
NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|hu|tr|
Zer da NireBlog?
NireBlog edozein pertsonak modu errazean Blog bat eduki ahal izateko sistema da, ezergatik kezkatu beharrik gabe. Gainera erabiltzaile batek baino gehiago erabili ahal izateko prestaturik dago (Blog bat pertsona desberdinen artean idatzi daiteke), egokitu daiteke eta bere erabilera erraza izan arren, aukera asko eskaintzen ditu.
Zerbat ordaindu behar dut NireBlog-en nire Bloga izateko?
Ezer ere ez, doakoa baita. Neurrizko publizitatea sartu daiteke bakarrik.
Nire Blogaren itxura aldatu ahal dezaket?
Bai, eta eskura dituzun diseinuez gain, zure Blogaren itxura, koloreak, banaketa, letra tamaina, atzeko irudia, etab. alda ditzakezu. Estiloak Wordpress Classic-ekin bat datoz gainera.
Nire Blogean publizitatea sar al dezaket?
Bai, eta gainera leku desberdinetan publizitatea sartzeko sistema sortu du. Publizitatetik jasotzen duzun guztia zuretzat izango da.
Blog bat daukat dagoeneko, NireBlogera inportatu al dezaket?
Momentuz, Blogger / Blogspot-en sortutako Blog baten artikulu eta erantzun guztiak inportatu daitezke kudeaketa menutik. Zure Bloga beste sistema batean baldin badago, zure Blogaren helbidea adieraziz idatzi diezagukezu eta ikusiko dugu posible den.
Modu berean, NireBlog-en sortutako Bloga beste sistema batera esportatzeko aukera ematen dizugu (artikuluak eta erantzunak), zure Blogaren eduki guztia duen fitxategi bate behera jeitsiz. Honek segurtasun kopia bezala ere balio diezazuke.
Zer egin behar dut NireBlog nire hizkuntzan egon dadin?
Honetarako pertsona batek itzulpena egin eta hizkuntza honen erabiltzaileei euskarria eman behar die (galderei eta zalantzei erantzun). Zuk egin nahi baduzu, eskatzen dizugun bakarra gaztelera eta itzuli behar duzun hizkuntza menperatzea da, eta gainera, Blogen munduan eskarmentua edukitzea.
Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog
Multilingual Blogs