berriro ere parte hartzen!!
Txapeldunak
Prebenjamin mailan: Iñigo Ugena
Benjamin mailan: Garikoitz Gomez
Alebin mailan: Mikel Prol
Infantil mailan: Paul Bustindui
23-05-2008 » ERMUKO PILOTAZALEAK klubak urtero bezala Udaberri Txapelketa jarri du martxan.
Partiduak 17:00etatik 19:00etara jokatuko dira astelehenetan eta asteazkenetan Ermuko Plazako Frontoian, euria eginez gero Aritzmendi Pilotalekura joango gara.