20-10-2007 » Zergati konkretu bat izan barik urduritu eta begiak guztiz zabaldu zituen. Iluntasunak biltzen zuen logela isila , forma bitxiko itzal misteriotsuak ikusi zitzakeen soilik. Aspaldian gordetako sekretuek airea astuntzen zuten. Bere beldur goibel eta egun zoriontsuen nahasketa gazi gozoa.
Soinu ahulak atearen bestaldean. Hotzikara eta izerdia bere kopetan zehar. Hotsak hor jarraitzen zuten. Maindirearenpean babesa [...]