
NireBlog en otros idiomas: ar|ast|br|ca|cy|de|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|zh|it|ja|ko|ro|tr|
06-09-2008 » Beste parentesi bat egingo diogu Joannateguyren saiakerari, literatur pieza polit bat tartekatzeko; polita bezain ikaragarria, esan dezagun bide batez. Neuk euskaratu dut frantsesetik. Ia gustukoa duzuen. Mutiko txiki bati ebakuntza arriskurik gabea egin behar zioten. Anestesistak, ordea, huts egin zuen eta mutikoa gor, itsu, mutu eta paralitiko atera zuten kirofanotik, sendatzeko [...]
17-07-2008 » Horri buruzko artikuluak argitaratu zuen Patxi Baztarrikak lehengo egunean, uztailak 14 (Errepublikaren Eguna Frantzian). www.erabili.com gunean. Hona hemen laburpena. Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak uztailaren 1ean onartu zuen plan hori, 2008-20012 tartean EAEko Administrazio Orokorrean aplikatzeko. Plana ez dagokie, beraz, foru aldundiei, ez eta udalei ere. Helburu funtsezkoena da gizartea eta Administrazioa gero [...]
26-06-2008 » Ea apurka-apurka ugarituz doazen emakumeak Euskaltzaindian % 60 - % 40 majiko horri iritsi arte. Sagrario Alemanen sarrera-hitzaldia eder-ederra iruditu zaidanez gero, politena, Martinezen paragrafo hautatuak, agertuko dizkizuet, beti legez www.erabili.com gunetik hartuta. Tituluari berari xarmagarria deritzot, emea, hurbila, adierazkorra oso: Berdetik horira. Alemanen lehen pertsonari eutsiko diot. Berrogeiko hamarkadan Etxalekura, gure [...]
03-06-2008 » Pasa den asteburuan irakurri dut, goxo-goxo, Emakundek hizkera sexistaz atera berri dituen bi liburuxkak. Aurretik gaztelaniazkoa, bietan potoloena, irakurri dut. Eulalia Lledó andreak idatzi du, hezkuntza arloko testu batzuetatik abiatuta. Betidanik mirestu izan dut Lledó andrea; genero eta feminismo kontuetan teoriagile aparta deritzot. Praktikara jaitsita, ordea, ez dut hain bikain ikusi, [...]
19-05-2008 » Komunikabideek zarata handia atera ohi dute, eta ondo deritzot, gizonen batek emaztea hiltzen duenean. Oso gutxi irakur daiteke, ordea, jipoitu ostean bizirauten dutenei buruz. Horietaz arduratu da Teresa Mollá Castells artikulu batean. Horren laburpena datorkizue jarraian. Nola ohi daude bizirauten duten horiek? Bada, normalean oso txarto eta are txartoago seme-alaba txikiak [...]
30-04-2008 » Argentinan atera ditu hamar agindu horiek PAR (Periodistas de Argentina en Red - Argentinako Kazetariak Sarean) elkarteak. Hauexek dira hamar aginduok laburturik: 1.- Emakumeen kontrako indarkeria, genero indarkeria eta indarkeria matxista: hiru izendapenok dira zuzen eta egoki. 2.- Genero indarkeria delitua da (aurrezaindu eta zigortu egin behar da, beraz), gizarte arazoa, emakumeen bizitzaren, [...]
20-01-2008 » Txiste benetan eskasa nirea. Azaldu nahi nuen Euskaltzaindiak Leizarragaren Testamentu Berria erosi berri duela. Ez merke, ordea, 20.500 ingeles libera (27.000 bat euro) ordaindu baitio Sotheby's enkante etxeari. Sotheby'sek pasa den azaroan atera zuen liburua enkantera, baina inork ez zuen erosi. Geroago hitz egin zuen Euskaltzaindiak etxearekin eta erosketa adostu. Liburu erosi [...]
