
NireBlog en otros idiomas: ar|ast|br|ca|cy|de|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|zh|it|ja|ko|ro|tr|
05-10-2008 » Iturria: www.ideal.es Andaluziako Emakumearen Institutuak (AEI) eta Almeriako Kazetarien Elkarteak antolatu dute ikastaro hau: "Komunikabideen zeregina genero-identitatearen kultur eraikuntzan". AEIko korrdinatzaileak adierazi zuenez, emakumeak albiste baten protagonistak direnean estereotipo biotako bat agertu ohi dute: batetik, biktima, ahula, bere burua defendatzeko ez gauza; eta bestetik, objektua, arina, kaskarina, bere irudia saldu egiten duena. Hona [...]
28-09-2008 » Emakumeek kiroletan duten presentziaz ez dut ezer esango oraingo honetan, nahiko begi-bistakoa baita urri-urria eta penagarria dela. Horregatik poztu naiz irakurri dudanean, Emakumeen Kontxako I. Bandera, estropadena, noski, jokatu ondoren duela gutxi Donostian, bigarren bat gutxienez antolatzeko asmoa dutela arduradunek. Arraunlari modura ere ez dute eduki egun arte emakumeek tokirik. Kontxako Banderaz bakarrik [...]
24-09-2008 » Iturria: www.erabili.com Internet erabiltzen dutenen kopurua gorantza doa Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), baita euskaraz nabigatzen dutenen kopurua ere. Bostetik batek (% 20,8) nabigatzen du euskaraz, EUSTATek (Euskal Estatistika Erakundea) emandako azken datuen arabera. EUSTATen arabera, EAEko 14 urte edo gehiagoko 908.700 biztanlek erabili dute Internet 2008ko bigarren hiruhilekoan, hau da, adin horretako EAEko [...]
15-09-2008 » Maria Duran mallorcarra abokatua da. Hamalau mila emakume defendatu ditu, tratu txarren inguruko auzietan. Elkarrizketa egin diote Diario de Mallorca egunkarian. Oso gauza interesgarri eta itxaropentsuak esan dituenez gero, horietako batzuk nabarmenduko dizkizuet: Egunkarietako berrietan ez dago erasotzailearen nazionalitatea aipatzerik, aurrejuzkuak egiteko baino ez baitu balio. Matxismoa globala da eta mundu [...]
11-09-2008 » Horrelako galdera egin ohi nion nik neure buruari, prostituzioa zela eta. Zer izan zen lehenago? Puta ala puteroa? Eta horrelako galdera buruan nerabilela, bada, hurbildu nintzen behin Ameriketako aditu batek Bilbo aldean eman zuen hitzaldira. Zalantza izpirik gabe erantzun zidan lehenago eskaera izan zela. Hona hemen froga: prostitutak gizon asko dabiltzan [...]
02-09-2008 » Atzo ekarri zituen metroan doan banatzen dituzten egunkari horietako batek. Bide batez esango dut berria, gaztelaniaz idatzita, noski, genero berizketarik egiten ez zuenez gero, nahiko nahasia gertatzen zela. Titularraren arabera, espainiarrek (horrela, denak batera, emakumezkoak eta gizonezkoak) 50 milioi euro gastatzen dute egunean prostituzioan. Zehatzago izan beharko luke, nere uste apalean, [...]
15-07-2008 » Enrique Echeburua Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia Kliniko katedraduna da eta "etxeko" indarkeriaz aditua. Oso deklarazio jakingarriak irakurri dizkiot El País egunkarian (www.elpais.com). Honela dio: Emakumeei kosta egiten zaie bikotekidea salatzea, horrek harremanak porrot egin duela esan nahi duelako. Emakumeentzat bikote-harremana oso inportantea da, oso lotutik dago beren bizi-proiektuarekin. Askoz inportanteagoa da emakumeentzat [...]
13-07-2008 » Emakumeen kuotek, hau da, legeak eremu jakin batean emakumezkoen ehuneko zehatza egon beharra agintzeak, ez dute aipu onik, ez eta emakumeen artean ere. Kontrako argudio-arrazoinamendurik franko irakurri eta entzun dut. Horregatik erabaki dut alde irakurriko dudan guztia biltzea. Bada, nolabait, indar-batze modukoa, behar dudanean ateratzeko. Irakurri berri dut, bada, uztailaren 2an [...]
18-06-2008 » Neska eta emakume berbak irain moduan erabili ohi dira euskaraz. Hori sexismoaren seinale eta sintoma argi baino argiagoa ez bada, datorrela Jainkoa eta ebatz dezala. Androzentrismoa dabil garai zehatz bateko "sufragio unibertsala" aipatzen dugunean, erabat ahaztuta Frantziako iraultzaren denboran, esaterako, emakumeek ez zutela botoa ematerik. Kontuz, bada, horrelako unibertsaltasunarekin. Esukaraz atsotitz eta [...]
11-06-2008 » Beste sarreratxo bat eskainiko diot Amelia Barquínek idatzi eta Emakundek kaleratu duen liburuxka jakingarriari. Oharra egingo dut hortaz: hona bildutakoa ez da liburuak dioen guztia, niretzat eta bakarrik niretzat interesgarriena baizik. Oharra eginda, segi dezadan zerrenda osatzen: Euskaltzaindiak gaztelaniatik mailegatutako presidente, filologo, filosofo, notario eta antropologo moduko berbak onatsi ditu hiztegi batuan. [...]
