
NireBlog en otros idiomas: ar|ast|br|ca|cy|de|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|zh|it|ja|ko|ro|tr|
04-09-2008 » (...) EUSKARARI ESKER DAKIGUNA Euskaraz mintzo garenok badakigu gure arbasoak nor eta zer ziren. Liburuek esaten digute, gerrara joanez gero, euskaldunak gizon gaitzak zirela, zenbat-nahi bortitzak baldin baziren ere Erromako armadak; eta garaitu bazituzten ere bazter guztietako jende-aldeak, ezin garaitu ahal izan zituztela euskaldunak, egun arte ezin landatu izan dituztela beren banderak [...]
01-09-2008 » Aspaldian aipatu nizuen Bazilio Joannateguyren "San Benoaten bizitzea", Klasikoak bildumakoa. Liburu eder horrek badakar eranskin batean Joannateguyren saiakera, "Eskuara" izenekoa, irabazle suertatu zena Urruñako Euskal Jaietan, 1902. urtean. Horri esker, Joannateguyk 100 franko politsikoratu zuen. Testua hizkuntza politikazko pieza jakingarria izanik, laburtu eta moldatuko dizuet. Komentatzeko mordoa dauka testutxoak. Besteak beste, euskaldunak [...]
22-07-2008 » Hona hemen Patxi Baztarrikaren artikuluaren laburpenaren bigarren zatia. Gelditu ginen aurrekoan euskararen ezagutzari buruzko datuak ematekotan. Hona hemen datuok: Eusko Jaurlaritzako lanpostuen % 41ek du derrigortasun data (DD). DDrik ez dauka % 59k. Datu hauek DD duten lanpostuetan diharduten langileei buruzkoak dira: Horien % 37 interinoak dira (pfiuuu! askotxo, ez da?). Ia interino guztiek daukate [...]
17-07-2008 » Horri buruzko artikuluak argitaratu zuen Patxi Baztarrikak lehengo egunean, uztailak 14 (Errepublikaren Eguna Frantzian). www.erabili.com gunean. Hona hemen laburpena. Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak uztailaren 1ean onartu zuen plan hori, 2008-20012 tartean EAEko Administrazio Orokorrean aplikatzeko. Plana ez dagokie, beraz, foru aldundiei, ez eta udalei ere. Helburu funtsezkoena da gizartea eta Administrazioa gero [...]
10-07-2008 » Hona hemen ondorio nagusi gehiago: ... Erabilerak, dena den, gora egin du eremu formaletan eta gazteen artean. Gazteen arteko erabileraren hazkunde hori elebidunen kopurua nabarmen hazi delako gertatu da batez ere. Gaur elebidun direnek ez dute lehen elebidun zirenek baino gehiago erabiltzen euskara. Besteak beste, lehen hizkuntza gaztelania izatean euskaraz jarduteko erraztasun urriagoa [...]
08-07-2008 » Hemen duzue horri buruzko argitalpena www.erabili.com gunean. Eta hona hemen emaitzen laburpena eta agian nire gogoeta batzuk horiei buruz. Ondorio nagusiak: Euskal hiztun elebakarrik ez dago. Agian hizkuntza gutxi izango dira munduan elebakarrik gabeak. Horrek hizkuntzan bertan dituen eraginak ikertzea oso oso interesgarria izango liztateke. Hamasei urte edo gehiagoko biztanleen artean elebidun gehiago daude. [...]
06-07-2008 » ... Lehen, erdara eta euskararen arteko distantzia Iruñean ez zen hain handia. orain arras arrotz egiten zaizkien euskal kutsuko honelako esaldiak: La madre y hemos venido. ¿Qué estabas tardada? ¿Pues? No soy cosa para nada. Vas a tomar mal... egunerokoan barra-barra erabiltzen baitzituzten erdaraz. Eta ikasleei, berantetsirik eta ez naiz deusetarako [...]
02-07-2008 » Orain sei bat urte, Basaburuko udaletxearen berriztatze lanen amaieran, alkateak euskaraz prestatu zuen hitzaldia eta euskaraz irakurri zuen. Gobernutik etorritako ordezkaria haserretu egin zen, ordea, berekiko errespetu faltzatzat jo baitzuen euskaraz mintzatzea eta horrexekin hasi zuen bere hitzaldia, besteei errespetu falta egotziz; erdaraz, jakina. Euskara ez ikasteko erabiltzen duten arrazoi nagusia [...]
05-06-2008 » Xabier G. Arguellok egin dio galdeketa Rotaetxe andreari El País egunkarian. Benetan tesi bitxia dauka Rotaetxek euskarari buruz: egitura errazteari buruz ari naiz. Aspaldian entzun nion hitzaldi batean, eutsi egin dio ordutik hona eta sekula ez dut ez entzun ez irakurri inork onar edo uxa duenik. Euskararen gramatika sinpletzeko eskaera hori bekatu mortala [...]
01-04-2008 » Donostian egin zuten otsailaren 29an. Hona hemen izen nagusia: Geroa bermatzeko, oraina ezagutu. Lehenengo eta behin, Xavier Vila Bartzelonako Unibertsitateko irakasleak Kataluniako hezkuntza sistemaren inguruan egindako husnarketa plazaratu zuen. Haren arabera, Kataluniako konjunzio ereduak emaitza hobeak eman ditu Valentziako lerrokako ereduak baino. Dena dela, Katalunian ezagutza zabaltzea lortu den arren, hezkuntza [...]
