
NireBlog en otros idiomas: ar|ast|br|ca|cy|de|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|zh|it|ja|ko|ro|tr|
05-10-2008 » Iturria: www.ideal.es Andaluziako Emakumearen Institutuak (AEI) eta Almeriako Kazetarien Elkarteak antolatu dute ikastaro hau: "Komunikabideen zeregina genero-identitatearen kultur eraikuntzan". AEIko korrdinatzaileak adierazi zuenez, emakumeak albiste baten protagonistak direnean estereotipo biotako bat agertu ohi dute: batetik, biktima, ahula, bere burua defendatzeko ez gauza; eta bestetik, objektua, arina, kaskarina, bere irudia saldu egiten duena. Hona [...]
26-09-2008 » (...) LIBURU-EGILE ARROTZEK EUSKARAZ ZER DIOTEN Hamaseigarren mendean bazen Holandako ikastegi edo eskola nagusian Skaliger zeritzan jakintsu handi bat. Jaun horrek batzuen anitz mintzaira ikasirik eta, gurea ere ikasia, hona zer dion: "Euskaraz ez du dus ere basarik, ez latzik ez bortitzik; guztiz eztia da eta gozoa. Egin-egina, anitz aspaldikoa da, eta [...]
13-09-2008 » (...) EUSKARARI ZOR DIOGUN BESTE ON BAT Euskarak begiratu gaitu beste hainbeste eskualdetako jendeak bezain itsusi eta lazo bilakatzetik. Zeren eta gaiztaginek eta halaber ere erlijioaren etsaiek ez jakin gure mintzaira, eta gure herrietatik kanpo egon behar izan dute, harro-arazi gabe, nahi zuketen bezala, gure arbaso eta aiten buruak, kendu gabe haien [...]
11-09-2008 » Horrelako galdera egin ohi nion nik neure buruari, prostituzioa zela eta. Zer izan zen lehenago? Puta ala puteroa? Eta horrelako galdera buruan nerabilela, bada, hurbildu nintzen behin Ameriketako aditu batek Bilbo aldean eman zuen hitzaldira. Zalantza izpirik gabe erantzun zidan lehenago eskaera izan zela. Hona hemen froga: prostitutak gizon asko dabiltzan [...]
22-07-2008 » Hona hemen Patxi Baztarrikaren artikuluaren laburpenaren bigarren zatia. Gelditu ginen aurrekoan euskararen ezagutzari buruzko datuak ematekotan. Hona hemen datuok: Eusko Jaurlaritzako lanpostuen % 41ek du derrigortasun data (DD). DDrik ez dauka % 59k. Datu hauek DD duten lanpostuetan diharduten langileei buruzkoak dira: Horien % 37 interinoak dira (pfiuuu! askotxo, ez da?). Ia interino guztiek daukate [...]
10-07-2008 » Hona hemen ondorio nagusi gehiago: ... Erabilerak, dena den, gora egin du eremu formaletan eta gazteen artean. Gazteen arteko erabileraren hazkunde hori elebidunen kopurua nabarmen hazi delako gertatu da batez ere. Gaur elebidun direnek ez dute lehen elebidun zirenek baino gehiago erabiltzen euskara. Besteak beste, lehen hizkuntza gaztelania izatean euskaraz jarduteko erraztasun urriagoa [...]
08-07-2008 » Hemen duzue horri buruzko argitalpena www.erabili.com gunean. Eta hona hemen emaitzen laburpena eta agian nire gogoeta batzuk horiei buruz. Ondorio nagusiak: Euskal hiztun elebakarrik ez dago. Agian hizkuntza gutxi izango dira munduan elebakarrik gabeak. Horrek hizkuntzan bertan dituen eraginak ikertzea oso oso interesgarria izango liztateke. Hamasei urte edo gehiagoko biztanleen artean elebidun gehiago daude. [...]
30-06-2008 » Etxalekun gaur, lehen ez bezala, eskolako hizkuntza da euskara, ez ordea jostaketakoa. 1992an inauguratu zen Imozko udaletxea. Besta hartara Nafarroako Gobernuko ordezkaririk etorri zen. Eta dena euskaraz egin zen. Dena ez, Gobernuaren bedeinkazioa erdaraz izan zen, ordezkariak euskaraz ez baitzekien. Transmisioa ez da etxean bakarrik egiten, herriak ere egiten du. Hiruretan [...]
18-06-2008 » Neska eta emakume berbak irain moduan erabili ohi dira euskaraz. Hori sexismoaren seinale eta sintoma argi baino argiagoa ez bada, datorrela Jainkoa eta ebatz dezala. Androzentrismoa dabil garai zehatz bateko "sufragio unibertsala" aipatzen dugunean, erabat ahaztuta Frantziako iraultzaren denboran, esaterako, emakumeek ez zutela botoa ematerik. Kontuz, bada, horrelako unibertsaltasunarekin. Esukaraz atsotitz eta [...]
11-06-2008 » Beste sarreratxo bat eskainiko diot Amelia Barquínek idatzi eta Emakundek kaleratu duen liburuxka jakingarriari. Oharra egingo dut hortaz: hona bildutakoa ez da liburuak dioen guztia, niretzat eta bakarrik niretzat interesgarriena baizik. Oharra eginda, segi dezadan zerrenda osatzen: Euskaltzaindiak gaztelaniatik mailegatutako presidente, filologo, filosofo, notario eta antropologo moduko berbak onatsi ditu hiztegi batuan. [...]
