
NireBlog en otros idiomas: ar|ast|br|ca|cy|de|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|zh|it|ja|ko|ro|tr|
05-06-2008 » Donostiako Udaleko Berdintasun atalak (Giza eskubide atalarekin batera) egitarau interesgarria prestatu du lesbianen ikusgaitasunaren inguruan ekainaren 28a dela eta. Hona hemen ekitaldi nagusiak: Ekainak 2-10 Liburutegi nagusia, Alderdi Eder Liburutegiko ordutegia. "Bidean: ezkutukotik ikusgaitasunera, 1977-2007" Aldarte elkarteak antolatutako erakusketa. Mugimendu lesbianista eta feministaren aldizkariak, kartelak eta argazkiak. Ekainak 11, Kutxa aretoa, Arrasate [...]
29-05-2008 » Genero Berdintasuna kontuan hartuta egindako Aurrekontuen Nazioarteko Biltzar honek, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Genero Ikuspegia kontuan hartuta egindako Aurrekontuen Europako Sarearekin (European Gender Budgeting Network – EGBN) elkarlanean antolatuak, genero ikuspegia kontuan hartuta egindako aurrekontuen inguruko ezagutza zabaltzea eta hobetzea du helburu. Analisi estrategia honek ikuspegia aurrekontuak prestatzeko [...]
29-04-2008 » "Emmak jasandako indarkeria matxista erasotik abiatuta, beste hamaika emakumek jasandako erasoei eta hauen bizipenei ahotsa eman nahi diegu. Musika, dantza eta zuzeneko testigantzek hausnarketa eta eztabaida sortuko dute; horrez gainera, pentsarazteko izango diren irudi, ideia eta sentimenduak adieraziko ditugu. Maitasunaren ederrenetik, irainen zulora jaitsiarazi eta tratu txar fisikoen oinazeetan murgildu [...]
09-04-2008 » Aurreko edizioak izan zuen arrakasta dela eta, aurten ere indartsu dator SEXMETRAIA film laburren lehiaketa! Zer da SEXMETRAIA? Arrrasateko Udaleko SEXOLOGIA ZERBITZUAK antolatzen duen nazioarteko film laburren lehiaketa. Zein da lehiaketaren HELBURUA? Lehiaketako parte hartzaileen laburmetraien bitartez, sexualitatea bizitzeko ditugun modu ezberdinak kaleratu eta goraipatu nahi ditugu. Hots, [...]
03-04-2008 » Irudia: www.gaztesarea.net Aurten Euskal Herrian burutuko diren IV. Jardunaldi feministen harira kolektibo ezberdinetako emakume gazteok batu gara eta proposamen bat luzatu nahi dizuegu. Jardunaldietan parte hartzeaz gain emakume gazteok biltzearen beharra ikusi dugu, eta horretarako emakume gazteon asanblada bat antolatu dugu. Bertan gaur egun bizi dugun egoera aztertuko dugu (eremuz [...]
Contactar | Quiénes Somos | Nireblog Planet
NireBlog
Multilingual Blogs


Crea tu Blog Gratis