Logo NireBlog

NireBlog en otros idiomas: ar|ast|br|ca|cy|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|it|ro|tr|

Crea tu Blog GratisAdministrar Blog

¿Olvidaste tu Contraseña?

Tag » Blog: "martinezena" » Tag: "egun"

Xabier Diharce 'Iratzeder' euskaltzain osoa hil da

15-10-2008 » Iturria: www.erabili.com Beste hutsune bat Euskaltzaindian. Espero dut beste emakume bat sartzea. Xabier Diharce, Iratzeder euskaltzain oso emeritua astelehenean (2008-10-13) hil zen, Beloken, 88 urte zituela. Haren aldeko hileta-elizkizuna bihar, asteazkenean, urriaren 15ean, izango da Beloken, Urt / Ahurti herrian, Beneditarren komentuko elizan, goizeko 10:30ean. Xabier Diharce, Iratzeder ezizenez ezagutzen dugun idazle eta [...]

Emakume araunlariak

28-09-2008 » Emakumeek kiroletan duten presentziaz ez dut ezer esango oraingo honetan, nahiko begi-bistakoa baita urri-urria eta penagarria dela. Horregatik poztu naiz irakurri dudanean, Emakumeen Kontxako I. Bandera, estropadena, noski, jokatu ondoren duela gutxi Donostian, bigarren bat gutxienez antolatzeko asmoa dutela arduradunek. Arraunlari modura ere ez dute eduki egun arte emakumeek tokirik. Kontxako Banderaz bakarrik [...]

Joannateguy eta eskuara 1902an (2)

04-09-2008 » (...)  EUSKARARI ESKER DAKIGUNA Euskaraz mintzo garenok badakigu gure arbasoak nor eta zer ziren. Liburuek esaten digute, gerrara joanez gero, euskaldunak gizon gaitzak zirela, zenbat-nahi bortitzak baldin baziren ere Erromako armadak; eta garaitu bazituzten ere bazter guztietako jende-aldeak, ezin garaitu ahal izan zituztela euskaldunak, egun arte ezin landatu izan dituztela beren banderak [...]

Euskararen erabilera normalizatzeko IV. plangintzaldia Eusko Jaurlaritzan

17-07-2008 » Horri buruzko artikuluak argitaratu zuen Patxi Baztarrikak lehengo egunean, uztailak 14 (Errepublikaren Eguna Frantzian). www.erabili.com gunean. Hona hemen laburpena. Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak uztailaren 1ean onartu zuen plan hori, 2008-20012 tartean EAEko Administrazio Orokorrean aplikatzeko. Plana ez dagokie, beraz, foru aldundiei, ez eta udalei ere. Helburu funtsezkoena da gizartea eta Administrazioa gero [...]

Enrique Echeburua genero-indarkeriaz

15-07-2008 » Enrique Echeburua Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia Kliniko katedraduna da eta "etxeko" indarkeriaz aditua. Oso deklarazio jakingarriak irakurri dizkiot El País egunkarian (www.elpais.com). Honela dio: Emakumeei kosta egiten zaie bikotekidea salatzea, horrek harremanak porrot egin duela esan nahi duelako. Emakumeentzat bikote-harremana oso inportantea da, oso lotutik dago beren bizi-proiektuarekin. Askoz inportanteagoa da emakumeentzat [...]

Emakumeen migrazioa eta nazioz haraindiko amatasuna

26-04-2008 » www.diariovasco.com gunetik datorkit informazioa. Hegoamerikako emigrante gehienak emakumezkoak dira. Haietako asko, seme-alabengandik banandu behar izan duten amak. Hala ere, urrunetik ere, zaindu egiten dituzte. Lourdes Benería doktorearen arabera, emakume horien zereginak, rolak, aldatu egin dira, edo beste batzuk berenganatu dituzte, dirua bidaltzen baitiote familiari. Hala eta guztiz, diruaren aldetik independenteagoak izanik [...]

Prostituzioari buruzko txostena

14-04-2008 » Emakumndek egin du 2008. honetan bigarren aldiz, aurreko txostena 2002koa izanik. Ordutik honako aldaketarik nabarmenena zerbitzuak eskaintzeko era da: kaleko prostituzioa gutxituz doa eta etxe eta klubetakoa, aldiz, igoz. Euskadin ia 2.000 emakume ari dira prostituzioan. Segurtasuna, garbitasuna eta prezioa direla kausa, etxeetan dihardute gehienbat. 210 bat dira putetxe horiek. Berezoei [...]

Bazterkeria garestiegia zaigu

04-04-2008 » Hala dio María Pazos ikerlariak eta ni guztiz konforme nago harekin: emakumeen bazterkeria dela kausa, indarrak alferrik xahutzen dira. Emakumeen prestakuntza maila nahiko altua da, baina giza "kapital" hori alferrik galtzen da seme-alabak zaintzen dituzten denboran; eta denbora hori hainbatetan hamar urtekoa da. Pazosen nahia gizon "igualitario" sortzea da. Horretarako proposatzen [...]

Euskaldungaiak munduan

26-02-2008 » Gaur egun bi mila ikasle inguru ari dira mundu osoko Euskal Etxeetan euskara ikasten. Eta 2007-2008 ikasturte honetan 12 herrialdetako 24 unibertsitatetan ere ikasten dute euskara eta euskal kultura 700 ikasle inguruk. Aurten Argentinan garatu den esperientzia positiboa Ipar Amerikara eramaten saiatuko direla dio Miren Azkarate Kultura sailburuak eta, horrela, 2008an [...]