02-01-2008 » Araceli Fernández: "Dispuestas a mandar" in Emakunde, 68. zk., 2007ko iraila Askotan entzun dut Administrazioan guztiz gertatzen dela emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lan lerrunari dagokionez, kontratatzeko sistema, oposizioa, anonimoa izanik. Batere ados ez nagoela, nire uste hori berrestera etorri da artikulutxo hau. Beti legez, interesgarriena atera dizuet. (...) 2002. urtean Espainiako [...]
06-11-2007 » Frida aldizkaritik atera dut albistea. Olinder kolonbiarra da eta postari gisa dihardu Leioan (Bizkaia). Hemendik gutxira, izena emango du euskaltegi batean, euskara ikasi nahi duelako eta apur bat gehiago gizarteratu, etorkizuneko lan aukerei begira ere bai, noski. Adalgisa bolibiarra da eta hizkuntza "arraroak" ditu gogoko. Haren ustez, euskarak harreman hobeak edukitzen [...]
24-10-2007 » Patxi Salaberria eta Juan Jose Zubiri euskal filologoek "Biraoak. Nafarroan bilduak" liburua atera berri dute Pamiela argitaletxean. Ehunka birao bildu dute liburura ikerlari biek, asmoa darabiltelarik euskaraz berba itsusirik ez dagoelako uste ustela galaraztea eta hizkera adierazkorra bizirik iraunaraztea. Liburuak madarikazio zerrenda ez ezik, azalpenak ere badakartza esamoldeen jatorriaz eta sarriaz [...]
20-10-2007 » Beti legez, www.erabili.com gunean duzue elkarrizketa interesgarria Patxi Salaberrirekin. Patxi Salaberri Zaratiegi euskaltzaina da, nafarra. 2005eko abenduaren 16an izendatu zuten euskaltzain oso. Filologia Hispanikoan eta Euskal Filologian lizentziatua da eta "Fontes Linguae Vasconum" aldizkariko zuzendaria. Elkarrizketa horretan esaten duenetik gauza pare bat nabarmendu nahi dut, gogoeta arazi didate-eta. Hauexek dira: "Gazteen jokamoldearekin [...]
04-10-2007 » Giza talde bi horien arteko harremana ikertu du Haizea Cobos Errazti antropologo eta soziologoak. Ikerketaren emaitzak www.erabili.com gunean argitaratu ditu. Ohi legez, argitaratutakotik ideia eta datu solte interesgarri batzuk atera eta hona ekarriko ditut. Etorkinek euskarara hurbiltzeko joera eskasa erakusten dute. Joera pragmatikoa da hori, besterik gabe, gehiengoaren hizkuntza aukeratzen baitute. Inmigrazioari [...]
26-08-2007 » Aurreko kapituluan esan genuen 1823an itxi ziotela ikastetxea Iturriagari eta irakasle gisa jardutea debekatu. Orduan bere burua euskaraz janzten, alfabetatzen, hasi zen eta, horretan zebilela, 1830ean deia jaso zuen Gipuzkoako Batzar Nagusietatik: euskara gainbehera zetorrelarik, zerbait egin beharra zegoela ikusten zuten Batzar Nagusiek eta euskara indarberritzeko plan bat erabaki zuten. Plan [...]
12-07-2007 » Horrelakoa da behintzat Iñaki Lasa Ustaritz-en diagnostikoa. Hizkuntza Plangintzarako Sailburuordetzak Administrazio Orokorra euskalduntzeko III. Plangintzaldiaren balantzea plazaratuta, Lasak, Kontseiluko kideak, horren gaineko iritzia utzi du www.erabili.com gunean. Laburtuta, ideia solte batzuk baino ez ditut aipatuko. Margotsuak dira Lasaren iritziak; zuriak, berriz, nire iruzkinak. Administrazioak, euskaldunak barik, euskaraz ez dakiten pertsonak kontratatzen segitzen [...]
Contactar | Quiénes Somos | Nireblog Planet
NireBlog
Multilingual Blogs


Crea tu Blog Gratis