08-10-2008 » Kaixo irakurle zaitugun hori. Atal honetan, guk irakurri ditugun liburuen berri emango dizuegu, espero dugu interesgarri eta lagungarri suertatzea zuretzat. On egin!!!
09-06-2008 » Goierritarra aldizkariaren 342. aleko GoierritHartxo eranskinak(2008ko ekainak 6), hain famatua egiten ari den "OINEZKOEN TRENA" ekimenari buruz erreportai bat dakar. Irakurgai polita oraindik gure ekimenaren berri ez duenarentzat.
05-06-2008 »
Kaixo pottokitoak, ikusten duzue, oinez abiatu eta famatu egin, dena bat-batean. Gaur (08-06-05) EITBko lagunak izan ditugu gure oinezkoen trena grabatzen eta ekimen honen berri partaide garenoi galdetzen.
Grabatutakoa ikusgai datorren astelehenean izango omen dugu "gaur egunean", beraz badakizue astelehenean ETBko programazioa zaindu.
29-05-2008 » Kaixo irakurle denei. Gaurko honetan aurrera eramaten ari garen esperientzi baten berri eman nahi dizuegu, " Read on" irakurketarako konpetentzia hobetzeko eskoziar programa, hain zuzen ere.
Programa honen helburu nagusiak honako hauek dira:
* Irakurtzeko konpetentzia hobetu.
* Motibazioa eta irakurzaletasuna estimulatu.
* Ikasleen auto-estimua eta seguritatea areagotu.
* Kooperazioa eta gaitasun sozialak garatu.
Programa hau [...]
22-04-2008 »
Eskolako azken bi egunak, Benalmadenako bidaiari ekiteko aprobetxatu nituen. Lehenbizi, autoa hartu eta Bilboko aireportura joan ginen, ondoren, edateko zerbait hartu, jarraian, altabozetatik abisatu zigutenean, abioia hartu eta Malagara, abiatu ginen.
Han, Benalmadenan,gauza berri asko egin ditut, adibidez:
- Arratsalde batean, hoteleko igerilekura joan ginen, aita, ama, nire anaia eta ni, pistinetako ura [...]