Logo NireBlog

NireBlog en otros idiomas: ar|ast|br|ca|cy|de|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|zh|it|ja|ko|ro|tr|

Crea tu Blog GratisAdministrar Blog

¿Olvidaste tu Contraseña?

Publicidad » Contactar
Participa en los Premios Bitacoras.com 2008

Crea tu Blog Gratis

http://.nireblog.com

Características

Tag » Blog: "martinezena" » Tag: "euskara"

Euskara atzerrian ere bai

03-10-2008 » Iturria: www.erabili.com 2008-09-22  Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta UNEDek (Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalak), 2008-2009 ikasturterako lankidetza hitzarmena sinatu eta aurkeztu dute, UNEDen bitartez euskara eta euskal kultura lektoretza Espainiako estatuan nahiz atzerrian sustatzeko. Euskara ikasteko arrazoiak Miren Azkarate Kultura sailburuaren ustez, euskarak bere eremu naturaletik kanpo ere "interes handia pizten du". Euskara ikasteko [...]

Joannateguy eta eskuara 1902an (eta 8)

01-10-2008 » (...) EGIN BEHAR LITEKEENA EUSKARA GAL EZ DADIN Hiri eta herri guztietan dira batzuk besteak baino gorago direnak; batzuk sortzeak hala ezarri dituelako, besteak beren ondasunen, karguen edo jakitatearen gatik. Euskara gal ez dadin, besteen gainetik diren halako jaunak eta andreak euskaraz mintzatu beharko lirateke beren artean. Zeren eta orduan jende xeheak ez [...]

Joannateguy eta eskuara 1902an (7)

26-09-2008 » (...) LIBURU-EGILE ARROTZEK EUSKARAZ ZER DIOTEN Hamaseigarren mendean bazen Holandako ikastegi edo eskola nagusian Skaliger zeritzan jakintsu handi bat. Jaun horrek batzuen anitz mintzaira ikasirik eta, gurea ere ikasia, hona zer dion: "Euskaraz ez du dus ere basarik, ez latzik ez bortitzik; guztiz eztia da eta gozoa. Egin-egina, anitz aspaldikoa da, eta [...]

Euskara Interneten

24-09-2008 » Iturria: www.erabili.com Internet erabiltzen dutenen kopurua gorantza doa Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), baita euskaraz nabigatzen dutenen kopurua ere. Bostetik batek (% 20,8) nabigatzen du euskaraz, EUSTATek (Euskal Estatistika Erakundea) emandako azken datuen arabera. EUSTATen arabera, EAEko 14 urte edo gehiagoko 908.700 biztanlek erabili dute Internet 2008ko bigarren hiruhilekoan, hau da, adin horretako EAEko [...]

Joannateguy eta eskuara 1902an (6)

22-09-2008 » (...) JAKINTSUEK ZER DIOTEN EUSKARAZ Huna lehenik Axular, hamazazpigarren mendean Sarako erretor zena. Omen handiko liburu-egile horrek dio: "Iduri luke beste mintzaira guztiak elkarrekin nahasiak direla; eta aldiz euskara bere lehenbiziko garbi gartan dago." Hemezortzigarren mendean beste jakintsu handi batek, Larramendi jesuitak, iskribatzen zituen hitz hauek: "Nahi baduzue jakin euskara zer den, beha [...]

Joannateguy eta eskuara 1902an (5)

17-09-2008 » (...) EUSKARAREN EDERRA Aitortzen dugu ipar aldetik eta hegoagotik hartuak eta estutuak gauzkaten mintzairak, biak latinaren umeak, ederki orraztuak direla, apainduak eta aberastuak ere bai, mintzaira arrotzei harturiko hitzei esker; eta halarik ere euskara, zenbat-nahi higatua baldin bada-eta, hastapenean zuen edertasunetik, euskara ager daiteke bi mintzaira horien eta gainerakoen aitzinean. Ezen latina eta [...]

