Nireblog.com/eu http://nireblog.com/eu Fri, 01 Jan 2010 01:10:34 +0000 Nireblog.com/eu http://static.nireblog.com/imagenes/logo.png http://nireblog.com/eu http://nireblog.com Jokin » ILARGI URDINA http://jokin.nireblog.com/post/2009/12/31/ilargi-urdina http://jokin.nireblog.com/post/2009/12/31/ilargi-urdina luna azul

Gabonzaharra, abenduak 31, gaur “Ilargi Urdina” daukagu.

Gaua oskarbia bada, oso gutxitan ikusten den fenomenoaz gozatzeko aukera izango dugu: ilargi betea ikustea, baina berezia, “Ilargi Urdina”.

Horrela deitzen baitzaio hilabete berean ateratzen den bigarren ilargi beteari. Ilargi bete batetik bestera 29,5 eguneko epea denez, oso-oso arraroa ez izan arren, ez da gertakizun ohizkoa. Hori dela eta, “Ilargi Urdina” izateko bi urte t’erdi pasa behar da gutxi gora behera, beraz ulergarria da ingelerazko esaera zaharra “One in the Blue Moon” (Ilargi Urdinaren behin, “de pascuas a Ramos” erderaz)

Ezin badugu gaur ikusi (eta gaurko eguraldiarekin larri ibiliko gara) jakin hurrengo “Ilargi Urdina” 2012ko abuztuan izango dela, eta hurrengoa 2015eko uztailan.

 

(Diario Vasco-n argitaratutako Félix Ares-en “Blue Moon/Luna Azul” artikulutik lortutako informazioa)




Comments

]]>
Thu, 31 Dec 2009 21:10:42 +0000
ZIENTZIABERRI » Gabonzaharra eta alkohola http://zientziaberri.nireblog.com/post/2009/12/31/gabonzaharra-eta-alkohola http://zientziaberri.nireblog.com/post/2009/12/31/gabonzaharra-eta-alkohola Atzo telebistan entzun nuen, krisiladia dela eta,  gero eta jende gehiagok, gabonzaharreko kotiloietarajoan beharrean, beren kabuz montatzen duela botiloia egiten (begira zer nolako hitz parekoak, kotiolia eta boteloia, biak erderako maileguak, hiztegian bilatu eta ez ditudalako aurkitu). Oso ondo pentsatuta, nik uste, pertsona helduak badira eta alkoholarekin kontuz ibiltzekoak. Baina, badaezpada, ajeak jota asko ez egoteko, edan baino lehen ondorengo helbideak ikustea gomendatzen dizuet:

Ondo bizi gaua eta urte zoriontsua izan!

 Aprender un poco mas sobre el alcohol y la resaca no viene mal en este noche. ¡Feliz entrada de año!

Comments

]]>
Thu, 31 Dec 2009 15:26:18 +0000
ZIRIKAREN TXOKOA » GABON GAUEAN KANTARI http://zirika.nireblog.com/post/2009/12/31/gabon-gauean-kantari http://zirika.nireblog.com/post/2009/12/31/gabon-gauean-kantari Berako ohiturari jarraituz,Ikastolako lagun guztiak herrian barna ibili ginen Gabon Gaueko kantak abesten:ikasleak,gurasoak,ikasle-ohiak,irakasleak,langileak zein bazkide eta lagunak.Denak dotore jantzita zenbait auzoetan abestu genuen,eta plazan Olentzeroari ongi-etorria ematera hurbildu ginen.

Gabon Gaua 09

Comments

]]>
Thu, 31 Dec 2009 14:34:00 +0000
ZIRIKAREN TXOKOA » "GURE OLENTZERO",SARI BANAKETA http://zirika.nireblog.com/post/2009/12/31/gure-olentzerosari-banaketa http://zirika.nireblog.com/post/2009/12/31/gure-olentzerosari-banaketa Jakin ezazue,hilabete osoan zehar,lehiaketa bat antolatua zegoela.Ziklo bakoitzak olentzero bat prestatu behar genuen,gurasoak lagunduta.Olentzero benetan politak aurkeztu ziren,Mari Domingi bat ere.Dinamizazio taldeak bozketa egitea erabaki zuen:guraso eta irakasleen botoak kontutan hartuko ziren.