06-03-2008 » Herri administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko IV. plangintzaldiak 2008-20012 epealdia hartuko du eta haren irizpideak hilaren 7an aurkeztu zituzten Donostian Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren (HPS) ordezkariek. Hiru oinarri nagusi edukiko du IV. plangintzaldi horrek: herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzea, ahalik eta langile gehienek parte hartzea eta parte-hartzaile horiek euskara lan hizkuntza gisa erabiltzea. III. [...]
26-02-2008 » Gaur egun bi mila ikasle inguru ari dira mundu osoko Euskal Etxeetan euskara ikasten. Eta 2007-2008 ikasturte honetan 12 herrialdetako 24 unibertsitatetan ere ikasten dute euskara eta euskal kultura 700 ikasle inguruk. Aurten Argentinan garatu den esperientzia positiboa Ipar Amerikara eramaten saiatuko direla dio Miren Azkarate Kultura sailburuak eta, horrela, 2008an [...]
17-09-2007 » Gure azkeneko kapitulu honetan Zalbideren ondorioak agertuko ditugu. Iturriagaren esan-eginak eta ekarpenak ezin uler litezke ber eosoan Gipuzkoako garai hartako egoera soziolinguistikoa nolakoa zen jakin gabe, erresumako goi-agintearen filosofia soziokultural eta politikoa kontuan izan gabe. Labur bilduz, bada, zer esan dezakegu Iturriagaren egitasmoaz, jokabideaz eta ekarpenez? Bada, lehenengo eta behin, hizkuntza-soziologia aplikatuaren [...]
15-09-2007 » Zalbideren hitzaldiaren IV. atala gure VI. kapitulu hau izango da, gutxi gorabehera. Hona hemen bion titulua: Hizkuntzen azterbideak Iturriagaren argitan. Honakoak dira azterbideok: gauzak nola dauden; gauzak nola aldatzen ari diren; gauzak zergatik aldatzen diren; goazen bidetik goazela, non buhatu behar dugun; egoera gogokoa dugun edo ez; eta azkenik, helburura [...]
08-09-2007 » Zalbideren hitzaldiaren 3. atalak izen hau dauka: "Euskara-erdarak Iturriagaren garaian". Horixe laburtuko dugu, bada, gure V. atal honetan. Iztuetak 1845ean esaten zigun Gipuzkoan ehun eta hogei mila arima inguru zegoela, zeinetatik ehun milak bederik euskaraz baino ez zekien. Madoz eta, handik hogei bat urtera, Eguren ere bat etorri ziren Iztuetarekin. Hirurok [...]
08-09-2007 » Zalbideren hitzaldiaren 3. atalak izen hau dauka: "Euskara-erdarak Iturriagaren garaian". Horixe laburtuko dugu, bada, gure V. atal honetan. Iztuetak 1845ean esaten zigun Gipuzkoan ehun eta hogei mila arima inguru zegoela, zeinetatik ehun milak bederik euskaraz baino ez zekien. Madoz eta, handik hogei bat urtera, Eguren ere bat etorri ziren Iztuetarekin. Hirurok [...]
08-09-2007 » Zalbideren hitzaldiaren 3. atalak izen hau dauka: "Euskara-erdarak Iturriagaren garaian". Horixe laburtuko dugu, bada, gure V. atal honetan. Iztuetak 1845ean esaten zigun Gipuzkoan ehun eta hogei mila arima inguru zegoela, zeinetatik ehun milak bederik euskaraz baino ez zekien. Madoz eta, handik hogei bat urtera, Eguren ere bat etorri ziren Iztuetarekin. Hirurok [...]
04-09-2007 » Eta bildu ziren Gipuzkoako Batzar Nagusiak Donostian 1831n. Hona uztailaren 12ko bileraren aktak Iturriagaren txostenak zer zioen: Doloroso es que la penuria de fondos no permita a V.S. destinar algunos para cooperar a los mismos fines. Bazegoen, hala ere, aurrera egiterik: liburutxoak argitaratzeko diru gehiegirik behar ez zenez gero, nondik [...]
01-09-2007 » Iturriagaren 1830eko planaz hitz egin ohi da, nahiz eta hiru urte, 1830etik 1833ra, alegia, iraun zuen. Dakigularik, horixe izan zen lehenengo aldia Gipuzkoako goi-agintariek euskararen aldeko hizkuntza-politika esplizitu orokorra egitea erabaki zutena, euskara bizirik ateratzeko eta ilustratzeko neurriak eskatu baitzizkioten Iturriagari. Gipuzkoako Aldundiak Sustapen batzordea jarria zuen martxan, zeinak lau alor [...]
26-08-2007 » Aurreko kapituluan esan genuen 1823an itxi ziotela ikastetxea Iturriagari eta irakasle gisa jardutea debekatu. Orduan bere burua euskaraz janzten, alfabetatzen, hasi zen eta, horretan zebilela, 1830ean deia jaso zuen Gipuzkoako Batzar Nagusietatik: euskara gainbehera zetorrelarik, zerbait egin beharra zegoela ikusten zuten Batzar Nagusiek eta euskara indarberritzeko plan bat erabaki zuten. Plan [...]
Contactar | Quiénes Somos | Nireblog Planet
NireBlog
Multilingual Blogs


Crea tu Blog Gratis