05-06-2008 » Xabier G. Arguellok egin dio galdeketa Rotaetxe andreari El País egunkarian. Benetan tesi bitxia dauka Rotaetxek euskarari buruz: egitura errazteari buruz ari naiz. Aspaldian entzun nion hitzaldi batean, eutsi egin dio ordutik hona eta sekula ez dut ez entzun ez irakurri inork onar edo uxa duenik. Euskararen gramatika sinpletzeko eskaera hori bekatu mortala [...]
11-04-2008 » Gotzon Egia, Mikel Iturbe eta Arkaitz Zubiaga Euskal Wikipediaren komunitateko lankideak dira. Artikulua argitaratu berri dute www.erabili.com gunean, euskarazko wikipediak 25.000 artikuluen muga gainditu duela jakinarazteko. Zorionak haiei eta euskaldun guztioi! Aukeraz baliatuta, wikipedia zer den eta zertan datzan ere azaldu digute. Hona hemen horren laburpen bat. Entziklopedia tradizionaletan ez bezala, Wikipediak [...]
06-04-2008 » Kultur Errota zirkuitua (errota edota errotarri berbak ez al lirateke egokiak izango zirkuitua esateko?) antolatu ohi du urtero duela hamaika urtetik hona Euskara Elkarteen Topaguneak eta aurten 200 bat emanaldi eskaintzeko asmoa du herriz herri. Aurtengo menua zabal-zabala izanik, plater batzuk baino ez ditut aipatuko. - Musika: Jabier Muguruza. - Antzerkia: Hortzmuga. - Magia [...]
22-12-2007 » Patxi taberna Portugaleten dago. Jabeak Aurel du izena eta errumaniarra da. Abenduaren 24an, gauean, azken orduko txikiteroek bat egin ohi dute Aurelen gonbidatuekin, hogeita hamar bat errumaniar elkartu ohi baitira. Zertara? Bada, denok bezala, ondo pasatzera, janari tipikoak dastatzera eta, afaldu ostean, abestera. Erlijioari ere tartetxoa egingo diote. Errumaniarrak kristau ortodoxoak [...]
17-10-2007 » Bigarren atal honetan estereotipo femeninoaz arituko gara. Hona hemen nagusia: estereotipoko emakumea ona da beti, pasiboa, esaneko, mendeko, otzan, samurra, eztia, ama xeratsua, etxekoa, atsegina, irribarretsu, ulerkorra, abegikorra, isila, leuna, ekimenik gabea, epela, beldurtia, beti gazte eta baldintza gabeko euskarria gizonarentzat. Ingurukoak maite eta babesten ditu, haien mendekoa da guztiz [...]
08-10-2007 » Berri ona irakurri dut El Nervión argitalpenean (horren berririk ez duzunoi azalduko dizuet Bilboko metroan doan banatzen duten horietako bat dela, Vocento taldekoa) astelehenean, irailak 17. Berri ona emakumeontzat eta emakumeen osasuna ikertzeko diru gehiago erabili beharko litzatekeela uste dugunontzat. Badio,bada, berriak, Galdakaoko Ospitalean tratamendu berria ikertzen ari direla fibromialgia sendotzeko. [...]
08-10-2007 » Berri ona irakurri dut El Nervión argitalpenean (horren berririk ez duzunoi azalduko dizuet Bilboko metroan doan banatzen duten horietako bat dela, Vocento taldekoa) astelehenean, irailak 17. Berri ona emakumeontzat eta emakumeen osasuna ikertzeko diru gehiago erabili beharko litzatekeela uste dugunontzat. Badio,bada, berriak, Galdakaoko Ospitalean tratamendu berria ikertzen ari direla fibromialgia sendotzeko. [...]
04-10-2007 » Giza talde bi horien arteko harremana ikertu du Haizea Cobos Errazti antropologo eta soziologoak. Ikerketaren emaitzak www.erabili.com gunean argitaratu ditu. Ohi legez, argitaratutakotik ideia eta datu solte interesgarri batzuk atera eta hona ekarriko ditut. Etorkinek euskarara hurbiltzeko joera eskasa erakusten dute. Joera pragmatikoa da hori, besterik gabe, gehiengoaren hizkuntza aukeratzen baitute. Inmigrazioari [...]
25-09-2007 » Albiste bi dauzkat prostituzioaz: bata ona da eta bestea, txarra. Zein nahi duzu lehenago? Txarra? Goazen, bada. Pasa den larunbatean, irailak 22, goizez, 23 urteko gazte batek prostituta bati deitu zion. Prostituta etxera joan zitzaion. Tipoa Bilboko Alde Zaharrean bizi zen. Etxera iritsita, emakumeak dirua eskatu zion ezer baino lehen. Tipoak ezetz [...]
19-09-2007 » Duela gutxi aurkitu dut elmundodeally.blogspot.com blog eder interesgarria. Aurtengo maiatzean oso artikulu jakingarria ekarri zuen emakumezkoon hilekoari buruz. Artikuluaren hasieran kexu azaltzen da Ally, diru gutxi erabiltzen delako emakumeen sexuari buruz ikertzeko, baldin eta kontuak erreprodukzioarekin edo kontratzeptzioarekin zerikusirik ez badauka, jakina. Are tristeago egiten zaio, gainera, munduan egin diren ikerketa [...]
Contactar | Quiénes Somos | Nireblog Planet
NireBlog
Multilingual Blogs


Crea tu Blog Gratis