20-12-2007 » Ibaiak gora egiten du beti .
Gailurrak zuritzen dira.
Nekatzen zara.
Esku hotzak ditut.
Neguak bufanda izoztu bat bailitzan ito nau orain arte.
Hostoak galtzen dituzu eta oroimenak zurekin jolasten du.
Eskua ematen didazu gabonetako argien artean ez galtzeko.
Elkarrekin ihes egiten dugu, itzal zehaztugabeak gara soilik.
Iluntasunean murgilduta pozik nago.
Gaztain erre usaia urrunean.
Kotxeak eta kea.
Amets gozoa urrunean badago ere, inoiz baino biziago [...]
20-10-2007 » Zergati konkretu bat izan barik urduritu eta begiak guztiz zabaldu zituen. Iluntasunak biltzen zuen logela isila , forma bitxiko itzal misteriotsuak ikusi zitzakeen soilik. Aspaldian gordetako sekretuek airea astuntzen zuten. Bere beldur goibel eta egun zoriontsuen nahasketa gazi gozoa.
Soinu ahulak atearen bestaldean. Hotzikara eta izerdia bere kopetan zehar. Hotsak hor jarraitzen zuten. Maindirearenpean babesa [...]
21-08-2007 » Oinuitsik zebilen hondar belztuaren gainean, olatuekin jolasten. Haurren zoriontasun xalo berezi hori bere aupergi irribarretsuan marraztuta. Bere bainujantzi koloretsua hareak zikindu zuen baina ez zitzaion batere axola. Oso beltzaran zegoen, ilea ongi zainduta zuen, nahiz eta bustia egon. Izarrik gabeko gaua bezain beltza zuen ilea. Zeru hodeitsurantz begiak jaso eta [...]
11-08-2007 » Zure arima lehiotik irten zen, udaberriarekin batera, urrun.
Baina ni hor jarraitzen naiz, barrualdean, kondenaturik, begiak libururantz eramaten saiatuz. Erotasunaren marra ikustezinean, zugandik inoiz baino hurrunago. Nire negar soinuak denborak eraman zituen baina nire kantu goibela ez du inork inoiz isilaraziko.
Nahi dudan gauza bakarra ni nintzen bezalakoa berriz izatea da. [...]