21-08-2007 » Oinuitsik zebilen hondar belztuaren gainean, olatuekin jolasten. Haurren zoriontasun xalo berezi hori bere aupergi irribarretsuan marraztuta. Bere bainujantzi koloretsua hareak zikindu zuen baina ez zitzaion batere axola. Oso beltzaran zegoen, ilea ongi zainduta zuen, nahiz eta bustia egon. Izarrik gabeko gaua bezain beltza zuen ilea. Zeru hodeitsurantz begiak jaso eta [...]
11-08-2007 » Zure arima lehiotik irten zen, udaberriarekin batera, urrun.
Baina ni hor jarraitzen naiz, barrualdean, kondenaturik, begiak libururantz eramaten saiatuz. Erotasunaren marra ikustezinean, zugandik inoiz baino hurrunago. Nire negar soinuak denborak eraman zituen baina nire kantu goibela ez du inork inoiz isilaraziko.
Nahi dudan gauza bakarra ni nintzen bezalakoa berriz izatea da. [...]