Etxean erditzea

03-02-2008 » Gero eta emakume gehiagok erabakitzen dute etxean bertan eta ez ospitalean erditzea. Bizkaian ere gertatzen da hala edo hala dio behintzat Haurdun elkarteak, gizalegezko haurdunaldi, erditze, jaiotza eta haziketa arduratsuen alde diharduenak. Eva María Sanz andreak, elkartearen bozeramaleak, badio Bizkaian berrogei bat emakumek erabakitzen dutela urtero seme-alabak etxean bertan munduratzea, ospitalera [...]

Inmigranteen tristezia

29-01-2008 » Tristezia, beldurra, gizartetik baztertzeko joera, motibazio eza, haserrea... Horra hor inmigranteek pairatu ohi dituzten sintomak. Herria utzi eta egun batzuk, edo hilabete batzuk geroago, bizimodu normala egiten hasten direnean agertzen zaie umore iluna, herriminaz baino haratagokoa, are arriskutsuagoa. Eztabaidan hasiko dira guztiekin, negarrez ere bai, eta familia eta laneko gatazkek txarrera [...]

Benno de Keijzer SARE Kongresuan

27-01-2008 » 2007ko azaroan, Donostian, Emakundek antolaturik, SARE Kongresua. Maskulinotasuna eta eguneroko bizitza egin zuten. De Keijzer sendagile mexikarrak , besteak beste, hauexek bota zituen: Maskulinotasuna dela kausa, gizonezkoak ez dira konturatzen euren burua eta ingurukoak zaindu behar dituztela. "Zaingo" berba bera txikitattik lotzen dute emakumearekin, txiki-txikitatik emakumeek zaindu dituzte-eta. Emakumeen osasun arazo batzuk gizonezkook [...]

Laneko erasoa herri administrazioan

26-11-2007 » Bizkaiko Lan Ikuskaritzak eman du informazioa. Antzerako gauza gertatzen da goi-mailako agintari eta funtzionarioekin: oso gaitza da lanetik kalera botatzea; orduan, laneko erasoan ari ohi da, hark berak erababaki dezan joatea. Herri administrazioan errazago egiten da, gainera, laneko erasoa edo "mobbing" delakoa. Zergatik? Lehenik, antolamendua eskasa delako. Bigarrenik, administrazio hain erakunde [...]

Amatasuna

21-11-2007 » Begoña Martínez Domínguez: "¿Por qué tienen que seguir luchando las mujeres contra los tópicos y prejuicios sexistas?", in Emakunde, 2007ko iraila (...) Genero-desberdintasunak handitu egiten dira tartean amatasuna sartzen denean. (...) Hortaz interesgarria izango litzateke ikertzea zergatik diren gero eta gehiago amatasuna atzeratzen edo betiko errefusatzen duten emakumeak. Horren erantzun bat, ez [...]

Genero eta emozioak

13-11-2007 » Oso interesgarria iruditu zait Lucía Martínez Odriozolak iraileko Emakunderen aldizkarian idatzitakoa. Laburtu egingo dizuet. Aurreko batzuetan bezala, neure iritzi-ekarpenak arrosaz markatu ditut. Olga Sánchez fiskala da. Oso langile fina. Martxoaren 11ko atentatuaren epaiketa dela kausa jakin dugu haren berri. Salaketa-txostenean Sanchezek oso berba gogorrak izan zituen konspiraziozaleentzat, agian biktima ahulena [...]

Albiste bi: bata ona eta bestea txarra

25-09-2007 » Albiste bi dauzkat prostituzioaz: bata ona da eta bestea, txarra. Zein nahi duzu lehenago? Txarra? Goazen, bada. Pasa den larunbatean, irailak 22, goizez, 23 urteko gazte batek prostituta bati deitu zion. Prostituta etxera joan zitzaion. Tipoa Bilboko Alde Zaharrean bizi zen.  Etxera iritsita, emakumeak dirua eskatu zion ezer baino lehen. Tipoak ezetz [...]

Hamaika ikusteko jaio gara

06-08-2007 » Orain dela egun batzuk, abuztuak 3, galdu zen hamabi urteko mutiko bat Réunion uhartean, Ozeano Indikoan. Biharamunean bertan ekarri zuten egunkariek Ama Birjina adoratzen duen sekta batek hartu eta eraman zuela umea etxetik eta poliziak adierazi zuen "Andre Mariaren Bihotz Mindu Orbangabea" izeneko sekta omen zela Alexandre txikiaren bahituraren erruduna. Bost [...]

Asisco loria

25-06-2007 » Krispin Beovide frantziskotarrak idatzi zuen "Asisco loria", San Frantzisko Asiskoaren hagiografia, bada, 1885ean eta Klasikoak bilduman argitaratu zuen Euskal Editoreen Elkarteak 1992an. Beovidek gipuzkeraz idatzi zuen (giputza zen bera, Zarautzen eta Tolosan bizi izandakoa), behenafarreraren ñabardura batzuekin. Erromantzekoen antzeko joskera darabil, klasiko askok bezalaxe, eta euskal kondaira tradizionaleko formula sintaktikoak agertzen dizkigu: [...]

Baneukan nik susmoa

25-05-2007 » Baneukan nik susmoa halakorik egitea posible zela eta berrestera etorri zait asteburuan irakurritako artikulu bat. Artikuluak dio emakume askok urteak eman dituztela pilula antikontzeptiboak hartzen, hil edo egun jakin batean hilekorik ez edukitzearren. Eta emakume horietako baten esanetan, ginekologoak esan dio inolako arriskurik ez dakarrela. Agur esan beharra daukagu, beraz, gezurrezko [...]

Contactar | Quiénes Somos | Nireblog Planet
NireBlog Multilingual Blogs