Azkenean,LH 1. eta 2. mailakoen Olentzeroa irabazle suertatu zen.Lehiaketa hau zela eta,ikastolan barna sortutako giro polita ospatzeko,txokolatada izan genuen!!

Eskerrikasko parte hartzaile guztiei!!!!!!!!!!!

sari banaketa

Comments

]]>
Thu, 31 Dec 2009 14:45:22 +0000
UZTARO kooperatiba » Santa Tomasak ere ekologikoa jango luke! http://uztaro.nireblog.com/post/2009/12/31/santa-tomasak-ere-ekologikoa-jango-luke http://uztaro.nireblog.com/post/2009/12/31/santa-tomasak-ere-ekologikoa-jango-luke Abenduak 19an Zarauzko AEK-k antolatzen duen Santo Tomas azokan parte hartu zuen Uztarok. Txorizo (ezkur-txerri) eta gazta (Pikuñeta) pintxoak eskaini genituen, salda goxoa eta baita sagardo eta ardo ekologikoak ere.

Hotza egiten zuen baina pixkanaka giro paregabea sortu zen azokan. Gainera gorputza berotzeko salda bero bat edota ardo tragoa pintxoarekin hartzea nahikoa zen!

Hemen gure postu inguruko argazki batzuk:

kartela

Santa Tomasak ere ekologikoa jango luke...
postuan1
Goizeko lehen pintxoak ateratzen, oraindik lasai...
Ganix diruzain

Ganix, gure diruzain aparta!
Arraio elkarrizketa

Arraio irrati librerako elkarrizketa zuzenean
Itziar ta Jara

Itziar eta Jara, zein baino zein politago!
Sami txorizero

Sami, gure txorizero ofiziala!
postuan2

Lan ta lan...
postuan3

Gero eta jende gehiago...
postuan4

Giroa berotzen eta jendea gosetuta
postuan5

To! txorizo pintxo ear bat...
postuan6

Salda badago!
postuan7

Hau neretzat, hau zuretzat...

Ondoren, AEK-koekin bazkari mundiala egin genuen eta arratsaldean triki-poteo aldarrikatzailea Egunkariaren alde! Egun zoragarria!

Osasuna, umorea eta agroekologia!!

Gora UZTARO!!

Comments

]]>
Thu, 31 Dec 2009 16:30:39 +0000
ZIRIKAREN TXOKOA » TXISTORRA!ZE GOXUA!! http://zirika.nireblog.com/post/2009/12/31/txistorraze-goxua http://zirika.nireblog.com/post/2009/12/31/txistorraze-goxua txistorra jaten

Abenduaren 21.Santo Tomas eguna ospatu dugu.Guraso batzuk,gure Izaskun "supersukaldaria" barne,hamaiketako aski goxoa prestatu digute:txistorra!

Comments

]]>
Thu, 31 Dec 2009 14:05:47 +0000
ZAKARRIK EZ EKARRI » DIAMANTE KUTTUN HORI http://zakarrikez.nireblog.com/post/2009/12/31/diamante-kuttun-hori http://zakarrikez.nireblog.com/post/2009/12/31/diamante-kuttun-hori di-amanti.jpg
Asko aldatu dira heriotzaren inguruko ohiturak garai batetik hona. Urruti geratu dira hildakoak elizako hormaren ondoan (zimiterioan) lurperatzen ziren garaiak eta oraindik ere urrutiago eliza barruan, etxe bakoitzak izendatuta zeukan tokian, hobiratzen zirenekoak. Herritik kanpoko kanposantuekin batera hildakoen urruntze halako bati eman zitzaion hasiera, denborarekin areagotu besterik egin ez dena. Orain hilurren den gaixoak ere ez du tokirik etxean, horretarako baitaude ospitalean propio prestatutako baliabideak, eta gomendio guztien kontra heriotza etxean gertatzen denean ere lehenbailehen ateratzen da hil berria eta tanatoriora eramaten da.