09-06-2008 » Aurreko sarreran esan bezala, gauza berri interesgarri ugari topatu dut Amelia Barquínen liburuxkan. Zerrendatu egingo ditut. Euskarak genero-morfemarik ez edukitzeak ez du esan nahi euskaraz ezin duenik sexismoa adierazi. Topiko nekagarria bada ere, milakako aldiz idatziko dut hizkuntzak ez direla sexistak, hizkuntza bidez adierazten diren edukiak, ideiak, baizik. Era berean futbol-baloi bat [...]
03-06-2008 » Pasa den asteburuan irakurri dut, goxo-goxo, Emakundek hizkera sexistaz atera berri dituen bi liburuxkak. Aurretik gaztelaniazkoa, bietan potoloena, irakurri dut. Eulalia Lledó andreak idatzi du, hezkuntza arloko testu batzuetatik abiatuta. Betidanik mirestu izan dut Lledó andrea; genero eta feminismo kontuetan teoriagile aparta deritzot. Praktikara jaitsita, ordea, ez dut hain bikain ikusi, [...]
21-05-2008 » www.redfeminista.org gunetik hartua. Erreklamazio gehienak jostailu, jateko eta garbikarien iragarkiak direla kausa jaso ditu Andaluziako Sexismorik gabeko Publizitatearen Behatokiak 2007an. 2006an jasotakoen aldean, % 13 handitu da kopurua. Kexa gehienak (% 65) 25-45 urte bitarteko eta unibertsitatean ikasitako emakumeek egin dituzte. Salaketa gehinak jasotako komunikabidea telebista da, noski, oro har tradiziozko ereduak sustatzeagatik. Esan bezala, [...]
19-05-2008 » Komunikabideek zarata handia atera ohi dute, eta ondo deritzot, gizonen batek emaztea hiltzen duenean. Oso gutxi irakur daiteke, ordea, jipoitu ostean bizirauten dutenei buruz. Horietaz arduratu da Teresa Mollá Castells artikulu batean. Horren laburpena datorkizue jarraian. Nola ohi daude bizirauten duten horiek? Bada, normalean oso txarto eta are txartoago seme-alaba txikiak [...]
14-05-2008 » Eskutitz hau sinatzen dugun gizonok badakigu gure gizartean ez dagoela berdintasunik emakumeen eta gizonen artean, ez harremanetan eta ez botere-banaketan, eta emakumeak gizonen menpe daudela. Ondorioz, gizonok hainbat pribilegio dauzkagu: aisialdirako denbora gehiago daukagu; esparru publikoan, politikan nahiz ekonomian botere handiagoa dugu; eta emakumeen etxeko lanaz eta zaintzaz gozatzen [...]
08-05-2008 » Formaz, teoriaz, berdintasuna dagoen arre, emakume poliziak bazterrean sentitzen dira. Hala adierazi zuten behintzat duela gutxi Bilbon egin zuten batzar batean. Lehenengo eta behin, jantzia, uniformea dela eta. Tontakeria dirudien arren, polizien uniformeak buran gizonezkoak zituela diseinatu zituen norbaitek. Horregatik eraman behar dute emakumeek pistola bularraren pare, horregatik ez dago haientzat [...]
30-04-2008 » Argentinan atera ditu hamar agindu horiek PAR (Periodistas de Argentina en Red - Argentinako Kazetariak Sarean) elkarteak. Hauexek dira hamar aginduok laburturik: 1.- Emakumeen kontrako indarkeria, genero indarkeria eta indarkeria matxista: hiru izendapenok dira zuzen eta egoki. 2.- Genero indarkeria delitua da (aurrezaindu eta zigortu egin behar da, beraz), gizarte arazoa, emakumeen bizitzaren, [...]
26-04-2008 » www.diariovasco.com gunetik datorkit informazioa. Hegoamerikako emigrante gehienak emakumezkoak dira. Haietako asko, seme-alabengandik banandu behar izan duten amak. Hala ere, urrunetik ere, zaindu egiten dituzte. Lourdes Benería doktorearen arabera, emakume horien zereginak, rolak, aldatu egin dira, edo beste batzuk berenganatu dituzte, dirua bidaltzen baitiote familiari. Hala eta guztiz, diruaren aldetik independenteagoak izanik [...]
23-04-2008 » Hala dio behintzat pasa den astean plazaratu zen ikerketa baten emaitzak. Ikerketa 14-25 urte bitarteko 900 neska-mutili egin die Euskal Herriko Unibertsitateak. haien ustez, hala gizonek nola emakumeek egin behar dute lan eta etxeko lanak erdibanatu. Parekotasun hori, ordea, apurtu egiten da seme-alabak datozenean, ikasleen ustez, emakumeek utzi behar baitute [...]
17-04-2008 » Aurreko sarreraren bukaeran bota genuen galdera: zer egin horrelako egoera aurrean dugula? Hona hemen erantzuna. Prostituzioaren aurrean, bi erantzun desderdin eman dira egunera arte. Batetik dago abolizionismoa, hau da, prostituzioa eta proxenetismoa babesten dituzten legeak baliogabetzearen aldeakoa; eta bestetik dugu legalizazioa eta erregularizazioa. Emakundek erdibideko hirugarren irtenbidea proposatzen du. Lehenengo eta behin [...]
Contactar | Quiénes Somos | Nireblog Planet
NireBlog
Multilingual Blogs


Crea tu Blog Gratis