
NireBlog en otros idiomas: ar|ast|br|ca|cy|de|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|zh|it|ja|ko|ro|tr|
21-05-2008 » www.redfeminista.org gunetik hartua. Erreklamazio gehienak jostailu, jateko eta garbikarien iragarkiak direla kausa jaso ditu Andaluziako Sexismorik gabeko Publizitatearen Behatokiak 2007an. 2006an jasotakoen aldean, % 13 handitu da kopurua. Kexa gehienak (% 65) 25-45 urte bitarteko eta unibertsitatean ikasitako emakumeek egin dituzte. Salaketa gehinak jasotako komunikabidea telebista da, noski, oro har tradiziozko ereduak sustatzeagatik. Esan bezala, [...]
08-05-2008 » Formaz, teoriaz, berdintasuna dagoen arre, emakume poliziak bazterrean sentitzen dira. Hala adierazi zuten behintzat duela gutxi Bilbon egin zuten batzar batean. Lehenengo eta behin, jantzia, uniformea dela eta. Tontakeria dirudien arren, polizien uniformeak buran gizonezkoak zituela diseinatu zituen norbaitek. Horregatik eraman behar dute emakumeek pistola bularraren pare, horregatik ez dago haientzat [...]
23-03-2008 » Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak (ELGA) gezurtatu berri du Arias Cañete Espainiako ministro ohiak esandakoa, 2007ko nazioarteko migrazioei buruzko ikekerketa batean adierazi berri baitu Espainian etorkinek oro har beren lan kualifikazioaren azpiko lanpostuetan ohi dihardutela. Ikerketaren arabera etorkinen ikas-maila, hartzen dituen gizartearen bataz bestekoaren gainetik ohi dago, herrialde aberatsetan biztanleen % [...]
08-03-2008 » Martxoaren 8a da gaur, bai. Begiratu apur bat zeure inguruan eta jakingo duzu zergatik iraun behar dugun aldarriketan. Langabetu gehienak emakumeak dira. Lanpostudunek oro har gizonezkoek bqino % 25 gutxiago kobratzen dute, prestigio txikiagoko lanpostuetan dihardute eta arrisku handiagoa dute, berriz, eraso eta jazarpena jasateko. Administrazioko gizarte zerbitzuetara diru laguntza eske jotzen duten [...]
01-03-2008 » Munduan 120 milioi inguruko emakumek omen dituzte genitalak mutilaturik. Tradizio hori erlijioarekin lotu ohi dugunez gero, Save The Children erakundeak badio ez daukala inolako kultur arrazoirik, azkeneko helburua emakumearen desio sexuala kontrolatu, mugatu eta deuseztea baita. Gaur egun hiru milioi nestako daude arriskuan, hemendik gutxira mutilazioa pairatuko baitute familiako baten eskutik [...]
29-01-2008 » Tristezia, beldurra, gizartetik baztertzeko joera, motibazio eza, haserrea... Horra hor inmigranteek pairatu ohi dituzten sintomak. Herria utzi eta egun batzuk, edo hilabete batzuk geroago, bizimodu normala egiten hasten direnean agertzen zaie umore iluna, herriminaz baino haratagokoa, are arriskutsuagoa. Eztabaidan hasiko dira guztiekin, negarrez ere bai, eta familia eta laneko gatazkek txarrera [...]
02-01-2008 » Araceli Fernández: "Dispuestas a mandar" in Emakunde, 68. zk., 2007ko iraila Askotan entzun dut Administrazioan guztiz gertatzen dela emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lan lerrunari dagokionez, kontratatzeko sistema, oposizioa, anonimoa izanik. Batere ados ez nagoela, nire uste hori berrestera etorri da artikulutxo hau. Beti legez, interesgarriena atera dizuet. (...) 2002. urtean Espainiako [...]
24-11-2007 » Josune Vélez de Mendizabal: "La salud familiar es cosa de ellas" in Emakunde, 68. zk., 2007ko iraila. Carmen Valls-Llobet: Mujeres invisibles para la medicina: "Nekez ikertu da gaixotasunak emakumeengan nola agertzen diren. Horri buruzko informazioa biltzeko metodoak gizonezkoei begirakoak dira gehienbat eta oro har ez da kontuan hartzen sintomak desberdinak izaten [...]
28-09-2007 » Aurreko batean ere idatzi dut hemen saindu-sainden biografiak, hagiografiak bada, ditudala atsegin oso. Aspaldi honetan Bazilio Joannateguy-ren "San Benoaten bizitzea" daukat eskuarte eta begiaurrean. [Ahaztu baino lehen, Joannateguyren liburu oso bat, "Sainduen bizitzea", daukazue Interneten eskuragai: hemen.] "San Benoaten bizitzea" Klasikoak bilduman kaleratu zen 1996. urtean, edizioaren paratzailea Inazio Mujika Iraola dela. Joannateguyk [...]