Joannateguy eta eskuara 1902an

01-09-2008 » Aspaldian aipatu nizuen Bazilio Joannateguyren "San Benoaten bizitzea", Klasikoak bildumakoa. Liburu eder horrek badakar eranskin batean Joannateguyren saiakera, "Eskuara" izenekoa, irabazle suertatu zena Urruñako Euskal Jaietan, 1902. urtean. Horri esker, Joannateguyk 100 franko politsikoratu zuen. Testua hizkuntza politikazko pieza jakingarria izanik, laburtu eta moldatuko dizuet. Komentatzeko mordoa dauka testutxoak. Besteak beste, euskaldunak [...]

Euskararen erabilera normalizatzeko IV. plangintzaldia Eusko Jaurlaritzan (2)

22-07-2008 » Hona hemen Patxi Baztarrikaren artikuluaren laburpenaren bigarren zatia. Gelditu ginen aurrekoan euskararen ezagutzari buruzko datuak ematekotan. Hona hemen datuok: Eusko Jaurlaritzako lanpostuen % 41ek du derrigortasun data (DD). DDrik ez dauka % 59k. Datu hauek DD duten lanpostuetan diharduten langileei buruzkoak dira: Horien % 37 interinoak dira (pfiuuu! askotxo, ez da?). Ia interino guztiek daukate [...]

Euskararen erabilera normalizatzeko IV. plangintzaldia Eusko Jaurlaritzan

17-07-2008 » Horri buruzko artikuluak argitaratu zuen Patxi Baztarrikak lehengo egunean, uztailak 14 (Errepublikaren Eguna Frantzian). www.erabili.com gunean. Hona hemen laburpena. Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak uztailaren 1ean onartu zuen plan hori, 2008-20012 tartean EAEko Administrazio Orokorrean aplikatzeko. Plana ez dagokie, beraz, foru aldundiei, ez eta udalei ere. Helburu funtsezkoena da gizartea eta Administrazioa gero [...]

IV. Inkesta Soziolinguistikoaren emaitzak (eta 2)

10-07-2008 » Hona hemen ondorio nagusi gehiago: ... Erabilerak, dena den, gora egin du eremu formaletan eta gazteen artean. Gazteen arteko erabileraren hazkunde hori elebidunen kopurua nabarmen hazi delako gertatu da batez ere. Gaur elebidun direnek ez dute lehen elebidun zirenek baino gehiago erabiltzen euskara. Besteak beste, lehen hizkuntza gaztelania izatean euskaraz jarduteko erraztasun urriagoa [...]

IV. Inkesta Soziolinguistikoaren emaitzak

08-07-2008 » Hemen duzue horri buruzko argitalpena www.erabili.com gunean. Eta hona hemen emaitzen laburpena eta agian nire gogoeta batzuk horiei buruz. Ondorio nagusiak: Euskal hiztun elebakarrik ez dago. Agian hizkuntza gutxi izango dira munduan elebakarrik gabeak. Horrek hizkuntzan bertan dituen eraginak ikertzea oso oso interesgarria izango liztateke. Hamasei urte edo gehiagoko biztanleen artean elebidun gehiago daude. [...]

Sagrario Aleman euskaltzaina (4)

04-07-2008 » Euskara hizkuntza zaila dela dio askok. Moreno Cabrerak dio hizkuntzak ez direla zailak edo errazak, aldearen araberakoa dela zailtasuna. Portugaldarrentzat gaztelania alemana baino errazagoa da, eta alemanentzat nderlandera gaztelania baino errazagoa. Xamarrek dioen bezala, bi hizkuntzen arteko aldea bera da alde batetik edo bestetik begiratuta. Hortaz, distantzia edo zailtasun bera [...]

Sagrario Aleman euskaltzaina (3)

02-07-2008 » Orain sei bat urte, Basaburuko udaletxearen berriztatze lanen amaieran, alkateak euskaraz prestatu zuen hitzaldia eta euskaraz irakurri zuen. Gobernutik etorritako ordezkaria haserretu egin zen, ordea, berekiko errespetu faltzatzat jo baitzuen euskaraz mintzatzea eta horrexekin hasi zuen bere hitzaldia, besteei errespetu falta egotziz; erdaraz, jakina. Euskara ez ikasteko erabiltzen duten arrazoi nagusia [...]

