23-05-2007 » Zarautzek duen arazo sozial handiena,non gaurko gobernu taldeak porrotik handiena egin duen,etxebizitza lortzea da. Arazo honek 35 urtetik berakoei eragiten die bereziki eta arazo ekonomikoak dituztela eta beren herritik irtetera derrigortuta daude. Gainera azaldu beharra dago HAPNk eskaerari dagokionean,babestutako etxebizitzen eskaintza dela eta bere baitan duen koherentziarik eza. Etxebiden gaur [...]
16-05-2007 »
1. Etxebizitza babestuaren premiazko plana, zarauztarrei etxebizitza duinerako eskubidea bermatzeko eta hurrengo 3 urteetan babestutako 500 etxebizitza eskaintzeko, gutxienez:a. Kortazarko lur-zati publiko osoa alokairu sozialerako erabiltzea.b. Iritan, alokairuko eta azalera-eskubideko etxebizitza babestuak eraikitzea.c. Hiri Antolamendurako Plan Nagusian (HAPN-n), gune historikoan hutsik dauden etxebizitzak desjabetzeko aukera eskaintzea.d. Udal-lurzoruetan, etxebizitzaren konturako udal-azpiegiturarik [...]