Logo NireBlog

NireBlog en otros idiomas: ar|ast|br|ca|cy|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|it|ro|tr|

Crea tu Blog GratisAdministrar Blog

¿Olvidaste tu Contraseña?

GIF sms 468x60

Tag » Blog: "eskolabidea"

abian adin agenda 21 aldera astea ataria baina behin berri bidea dugu egin egun ekintzak eman eskolabidea prentsan eta euskal herriko ginen gure helburuak izan modu mundu nola ona ordea pasata traban trena txoko literarioa zela

OINEZKOEN TRENA Goierritarran

09-06-2008 » 2008ko ekainaren 6an argitaratutako Goierritarraren 342.aleak, bere erdiko eranskinean "Oinezkoen trena" ekimenaren berri ematen du. Parada ona izan daiteke gure berri ez duenarentzat. Irakurri. Honekin bat zera adierazi nahi dizuegu, gaurko "gauregunean" aterako da EITBk, gure ekimenari buruz egindako erreportaia. Ea herri gehiagotan burutzen diren horrelako ekimenak.

"OINEZKOEN TRENA"REN NONDIK NORAKOA

05-06-2008 » "Eskola bidean Oinezkoen Trena" ekimenak aspaldiko irudi errepikatu bat du oinarri, ikasleen eguneroko sartu-irtenetan ikastetxeko atarian izaten den auto pilaketa. Honek guztiak ikasleak garraiatzen dituen autobusaren joan-etorria trabatu eta oztopatu egiten du egoera jasanezin eta ariskutsu bihurtzeraino. Konpobidea bilatze aldera, honako ekintzak burutu ditugu: [...]

ESKOLA BIDEA Ihitzan

04-06-2008 » Kaixo denori, begira gure ekimen hau nola zabaltzen ari den gutxika-gutxika mundu guztira. Gaurko honetan IHITZA aldizkarian (Euskal Herriko eskoletako Agenda 21 zabaltzeko argitaratzen den aldizkaria da)agertzen da gure ekimena.

ESKOLA BIDEA, HELBURUAK

04-06-2008 » "Eskola bidea" bezalako ekimen batek, helburuak argi eta garbiak behar ditu. Denok ulertzeko modukoak, baina ez bakarrik denok ulertzeko moduak, denok asumitu edo onartzeko modukoak, haseran talde txiki batenak zirenak, den-denonak izan daitezen. • HERRIKO BIZIGARRITASUNA HOBETU • OINEZKOEN EREMUAK HANDITU • IKASLEEN AUTONOMIA GARATU • IKASLEEN SOZIALIZAZIOA HOBETU ETA [...]

ANIMOSO GABILTZ

04-06-2008 » "Oinezkoen trena" ekimenarekin hasi berriak gara, gaurdaino eguraldi kaxkarra izan dugu. Gaur berriz, eguzkia ere lagun izan dugu. Ikusiko dituzuen argazkiak, oso adierazgarriak dira, ikusi ditzakezue gure bidean, zenbat oztopo izaten ditugula: autoak zebrabideetan (aberiatuta dago), zaborrak kontainerretik kanpo... Baita ere ikusgai, zenbat oinezko bidaiari dituen gure "tren" honek.

TXOKO LITERARIOA (Olerkia II)

03-06-2008 » Ttiki-ttaka, ttaki-ttika trenarekin korrika naturaren apaingarri ederrenak jantzita. Ttaki-ttika, ttiki-ttaka pozik eta lasai gaude presa eta zalaparta desagertu egin da ta! Eguzkia... Goizeroko goxokia, egunsentian marrazten digu pausoaren argazkia. Hara! Kontu-kontari lagunak; ipuin, txiste ta kantuak... jolasaren kolorea, orain politagoa da eskolarako bidea. [...]

TXOKO LITERARIOA (Olerkia)

03-06-2008 » Triki-traka, triki-traka... Hanka, oinka, ttipi-ttapa. Bagoaz, bagatoz,; bagatoz, bagoaz trenari tiraka. Autorik gabeko hautua kontzientziak arautua; ikasle, irakasle eta gurasoen urrats bihurtu diren pausoen atzetik, etxetik hasita herrian barrena eskolarainoko natur ekimena, ez, ez itxaron gehiago zu igo zain baitako OINEZKOEN TRENA! Triki-traka, triki-traka... Hanka, oinka, ttipi-ttapa. Bagoaz, bagatoz,; bagatoz, bagoaz trenari tiraka. [...]

OINEZKOEN TRENA (Hitzan)

03-06-2008 » Oinezkoen trena, berriro ere albiste suertatzen ari da. Begira gaurko (08-06-03) Hitzan agertzen dena. Horrelako lagungarriekin, errazago aldatzen joango garela gure ohiturak iruditzen zaigu. ANIMO.

OINEZKOEN TRENA BERRIRO MARTXAN

02-06-2008 » Gaur, 2008ko Ekainaren 2a "oinezkoen trena" ekimena berriro ere martxan jarri dugu. Momentuz, atera ditugun argazkian erakusgarri, eta nola ez, gure ZORIONIK beroena, modu batera edo bestera partaide izan zareten denori.

OINEZKOEN TRENA, BERRIAN

28-05-2008 » Begira, zein famatuak egiten ari garen, "ESKOLA BIDEA" eta "Oinezkoen trena" gure ekimenak egunkarietan agertzen ari dira. Hona hemen muestratxo bat, (08/05/28ko Hitzan)

Contactar | Quiénes Somos | Nireblog Planet
NireBlog Multilingual Blogs