14-03-2008 » Bakarrik esnatu zara, azken hilabeteetan egin duzun bezala, eta gaur arte ez zara ohartu horretaz, ez zaizula gustatzen bakarrik esnatzea, gaur ez. Aspaldi inork ez dizu «maite zaitut» esan, eta ohartu zara hori ere ez zaizula gustatzen, edo ez zaizula gustatzen, gaur.
Atzo adiago ibili bazina, beharbada izango zenuke norbait [...]
24-08-2007 » Gaur ospatu da urtero antolatzen den Aste Nagusiko Herri Krossa. Sei kilometroko zirkuitoa bete behar zen Arriagan hasita, gero pasealekutik Euskalduna jauregiraino. Aipatzekoa da korrikalarien eta ikusleen artean oso giro ona zegoela; antolatzaileen arabera mila partehartzaile egin dugu korrika, ta ni profesionala ez naizenez ailegatu naiz ia ia azkenian... [...]
18-08-2007 »
Hondatza hau izan da bodyboard munduko txapelketaren lekuko asteburu honetan; bai emakumezkoetan bai gizonezkoetan munduko lehenengo postuetan daudenak hemen egongo dira.
Barinatxeko hondartzan aurki dezakegu sopelanako surf eskola; hemen surf ikastaroak eta materiala salgai duzue.
Euskadiko surfa interesatzen bazaizue hona hemen mamia duen webgune bat--> www.euskadisurfer.com
15-08-2007 » hau bai sorte txarra, atzo idatzi nahi nuenean zerbait webgunean ez zen ateratzen, eta gaur berriz, posiblea da bloga ikustea baina idatzita neukanean zerbait ezin atzikitu argazkitxo bat... beno, ea bihar konpontzen duten hau, behin betiko.