08-09-2007 » Zalbideren hitzaldiaren 3. atalak izen hau dauka: "Euskara-erdarak Iturriagaren garaian". Horixe laburtuko dugu, bada, gure V. atal honetan. Iztuetak 1845ean esaten zigun Gipuzkoan ehun eta hogei mila arima inguru zegoela, zeinetatik ehun milak bederik euskaraz baino ez zekien. Madoz eta, handik hogei bat urtera, Eguren ere bat etorri ziren Iztuetarekin. Hirurok [...]
08-09-2007 » Zalbideren hitzaldiaren 3. atalak izen hau dauka: "Euskara-erdarak Iturriagaren garaian". Horixe laburtuko dugu, bada, gure V. atal honetan. Iztuetak 1845ean esaten zigun Gipuzkoan ehun eta hogei mila arima inguru zegoela, zeinetatik ehun milak bederik euskaraz baino ez zekien. Madoz eta, handik hogei bat urtera, Eguren ere bat etorri ziren Iztuetarekin. Hirurok [...]
08-09-2007 » Zalbideren hitzaldiaren 3. atalak izen hau dauka: "Euskara-erdarak Iturriagaren garaian". Horixe laburtuko dugu, bada, gure V. atal honetan. Iztuetak 1845ean esaten zigun Gipuzkoan ehun eta hogei mila arima inguru zegoela, zeinetatik ehun milak bederik euskaraz baino ez zekien. Madoz eta, handik hogei bat urtera, Eguren ere bat etorri ziren Iztuetarekin. Hirurok [...]
27-07-2007 » Bruselak Europa Batasunako emakumeok soldatei dagokienez pairatzen dugun bazterkeria galarazi nahi omen du. Hortaz, harrigarria bada ere, EBko herri guztietan da oztopoa emakume izatea lan merkatuan behintzat (eta zoritxarrez lan merkatuan bakarrik ez). Arazo bat baino gehiago pilatzen zaio milioika emakumeri: amatasuna, emakumeentzako lanpostuak sektore apur batzuetan egotea eta lanean gora [...]
25-07-2007 » Bilbon baditugu elkarte batzuk etxerik gabekoei laguntzekoak. [Parentesi filologikoa. Beti pentsatu dut "Etxenike" euskal abizenaren jatorria "etxerik ez" dela. Beraz, hemendik aurrera, "etxenike" esango diet etxe gabekoei.] Agiantza elkarteak hemendik gutxira jarriko du martxan gaueko zentro berria etxenikeentzat. Abegi Ostatua izango du izena eta 24 ohe edukiko ditu. Agiantzak badu beste zentro [...]
20-07-2007 » Frantziako Le Monde egunkarian argitaratu berri duen artikulu batek badio Espainian, emakumeak eta etorkinak pilaka laneratu direnez gero, behera egin duela bataz besteko ordainsariak: zehatzago, % 4, 1995etik 2005era bitartean. Antza, Espainia da ELGEko (Ekonomi Lankidetza eta Garapenerako Erakundea) herrialde bakarra horrelakorik eduki duena, zonalde osoan bataz besteko ordainsariak gora egin [...]
18-07-2007 » Zierbenako Udalak iker-azterlana egin du udalerriko emakumeen egoerari buruz, Ekintza Positiborako II. Udal Planaren oinarri eta abiapuntu gisara. Horren ondorioetako batek diosku enplegua eta prestakuntza direla Zierbenako emakumeen kezka nagusiak. Azterlana 2007ko apiriletik ekainera bitartean prestatu da, udalerriko hogeita hamar lagunen iritziak entzunda. Andre-gizon horiek hiru taldetan antolatu dira, adinaren arabera. Zierbenako [...]
07-05-2007 » SOS Racismo erakundeak adierazi zuen oraindik orain: euskaldunok uste dugu atzerritar gehiago daukagula geurean, eta benetan uste baino askoz gutxiago daude. Ezin da esan arrazista garenik, edo behintzat ez dugu arrazakeria agerian uzten; sumatzen da, dena den, horrelako zerbait, laino bada ere. Euskadin askoz etorkin gutxiago dugu oro har Espainian baino; [...]
Contactar | Quiénes Somos | Nireblog Planet
NireBlog
Multilingual Blogs


Crea tu Blog Gratis