Kanposantuko azken egoitzan dagoenean, noizean behin etxeko norbait joango zaio bisitan, zaharren bat normalean, zaharrentzat hildakoa han baitago eta tartean behin joan beharra baitago konpainia pixka bat egitera.

elizkanposanto2.JPG

Gazteagoek bertatik bertarako horri muzin egin eta nahiago izaten dute hildakoarekin pentsatzea, hura gogoan izatea, hilobi ondoko hitz eta errezoak baino benetakoagoa delakoan. Errausteko ohitura gero eta zabalduagoak oraindik ere urruntasun handiagoa ekarri du: errautsak haizeak eramaten ditu, edo itsasoan urtzen dira edo, naturaren erlijio modernoan, ama lurrak elikatzen dituen zuhaitz eta landareen parte izatera pasatzen dira.
Beste kultura batzuei begiratuz gero, hemen galdu den hurbiltasun hori baino handiagoa aurkituko dugu maiz. Kongoko “bateke” herri nomadakoek saski batean gordetzen dituzte guraso zaharren hezurrak eta, doazen tokira doazela, han eramaten dituzte beti. “Bakongo” tribukoek, berriz, txabolako sabaitik zintzilik edukitzen dute saskia. Hemen ere badira hildakoak urruntzeko joera orokorraren aurkako zantzuak; badira hildakoen errautsak etxeko jardinean lurperatzen dituztenak, arbolaren baten ondoan, edo ontzi batean gorde eta etxeko egongelan edukitzen dituztenak.
Baina hurbiltasuna berreskuratzeko bidean marka guztiak hautsi dituena diamantearena izan da, hildakoen errautsak betiko iraungo duen bitxi bihurtzearena. Japonian, Estatu Batuetan eta Suitzan gero eta arrakasta handiagoa duen teknika erabiliz, errautsetan dagoen karbono kopurua aztertu ondoren, diamante bat sortzeko behar diren baldintza naturalak errepikatzen dira laborategi batean: aukeratutako errauts hori 2.000 gradutan edukitzen da prentsa batean hamar bat astez 70.000 atmosferako presiopean, eta emaitza diamante zoragarri bat da, zure senitarteko kuttuna harribitxi bihurturik.

Diamantearena da, dudarik gabe, hildakoarekiko hurbiltasunik handiena ematen duen modua, beti izango baituzu ukitzeko eta laztantzeko aukera eta soinean zeure azalaren kontra eramatekoa, kate edo lepoko batetik zintzilik bularraren kontra.
Balio handikoa da, diamante guztiak bezalaxe, hildakoaren karbono partikuletatik ateratzen den hori. Orain arte balio sentimentalaz hitz egiten zenean, berez bestelako baliorik ez duten gauzez esaten zen, gurekin harreman estua izan zuen norbait gogoratzeko balio digun edozer huskeriaz. Edozein oroigarri xumek izan zezakeen balio sentimentala. Hemendik aurrera esan liteke balio sentimentalik handienak bat egiten duela balio ekonomikorik handienarekin, eta inoiz ez bezalako balio konjuntzio sendo eta distiratsua eskaintzen digutela diamante berri hauek. Eta hori gutxi balitz bezala, betikotasuna konkistatzeko biderik seguruena ere bada. Hildakoak bizirik jarraitzen duela esaten da norbaitek gogoan duen bitartean, hura ezagutu duenetan azkena oraindik ere bizi denean. Baina diamanteak betiko izaten direnez, orain esan liteke ezagun guztiak hil eta gero ere irauten duela harribitxi bihurtzeko suertea izan duenak.

begidiamond.jpg

Diamante hauek, gainera, ez dute diamante sintetikoen desabantailarik. Diamante sintetikoak grafitotik abiatuta sortzen dira eta diamante naturalak baino perfektuagoak izaten dira, denak berdin-berdinak. Diamante naturalak sortu den inguruaren ezaugarriak gordetzen ditu eta, inperfekzioak izaten dituenez, bakarra eta kopiatu ezina izaten da. Errautsetatik ateratako diamanteek diamante naturalen antz handiagoa dute, hildakoaren errautsen ezaugarri bereziak gordetzen dituzte-eta. Hildakoaren idiosinkrasia pertsonala ez da galtzen. Diamante hauek bereziak eta errepikaezinak dira, gizaki bakoitza bezalaxe. Esan beharrik ere ez dago kustomizazioaren eta zerbitzu pertsonalizatuen aroan honek zenbaterainoko arrakasta izan dezakeen. Presta zaitezte, bada, moda berrirako.
DANIEL LATASA

