Logo NireBlog

NireBlog en otros idiomas: ar|ast|br|ca|cy|de|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|zh|it|ja|ko|ro|tr|

Crea tu Blog GratisAdministrar Blog

¿Olvidaste tu Contraseña?

Publicidad » Contactar
Participa en los Premios Bitacoras.com 2008

Crea tu Blog Gratis

http://.nireblog.com

Características

Tag » Blog: "martinezena" » Tag: "begi"

Emakume araunlariak

28-09-2008 » Emakumeek kiroletan duten presentziaz ez dut ezer esango oraingo honetan, nahiko begi-bistakoa baita urri-urria eta penagarria dela. Horregatik poztu naiz irakurri dudanean, Emakumeen Kontxako I. Bandera, estropadena, noski, jokatu ondoren duela gutxi Donostian, bigarren bat gutxienez antolatzeko asmoa dutela arduradunek. Arraunlari modura ere ez dute eduki egun arte emakumeek tokirik. Kontxako Banderaz bakarrik [...]

Horrorea

06-09-2008 » Beste parentesi bat egingo diogu Joannateguyren saiakerari, literatur pieza polit bat tartekatzeko; polita bezain ikaragarria, esan dezagun bide batez. Neuk euskaratu dut frantsesetik. Ia gustukoa duzuen. Mutiko txiki bati ebakuntza arriskurik gabea egin behar zioten. Anestesistak, ordea, huts egin zuen eta mutikoa gor, itsu, mutu eta paralitiko atera zuten kirofanotik, sendatzeko [...]

Indarkeriarik eza

22-06-2008 » Portugaleteko Udalak lehiaketa pare bat antolatu du aurten neska-mutilei begira. Bata grabaketa-lehiaketa da; eta bestea, esloganena. Biek dute izena bera: "Helburua: Indarkeriarik Eza". Lehengo egunean, ekainak 19, nbanatu zituzten sariak. Niri epaimahian aritzea egokitu zitzaidanez gero, sariak banatzeko ekitaldian berba batzuk esatea ere egokitu zitzaidan. Epaimahaian hiru lagun aritu gara: [...]

Eta hiltzen ez direnak? Zer?

19-05-2008 » Komunikabideek zarata handia atera ohi dute, eta ondo deritzot, gizonen batek emaztea hiltzen duenean. Oso gutxi irakur daiteke, ordea, jipoitu ostean bizirauten dutenei buruz. Horietaz arduratu da Teresa Mollá Castells artikulu batean. Horren laburpena datorkizue jarraian. Nola ohi daude bizirauten duten horiek? Bada, normalean oso txarto eta are txartoago seme-alaba txikiak [...]

Prostituzioari buruzko txostena (2)

17-04-2008 » Aurreko sarreraren bukaeran bota genuen galdera: zer egin horrelako egoera aurrean dugula? Hona hemen erantzuna. Prostituzioaren aurrean, bi erantzun desderdin eman dira egunera arte. Batetik dago abolizionismoa, hau da, prostituzioa eta proxenetismoa babesten dituzten legeak baliogabetzearen aldeakoa; eta bestetik dugu legalizazioa eta erregularizazioa. Emakundek erdibideko hirugarren irtenbidea proposatzen du. Lehenengo eta behin [...]

Bazterkeria garestiegia zaigu

04-04-2008 » Hala dio María Pazos ikerlariak eta ni guztiz konforme nago harekin: emakumeen bazterkeria dela kausa, indarrak alferrik xahutzen dira. Emakumeen prestakuntza maila nahiko altua da, baina giza "kapital" hori alferrik galtzen da seme-alabak zaintzen dituzten denboran; eta denbora hori hainbatetan hamar urtekoa da. Pazosen nahia gizon "igualitario" sortzea da. Horretarako proposatzen [...]

Etorkizuneko familia

15-03-2008 » Begi-bistan dugu gizarte aldatzen ari dela. 1996tik 2006ra bitartean Euskadin 104.000 familia sortu ziren, aurreko hamar urteetan baino % 15 gehiago, Eustaten arabera. Familia motei erreparatzen badiegu, bi mota handitu dira gehienbat: gizaki bakarrak eta seme-alabarik gabeko bikoteak, alegia. Horiek biok batuta, gehiago daude tradiziozko familiak (ama edota aita eta seme-alabak) [...]

Helduentzako ikasgelak emakumez beterik

26-12-2007 » Irakurtzen edota idazten ez dakiten gizaki gehienak emakumeak dira, gure artean ere bai. Orain dela hirurogei bat urte familiako guztiek, heldu nahiz ume, ateratzen zuten bizimodua ahal zuten moduan eta etxe askotan ez zuten uste garrantzizkoa zenik neskatilak eskolaratzea. Aspaldiko ohitura hura gainditurik dago guztiz; haren ondorioak, berriz, begi-bistan ditugu [...]

Berdintasunaren onurak denontzako dira

05-05-2007 » Aurreko batean aipatu nuen jardunaldi teknikoan oso gai garrantzizko eta berria jorratzeko aukera izan genuen. Berdinatsunaren onuraz aritu ginen; zehatzago, zein onura praktiko ekarriko du berdintasunak gizonezkoentzat? Emakumezkoontzat ekarri beharrekoa begi-bistakoa eta ukaezina da-eta. Besteak beste esan genuen emakumeen egoera hobetzeak gora ekarriko duela jaiotzen kopurua. Antza ona da hori, nahiz [...]

Berdintasunaren Legea

03-05-2007 » Pasa den ostiralean, apirilak 27, Portugaleteko hotelera elkartu ginen batzuk, Berdintasunaren Legeari buruzko jardunaldi tekniko batean. Jardunaldia Repelegako Lanbide Heziketa ikastegiak antolatu zuen, Portugaleteko Udala babesle zelarik. Babesle eta aurkezle gisara aritu zen, bada, lehenengo eta behin, Mikel Cabieces Portugaleteko alkatea. Hitzaldian nabarmendu zuen oso garrantzizkoa zela ikastegi batek esku-hartze aktiboa [...]

Contactar | Quiénes Somos | Nireblog Planet
NireBlog Multilingual Blogs