14-02-2008 »
Martxoaren 8rako egitarauak jasotzen hasi gara: Bidasoaldeko Emakumeak bi gauza antolatu dituzte euren herrian, Irunen. Lehena, argazki erakusketa Lakaxitan, Anaka auzoan, otsailaren 17 arte ikusgai egongo dena, eta bigarrena, mahai-inguru bat Bartzelonako Mambo etxe okupatu feministaren kideekin, "Ocupando desde feminismos autónomos" izenburuarekin. Hitzaldia otsailaren 16an izango da, arratsaldeko 18:00etan [...]