14-10-2008 »
Kaixo Pottokitoak, zelan?. Ondo ez da?. Beno azken egunotan, Europa aztertzen ari gara, zein nazioek osatzen duten, zein diren estatu hauen hiriburuak, Europaren historiaren zenbat gertakari e.a.
Ikusirik lanean nahiko ondo gabiltzela lantxo batzuk proposatu behar dizuet:
1.- Bilduma bat egitea estatuen ikurrina edo banderekin. Formato egokia taula bat izan daiteke, zutabe [...]
16-09-2008 » Kaixo Pottokitoak, badakizue gu sukaldari lanetan ere ibiltzen garela. Aurten sukaldaritza liburu bat argitaratu behar dugu, honek esan nahi du den-denok errezetaren bat proposatu beharrean egongo garela, beraz pentsatzen joan zein errezeta izan daitezkeen.
Klaro, igaz errezeta batzuk aztertu genituen, aurten, bakoitzak menu bat proposatu beharko du. Kontutan izan.
29-05-2008 » Kaixo irakurle denei. Gaurko honetan aurrera eramaten ari garen esperientzi baten berri eman nahi dizuegu, " Read on" irakurketarako konpetentzia hobetzeko eskoziar programa, hain zuzen ere.
Programa honen helburu nagusiak honako hauek dira:
* Irakurtzeko konpetentzia hobetu.
* Motibazioa eta irakurzaletasuna estimulatu.
* Ikasleen auto-estimua eta seguritatea areagotu.
* Kooperazioa eta gaitasun sozialak garatu.
Programa hau [...]
28-05-2008 »
Kaixo pottokitoak, begira begira zein famatuak egiten ari garen. "ESKOLA BIDEA" izeneko ekimena, badakizue "Oinezkoen trena" sobradaere originala eta nola ez ekimen egoki bat bezala jotzen ari dira.
Honen froga, gaurko Hitzan argitaratu duten artikulua.
Hemen kokatzen dizuet lotura bat ikusteko zer argitaratu duten.
ESKOLA BIDEA
12-05-2008 » Kaixo denori:
hemen kokatzen ditugu lau grabaketa gelan eginikoak albiste berdina aipatuz. Entzun den-denak ondo eta ondoren baloratu arrazoituz, zein den zure ustez irakurketa egokiena, badakizu, trabatu gabe, entonazioa, puntuazio ikurrak entzun...