
NireBlog en otros idiomas: ar|ast|br|ca|cy|de|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|zh|it|ja|ko|ro|tr|
03-06-2008 » Pasa den asteburuan irakurri dut, goxo-goxo, Emakundek hizkera sexistaz atera berri dituen bi liburuxkak. Aurretik gaztelaniazkoa, bietan potoloena, irakurri dut. Eulalia Lledó andreak idatzi du, hezkuntza arloko testu batzuetatik abiatuta. Betidanik mirestu izan dut Lledó andrea; genero eta feminismo kontuetan teoriagile aparta deritzot. Praktikara jaitsita, ordea, ez dut hain bikain ikusi, [...]
26-05-2008 » www.erabili.com gunetik hartuta. Euskara-gaitasun tituluen baliokidetzarako Dekretua indarrean sartu delarik, guztira 9.747 (iaz baino 2.000 gehiago) euskara ikasle ari dira parte hartzen HABEren 2008ko lehenengo deialdiko azterketetan, 1., 2. , 3. eta 4. mailak lortzeko asmoz. Horietatik 7.132 ikasle 1. eta 2. maila erdiesteko aurkeztu ziren aurreko asteburuan. Azken larunbat honetan (2008-5-24), [...]
01-04-2008 » Donostian egin zuten otsailaren 29an. Hona hemen izen nagusia: Geroa bermatzeko, oraina ezagutu. Lehenengo eta behin, Xavier Vila Bartzelonako Unibertsitateko irakasleak Kataluniako hezkuntza sistemaren inguruan egindako husnarketa plazaratu zuen. Haren arabera, Kataluniako konjunzio ereduak emaitza hobeak eman ditu Valentziako lerrokako ereduak baino. Dena dela, Katalunian ezagutza zabaltzea lortu den arren, hezkuntza [...]
27-03-2008 » Aurreko egunotako bat, ziur ez dakit zein, Sexu Zapalkuntzaren Aurkako Europako Eguna izan zen. Hori dela eta, Espainiako Emakume Aurrerakoien Elkarteak adierazi zuen Espainian 18.000 bat emakume atzerritar dira urtero sexu zapalkuntzaren biktima. Eta horiek dira detektaturiko kasuak bakarrik; benetakoak halako bi omen dira. Horiekin batera Emakumeen Salerosketaren kontrako Borroka [...]
26-12-2007 » Irakurtzen edota idazten ez dakiten gizaki gehienak emakumeak dira, gure artean ere bai. Orain dela hirurogei bat urte familiako guztiek, heldu nahiz ume, ateratzen zuten bizimodua ahal zuten moduan eta etxe askotan ez zuten uste garrantzizkoa zenik neskatilak eskolaratzea. Aspaldiko ohitura hura gainditurik dago guztiz; haren ondorioak, berriz, begi-bistan ditugu [...]
11-09-2007 » Noticias de Gipuzkoa egunkariak ekarri zuen atzo, irailak 10, berria. Gipuzkoan 9.000 ikaslek ekin zioten atzo ikasturteari eta kurrikulumari buruzko dekretua ez dago prest, testua itzultzean arazoak gertatu dira-eta. Hala dio Lakuak behintzat. Kontua da kurrikuluma gaztelaniaz bakarrik argitaratu dela Eusko Jaurlaritzaren web gunean: www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dif10_curriculum_berria/eu_5495/f10_e.html Ez da lehenengo aldia, berandutzaren errua [...]
04-09-2007 » Eta bildu ziren Gipuzkoako Batzar Nagusiak Donostian 1831n. Hona uztailaren 12ko bileraren aktak Iturriagaren txostenak zer zioen: Doloroso es que la penuria de fondos no permita a V.S. destinar algunos para cooperar a los mismos fines. Bazegoen, hala ere, aurrera egiterik: liburutxoak argitaratzeko diru gehiegirik behar ez zenez gero, nondik [...]
03-05-2007 » Pasa den ostiralean, apirilak 27, Portugaleteko hotelera elkartu ginen batzuk, Berdintasunaren Legeari buruzko jardunaldi tekniko batean. Jardunaldia Repelegako Lanbide Heziketa ikastegiak antolatu zuen, Portugaleteko Udala babesle zelarik. Babesle eta aurkezle gisara aritu zen, bada, lehenengo eta behin, Mikel Cabieces Portugaleteko alkatea. Hitzaldian nabarmendu zuen oso garrantzizkoa zela ikastegi batek esku-hartze aktiboa [...]
Contactar | Quiénes Somos | Nireblog Planet
NireBlog
Multilingual Blogs


Crea tu Blog Gratis