
NireBlog en otros idiomas: ar|ast|br|ca|cy|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|it|ro|tr|
14-10-2008 » Kaixo Pottokitoak, zelan?. Ondo ez da?. Beno azken egunotan, Europa aztertzen ari gara, zein nazioek osatzen duten, zein diren estatu hauen hiriburuak, Europaren historiaren zenbat gertakari e.a. Ikusirik lanean nahiko ondo gabiltzela lantxo batzuk proposatu behar dizuet: 1.- Bilduma bat egitea estatuen ikurrina edo banderekin. Formato egokia taula bat izan daiteke, zutabe [...]
13-10-2008 » SASKIBALOIA Unitate didaktiko hau bukatzerakoan ( 3 aste ) lan hau paperan eman behar didazu. Erantzunak internetetik , liburuetatik edo galdetuz atera ditzakezu. Lan hau egiteko denbora behar duzu, informazioa lortzen duzuenean, irakurri ondo eta gero zure hitzekin azaldu. Azaltzen den guztia ez duzu kopiatu behar, inportanteena bakarrik eta ordenagailuan egiten baduzu [...]
08-10-2008 » Kaixo irakurle zaitugun hori. Atal honetan, guk irakurri ditugun liburuen berri emango dizuegu, espero dugu interesgarri eta lagungarri suertatzea zuretzat. On egin!!!
03-10-2008 » Kaixo Pottokitoak: Gutxika-gutxika ari gara berotzen eta ari gara lan-erritmoa hartzen.
23-09-2008 » Beno, atzo amaitu genuen mugikortasun astearen barnean burutu ditugun ekintzak. Gaur aritu gara gelan ekintzak baloratzen eta hauxek izan dira gelan aipatu direnak:
22-09-2008 » Kaixo Pottokitoak, zelan zaudete? Espero det ondo izatea. Igaz, Eugeniorekin irakurritako liburuen komentarioak egiten zenituzten. Aurten ere egingo dituzue baino bakoitzak prestatu behar du berea. Hau da, aukeratu eta irakurri duzuen liburuaren aholkua egin behar diezue besteei hementxe. Horretarako beharrezkoa izango duzue: 1.- Liburua aukeratu eta [...]
18-09-2008 » Tresna hau miragarria da, arkatzak idazten duena segituan borratzen du, jakingo duzue zer den, borragoma bat. Begiratu eta segituan irudi geometriko bat ikusten da, laukia. Zuria da gehien nabarmentzen den kolorea, baina urdina ere badu jantzirik, errealekoa dela esan liteke. Milan etxean egina da. ZERGATIK AUKERATU DUGU Dituen hitzetan oso hiztegi egokia eranbiltzen duelako eta [...]
18-09-2008 » Nik eskolan erabiltzen dudan borragoma hau Milan markakoa da eta bere corea berdea da .Bere barnean behi bat du marrazturik bere forma borragomana karratua da eta ez da oso polita baina ez da oso itxusia ere . Lagun asko dauzka :boligrafoa , tipesa baina baita ere gehien bat [...]
17-09-2008 » Eskuartean dudan borragoma hau txuria da, elurraren kolorekoa. Txuri izateaz gain, ainbeste borratzearen eraginez, beltztu egin da pixka bat. Naiz eta horaindik karratu forma duen, borobil itxura hartzen ari da. Oso borragoma ona da eta zatitxoren bat ere ba du puskatua, baina, oraindik denbora askorako balio du. ZERGATIK AUKERATU DUGU Bere 46 [...]
17-09-2008 » Tresna hau ”majikoa” da, arkatzak idatzia borratzen du. Irudi geometriko honek prismaren antza du, borragoma da. Bere kolorea lainoak bezain txuria da, tartean gau ilunaren kolorea duelarik. Umeek asko erabiltzen dute gehienbat eskolan. Bere erdian letra txiki batzuetan “MILAN” jartzen du eta behean 430. ZERGATIK AUKERATU DUGU Komparaketak oso ondo erabiltzen dituelako, “tresna magikoaren” [...]