Sagrario Aleman euskaltzaina (1)

26-06-2008 » Ea apurka-apurka ugarituz doazen emakumeak Euskaltzaindian % 60 - % 40 majiko horri iritsi arte. Sagrario Alemanen sarrera-hitzaldia eder-ederra iruditu zaidanez gero, politena, Martinezen paragrafo hautatuak, agertuko dizkizuet, beti legez www.erabili.com gunetik hartuta. Tituluari berari xarmagarria deritzot, emea, hurbila, adierazkorra oso: Berdetik horira. Alemanen lehen pertsonari eutsiko diot. Berrogeiko hamarkadan Etxalekura, gure [...]

HABEren azterketak

26-05-2008 » www.erabili.com gunetik hartuta. Euskara-gaitasun tituluen baliokidetzarako Dekretua indarrean sartu delarik, guztira 9.747 (iaz baino 2.000 gehiago) euskara ikasle ari dira parte hartzen HABEren 2008ko lehenengo deialdiko azterketetan, 1., 2. , 3. eta 4. mailak lortzeko asmoz. Horietatik 7.132 ikasle 1. eta 2. maila erdiesteko aurkeztu ziren aurreko asteburuan. Azken larunbat honetan (2008-5-24), [...]

Euskara lantzeko tresna informatiko berriak

23-05-2008 » Euskararen Berripaperak dakar Interneten daudela eskuragarri Elhuyar hiztegien plugin eguneratuak eta XUXEN kode irekiaren bertsio berritua. http://www.euskara.euskadi.net/r59-bpeduki/eu/contenidos/noticia/albis7_61_tresna_08_05/eu_tresna/albis7_61_tresna_08_05.html Ondo erabili!

Kultur Errota

06-04-2008 » Kultur Errota zirkuitua (errota edota errotarri berbak ez al lirateke egokiak izango zirkuitua esateko?) antolatu ohi du urtero duela hamaika urtetik hona Euskara Elkarteen Topaguneak eta aurten 200 bat emanaldi eskaintzeko asmoa du herriz herri. Aurtengo menua zabal-zabala izanik, plater batzuk baino ez ditut aipatuko. - Musika: Jabier Muguruza. - Antzerkia: Hortzmuga. - Magia [...]

IV. plangintzaldia

06-03-2008 » Herri administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko IV. plangintzaldiak 2008-20012 epealdia hartuko du eta haren irizpideak hilaren 7an aurkeztu zituzten Donostian Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren (HPS) ordezkariek. Hiru oinarri nagusi edukiko du IV. plangintzaldi horrek: herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzea, ahalik eta langile gehienek parte hartzea eta parte-hartzaile horiek euskara lan hizkuntza gisa erabiltzea. III. [...]

Euskaldungaiak munduan

26-02-2008 » Gaur egun bi mila ikasle inguru ari dira mundu osoko Euskal Etxeetan euskara ikasten. Eta 2007-2008 ikasturte honetan 12 herrialdetako 24 unibertsitatetan ere ikasten dute euskara eta euskal kultura 700 ikasle inguruk. Aurten Argentinan garatu den esperientzia positiboa Ipar Amerikara eramaten saiatuko direla dio Miren Azkarate Kultura sailburuak eta, horrela, 2008an [...]

Literatur itzulpengintza euskara-alemana

04-01-2008 » Horri buruzko artikulua argitaratu du Petra Elser itzultzaileak Deia egunkarian. Gauza interesgarri pare bat behintzat badio. Hona hemen. Euskara, Europako hizkuntzarik zaharrena izanik, gaztea da, ordea, literaturan. Euskal hitzak, beraz, badira oraindik ere narriatu gabeak, indartsu, fresko, sortzaile, esperimentatzeko aproposak. Alemanezko literaturak, berriz, mendeak ditu, tradizio luzea. Alemaniazko herrietan handia da [...]

Contactar | Quiénes Somos | Nireblog Planet
NireBlog Multilingual Blogs