Comments

]]>
Thu, 31 Dec 2009 10:09:55 +0000
ez etsi, gogor eutsi behar da beti! » Se buscan jovenes radicales http://ametsenenea.nireblog.com/post/2009/12/30/se-buscan-jovenes-radicales http://ametsenenea.nireblog.com/post/2009/12/30/se-buscan-jovenes-radicales Son terroristas, porque pertenecen a organizaciones terroristas.
Estamos buscando a jóvenes radicales de Motrico, que estamos seguros que son terroristas. Pertenecen a organizaciones diferentes y actúan en distintas areas. Estas organizaciones son estructurales y cada área está al mando de un líder. Los demás pertenecientes son simples borregos, pero hacen mucho daño al Estado y aún más a la ciudadanía.
Las áreas en las que se organizan son estas: grupo de ocio para niños, grupo de danzas populares, colectivo de música, Gasteche, grupos impulsores del vascuence, el colectivo que gestiona el bar Puente, la escuela de versos, la revista mensual y el periódico comarcal que hacen apología del vascuence y exponen fotos de presos de ETA (en cumpleaños, navidades…)
Se les reconoce por organizar actos como excursiones juveniles al monte, festivales de música, jornadas feministas, de drogas, organizar charlas, jugar con niños, promover la autogestión, la ocupación… Se burlan de la autoridad del Estado, se reúnen en estercoleros a los que llaman gasteches, funcionan en gettos, son antisociales. Se reúnen en locales excluidos del mundo con sabor a porro y practican su deporte favorito, el mus. Son coleccionistas de pin-s y pegatinas políticas. Se hacen llamar ecologistas, pero en realidad utilizan pancartas de plástico. Practican orgias colectivas donde no tiene cabida el amor, usan preservativos, reniegan de la maternidad…
La descripción de los jóvenes terroristas a los que buscamos: CHICAS: escupen sin escrúpulos, no saben hablar, solo gritan y dicen palabrotas; han perdido tolos los modales. Han olvidado las nociones básicas de higiene, no se depilan, no se peinan, huelen a sudor y no se ponen silicona, son feas, van agujereadas (llevan piercing). La mayoría son lesbianas y reniegan del sexo opuesto, por eso reivindican el aborto libre; y encima gratuito! CHICOS: Lleva pendientes, todos se visten igual, llevan pelos largos todo sudaus. No piensas, solo actúan. Son animales, actúan por instintos. Usan bolsos y fulares de colores. Son maquinas de ligar. Obligan a sus respectivas hembras a acudir a actos políticos, donde se enaltece a terroristas.
A estos jóvenes se les imputan los cargos de: Enaltecimiento del terrorismo, no tener pareja civil, adoctrinamiento de niños para encaminarles a fines radicales, organizar conciertos para recaudar fondos con los que financiar actos vandálicos, autofinanciación de organizaciones terroristas, impulsar el vascuence, negación de la iglesia, poseer más de un mechero, actos de Kale Borroka, pintadas, pegadas de carteles ilegales, acudir a manifestaciones ilegales, convocar encarteladas y dar mitines, reunirse, escribir artículos de prensa y públicar dichos artículos… Incautación de: ollas express, tapers, azúcar normal y glas, camping gas, pegatinas, pelucas, mecheros, gorras de Gora Euskadi, banderolas del TAV, fotos de carnavales…
Si alguno de ustedes sabe de alguien que pertenezca a alguna de estas organizaciones o que reúna alguna de estas características, le rogamos que se pongan inmediatamente en contacto con las Fuerzas de Seguridad del Estado.

Comments

]]>
Wed, 30 Dec 2009 21:43:14 +0000
Euskal Umoreen Antologia » Jesukristo bezala http://izkirimiriak.nireblog.com/post/2009/12/30/jesukristo-bezala http://izkirimiriak.nireblog.com/post/2009/12/30/jesukristo-bezala Oraindik urte gutxiz honanztik, Seguran txit gaizki zegoela bertako gizon bat, errementaria bera, ekarrarazi zituen beragana herri hartan xuhur entzute handia zeukaten eta diruz inoiz ezin ase ziren bi gizon.

Gertu zirenean gizon hauek gaixoarengana, agindu zien bera zegoen ohearen aldamen banatan jartzeko, eta horrela eginik, esan zien:

–Ekarrarazi zaituztet hona nire nahikari guzia Jesukristo gure salbatzailea bezala hiltzea izan delako, eta hura bi lapurren erdian hil zela-eta, ni ere pozik hilko naiz zuen artean. Ez daukat gehiago zer esanik.