04-09-2008 » Kaixo, hemen gaude berriro. Ikasturtea hasi da, hemen gaude prestatzen ikasturtea, zuek, ikasleak egin behar dituzuen lanak. Ikusten duzue zernolako aurpegi lasaiarekin nagoen, baina seguru ikasturte amaiera baino lehen beste honako hau jarriko zaidala. Beraz gogo handiz hasi eta lana egiteko prest etorri.
20-06-2008 » Bueno lagunok, lan asko egin ondoren, ikasturte amaiera ailegatu zaigu. Agurtu beharko ditugu seigarren mailako lagunak eta irailen elkar ikusiko dugu berriro. Gurasoak ere irakurle baditugu, zera esan nahi diegu irakasleek, OSO ONDO PORTATU ZARETELA. Ondo pasa oporrak, deskantsatu eta lan asko egiteko gogoekin etorri irailen. AGUR, AGUR, AGUR, AGUR, AGUR, AGUR,AGUR
05-06-2008 » Kaixo pottokitoak, ikusten duzue, oinez abiatu eta famatu egin, dena bat-batean. Gaur (08-06-05) EITBko lagunak izan ditugu gure oinezkoen trena grabatzen eta ekimen honen berri partaide garenoi galdetzen. Grabatutakoa ikusgai datorren astelehenean izango omen dugu "gaur egunean", beraz badakizue astelehenean ETBko programazioa zaindu.
03-06-2008 » Oinezkoen trena dela eta, azken egun hauetan egunkari, irrati eta baita ere telebistan agertzen ari gara, sobraere egiten ari garen hori albiste da. Ea ba, ohitura bihurtzen dugun denok oinez ibiltzea, ingurumena zaintzea eta ohitura aproposak izatea.
30-05-2008 » LH5ekoak ere baloratzen hasi dira esperientzi hau. Irakurri zer dioten. Momentuz, asko gustatzen ari zait, ostegun arratsaldeetan egiten dugun irakurketa saio hau. Gainera, oso interesgarria da, eta LH2koekin harremanak hobetzeko modu entretenigarria. Ni behintzat oso gustora nago nire bikotearekin, ederki moldatzen gara, horren inguruan ez daukat inungo kexarik, biok hartzen [...]
29-05-2008 » Begira zer nolako ekintzak burutzen ditugun eskolan. Esperientzi hau LH2 eta LH5eko ikasleak aurrera eramaten ari gara, bere izena "Read On".
29-05-2008 » Jadanik bi aste badaramatzagu esperientziarekin eta haserako baloraketak egin ditugu. Hona hemen entzungai LH2ko ikasleek adierazi digutena. xabi_danel - xabi_danel -
29-05-2008 » Kaixo irakurle denei. Gaurko honetan aurrera eramaten ari garen esperientzi baten berri eman nahi dizuegu, " Read on" irakurketarako konpetentzia hobetzeko eskoziar programa, hain zuzen ere. Programa honen helburu nagusiak honako hauek dira: * Irakurtzeko konpetentzia hobetu. * Motibazioa eta irakurzaletasuna estimulatu. * Ikasleen auto-estimua eta seguritatea areagotu. * Kooperazioa eta gaitasun sozialak garatu. Programa hau [...]
28-05-2008 » Kaixo pottokitoak, begira begira zein famatuak egiten ari garen. "ESKOLA BIDEA" izeneko ekimena, badakizue "Oinezkoen trena" sobradaere originala eta nola ez ekimen egoki bat bezala jotzen ari dira. Honen froga, gaurko Hitzan argitaratu duten artikulua. Hemen kokatzen dizuet lotura bat ikusteko zer argitaratu duten. ESKOLA BIDEA
27-05-2008 » Beno gaur, Ane Urkian urtebetetzea dela eta zera bururatu zaigu, urtarrilaren 1etik gaur bitarte urteak bete dituzuenoi zoriontzea, errututa ez banago honako hauek zaudete egoera honetan: Diana (08/01), Daniela (26/01), Jon (27/02), MIkel (23/03), Ane Unanue (12/05), Aitor (13/05), Itsaso (14/05) eta Uxune (14/05) Zuentzat ZORIONAK eta MUXU HANDI-HANDI BAT.
Contactar | Quiénes Somos | Nireblog Planet
NireBlog
Multilingual Blogs
