
NireBlog en otros idiomas: ar|ast|br|ca|cy|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|it|ro|tr|
28-10-2008 » Irailaren 19an eman zion hasiera Ermuko Pilotazaleak klubak Durangaldeko XXV.Esku Pilota Txapelketari. Denboraldi honetan 3 kategoriatan parte hartzen du klubak, benjamin, alebin eta infantiletan. Ezin hobeto hasi dira Klubeko pilotariak denboraldia, eta emaitza ezin hobeak lortu dituzte, 6 jardunaldi igaro dira jadanik eta asteburu honetan, Elorrio izango da aurkaria, partidua, urriaren 31an [...]
12-08-2008 » Emakumeen Kontxako Bandera jokatu egingo da azkenean !! Badirudi gutxinaka gutxinaka aurrera goazela. Irailaren 13an izango da sailkapen estropada, eta hurrengo egunean, gizonen aurretik, garaipen bila ariko dira! Emakumeen traineru denboraldiak jarraipena izango du irailean, Kontxako Bandera antolatu baitu Donostiako Udalak. Irailaren 13an, larunbatean, sailkapen estropada jokatuko dute, ordutegia zehaztu gabe badago ere. [...]
12-08-2008 » Santixauak 2008 Uztailak 25, Ostirala, arratsaldeko 17:00etan, Ermuko Aritzmendi Pilotalekuan Profesionalen arteko bi partidu jokatu ziren. Frontoia bete egin zen eta pilotariek dena eman zuten jokatutako partiduetan. Partidu estelarrean Xala eta Eulate izan ziren garaile(22-21), Titin III eta Goñi III.aren aurrean, emaitzan ikusi daitekeen bezala, partidu entretenigarria izan zen. Uztailak 26an berriz ere, bi [...]
21-07-2008 » Uztailak 26 Ermuko Kardinal Orbe Plazan 17:00etan. 1.partidua. Pradera-Altube & Orbegozo-Delgado 2.partidua. Amantegi-Ajuria & Beitia-Lopez Kirolean begi-bistakoa da oraindik ere “eredua” maskulinoa dena, nahiz eta kirol-modalitate ezberdinetan parte hartzen duten emakumeak gero eta gehiago diren, arrakasta ukaezin eta erabatekoak eskuratuz. Esku-pilotaren kasuan, adibidez, argi ikusten da gizonezkoen lehentasun hori. Hala ere, Ermuan, baditugu errealitatea [...]
14-07-2008 » SANTIXAUAK 2008 UZTAILAK 25- 17:00 ETAN ARITZMENDI PILOTALEUAN(ERMUA) PREZIOA: 20 ETA 25€ Gaur Uztailak 14, arratsaldeko 7 etatik 9 etara,izango da sarreren salmenta Lobiano Jauregian. Sarrerrak aste osoan zehar egongo dira salgai leku eta ordu berean, hauek agortu arte. Bukatu ezean partidu egunean jarriko dira salgai pilotalekuan. SANTIAGOS 2008 25 JULIO- 17:00 FRONTON ARITZMENDI(ERMUA) PRECIO: 20 Y 25 € Hoy [...]
17-06-2008 » Udaberri txapelketaren finalak jolastu dira! Zorionak partaide guztiei! eta datorren urtean animatu zaitezte berriro ere parte hartzen!! Txapeldunak Prebenjamin mailan: Iñigo Ugena Benjamin mailan: Garikoitz Gomez Alebin mailan: Mikel Prol Infantil mailan: Paul Bustindui
12-06-2008 » Ermuko PIlotazaleak klubak errifak atera zituen urtero bezala, 2 sari zeuden; 1.go saria: 250 € eta 2 kantxa sarrera eskuz banakako finalerako 2.saria: 100 € eta bi harmaila sarrera eskuz banakako finalerako 1.saria: 9289 zenbakia 2.saria: 8781 zenbakia Bi sariak banatu dira jadanik. Mila esker errifak erosi dituzuen guztioi eta ea datorren urtean zorte hobeagoa duzuen!!
23-05-2008 » ERMUKO PILOTAZALEAK klubak urtero bezala Udaberri Txapelketa jarri du martxan. Partiduak 17:00etatik 19:00etara jokatuko dira astelehenetan eta asteazkenetan Ermuko Plazako Frontoian, euria eginez gero Aritzmendi Pilotalekura joango gara.
23-05-2008 » Berdintasun politika publikoak kirolean Ainhoa Azurmendi Liburu honetan EAEn emakumeak eta kirolari buruz dagoen erakunde-dokumentazioaren azterketa azaltzen da. Arlo honetan berdintasun politika publikoen inplementazioa egitear dago oraindik. DESKARGATU
Contactar | Quiénes Somos | Nireblog Planet
NireBlog
Multilingual Blogs