Ramon Intzagarai, Argia asterokoa, 1922.

Comments

]]>
Wed, 30 Dec 2009 18:35:21 +0000
Euskal Umoreen Antologia » Saguak bezala http://izkirimiriak.nireblog.com/post/2009/12/30/saguak-bezala http://izkirimiriak.nireblog.com/post/2009/12/30/saguak-bezala Senar-emazteen artean:

–Ez duzu bada esango, Jeolimo, ni zure atzetik joan nintzenik zu arrapatzeko?

–Sagu harrapatzekoa ere ez da joaten saguaren atzetik, baina hark harrapatzen du.

Ramon Intzagarai, Argia asterokoa, 1922.

Comments

]]>
Wed, 30 Dec 2009 18:22:45 +0000
Euskal Umoreen Antologia » Eguzkia gauez http://izkirimiriak.nireblog.com/post/2009/12/30/eguzkia-gauez http://izkirimiriak.nireblog.com/post/2009/12/30/eguzkia-gauez –Nondik joaten duk eguzkia egunoro sartzen den lekutik irten lekura?

–Hori duk galdera! Irtenlekutik sarlekura doan bide beretik!

–Horrela izanez gero, ikusiko genikek.

–Astotzarra! Gauaz joaten dela ez dakik?

Argia asterokoa, 1922.

Comments

]]>
Wed, 30 Dec 2009 18:16:30 +0000
Euskal Umoreen Antologia » Biak ala biak http://izkirimiriak.nireblog.com/post/2009/12/30/biak-ala-biak http://izkirimiriak.nireblog.com/post/2009/12/30/biak-ala-biak Gizon arlote xamar bat zerbait erostera sartu da eta bere erosketa ordaintzeko, mahai gainean bi pezetako bat uzten du. Dendariak, bi pezetakoa mahaigaina joaraziaz ona ote den ezagutzeko, dio:

–Adiskidea: bi pezeta horiek faltsuak dira.

–Baina biak?

Argia asterokoa, 1921

Comments

]]>
Wed, 30 Dec 2009 18:09:44 +0000
ZIENTZIABERRI » Argazki kamara edo txoria? http://zientziaberri.nireblog.com/post/2009/12/30/argazki-kamara-edo-txoria http://zientziaberri.nireblog.com/post/2009/12/30/argazki-kamara-edo-txoria Txikitatik Naturak harritu nau. Gogoratzen dut nire lehenengo entziklopedia (oraindik nire etxean dago) "enciclopedia del mundo animal" izan zela.  8 ale zoragarriak, animalien irudi eta marrazki ederrekin. Haien artean gehien gustatzen zitzaidana animalien munduko bitxikeriak mostratzen zuena zen. Eta hurrengo bideoa hauetariko bat aurkezten du: lira-txoria (Menura generoa), Australian bizi den hegaztia.  Beste hegaztien kantua imitatzeko gai izateaz gain, bere ondoan dagoen soinu-kutsadura dela kausa, orain soinu mekanikoak ere xurgatzen ditu. Ikusi eta entzun izaki eleaniztasun honen soinuak:

David Attenborough-en erreportaia:

 

Muntajea dela pentsatzen duzu? ba, entzun "Chook", Adelaide-ko zoologikotik:

 

Comments

]]>
Wed, 30 Dec 2009 18:49:37 +0000
Euskal Umoreen Antologia » Jainkoari eskerrak http://izkirimiriak.nireblog.com/post/2009/12/30/jainkoari-eskerrak http://izkirimiriak.nireblog.com/post/2009/12/30/jainkoari-eskerrak –Ta Melillara (gerrara) nola ez zaituzte eraman?

–Jainkoari eskerrak hankokerra naizelako.

Argia asterokoa, 1922.

Comments

]]>
Wed, 30 Dec 2009 17:24:36 +0000
Euskal Umoreen Antologia » Samintasunik handiena http://izkirimiriak.nireblog.com/post/2009/12/30/samintasunik-handiena http://izkirimiriak.nireblog.com/post/2009/12/30/samintasunik-handiena –Zerk emango lizuke samintasunik handiena?

–Zerk?... Nire andrea alarguntzeak... Hori baino beltzagorik!...

Ramon Intzagarai, Argia asterokoa, 1921.

Comments

]]>
Wed, 30 Dec 2009 17:22:19 +0000
Euskal Umoreen Antologia » Kontxako etxea http://izkirimiriak.nireblog.com/post/2009/12/30/kontxako-etxea http://izkirimiriak.nireblog.com/post/2009/12/30/kontxako-etxea –Zigarro zikin horrek hondatzen hau hi. Ez bahu erreko, honezkero Kontxan denik etxerik ederrenen jabe hintzateke.

–Eta hik, ez al duk erretzen?

–Nik ez!

–Orduan, erakuts iezadak Kontxako hire etxea!

Ramon Intzagarai, Argia asterokoa, 1921.

Comments

]]>
Wed, 30 Dec 2009 17:19:43 +0000
Euskal Umoreen Antologia » Ura bezala http://izkirimiriak.nireblog.com/post/2009/12/30/ura-bezala http://izkirimiriak.nireblog.com/post/2009/12/30/ura-bezala

–Patarra edaten nola ohitu zaren horrenbesteraino, ezin dut ulertu –ziotsan apaiz batek mozkor bati.

–Esango diot. Lehenbizi urarekin nahastuta edaten nuen; geroago ur gabe; eta orain ura bezalaxe edaten dut.

Ramon Intzagarai, Argia asterokoa, 1921.

Comments

]]>
Wed, 30 Dec 2009 17:16:46 +0000
Euskal Umoreen Antologia » Jakin izan banu! http://izkirimiriak.nireblog.com/post/2009/12/30/jakin-izan-banu http://izkirimiriak.nireblog.com/post/2009/12/30/jakin-izan-banu Ormaiztegi aldeko Asto-Patxiko zeritzon mutilzahar bati, San Tomasetako ferietan inoiz ez zela izan eta, Donostiara etortzea bururatu zitzaion. Bi pezeta gastatzeak min ematen zion, baina urrutitxo zegoela eta... trenean sartu zen.

Heldu zen Donostiara: irteten da trenetik esku bakoitzean otarre handi bat zuela, eta erlojuari begiratzean, honela dio:

–Mutilak! Ordubetean heldu gaituk. Jakin izan banu hain hurrean zegoela Donostia hau, oinez etorriko ninduan.

Ramon Intzagarai, Argia asterokoa, 1921.

Comments

]]>
Wed, 30 Dec 2009 17:12:22 +0000
ZIENTZIABERRI » 2010: biodibertsitatearen urtea http://zientziaberri.nireblog.com/post/2009/12/30/2010-biodibertsitatearen-urtea http://zientziaberri.nireblog.com/post/2009/12/30/2010-biodibertsitatearen-urtea
2009 urtea bukatzear dago, egun bat besterik ez zaio falta, ea ea denok prest mahatak eta xanpainarekin eskuetan.   Urte hau Astronomia eta Darwinen-ena izan da, zientzia aldetik, eta materialak  eta ekimen asko garatu dira horretarako. Urte berri bat hasten da eta jada helburu zientifiko berri bat dugu lan egiteko: biodibertsitatearen galketa etentzea. Hasteko, esteka batzuk eta Madariagako Dorreak duen YouTubeko kanalaren bideo bat: "ni naiz biodibertsitatea" 1. zatia eta 2. zatia

Comienza el 2010, año de la biodiversidad

 

Comments

]]>
Wed, 30 Dec 2009 17:57:11 +0000
ZIENTZIABERRI » Esperimentuak http://zientziaberri.nireblog.com/post/2009/12/30/esperimentuak http://zientziaberri.nireblog.com/post/2009/12/30/esperimentuak Bizkaiako ACEX programak duen blogari begirada bat botatzen, baliabide bitxi batekin topo egin dut: El pequeño Edison. Weborriaren diseinua oso zaharra izan arren, biltzen dituen esperimentuen kopuruagatik bere bisitaldia merezi du. Batzuk errezeta klasikoak besterik ez dira, beste batzuk, oso sinpleak, flash formatoan ondo irudikatuta daude. Denetariko dugu: biologia, optika, elektrizitatea, fisika, kimika eta matematika.

Mexikotik datorkigu: El pequeño Edison

Página con colección de experimentos

Comments

]]>
Wed, 30 Dec 2009 17:10:05 +0000