Logo NireBlog

NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|hu|tr|

Sortu zure Bloga dohainBloga kudeatu

Pasahitza ahaztu al duzu?

Publizitatea » Harremanetan jarri

Sortu zure Bloga dohain

http://.nireblog.com

Ezaugarriak

Tag » Tag: "Berdintasuna"

gizon ekimen arrakastatsua Santurtzin

2008-10-16 » Aupa gizona! Pasa den larunbatean urrats polita egin genian Santurtzin parekidetasunezko eta sexismorik bako gizartea eraikitze bidean: estrainekoz gurean, gizonok kalera irten gintuan berdintasunaren alde eta matxismoaren aurka. Aurreko post batean azalduriko ekimenak bi atal izan zitian, Gizon Biltzarra eta Gizonon Kale Agerpena. Biltzarrean dozena bat gizon elkartu gintuan, hogeitaka eta hirurogeitaka [...]

Emakumearen irudia komunikabideetan

2008-10-05 » Iturria: www.ideal.es Andaluziako Emakumearen Institutuak (AEI) eta Almeriako Kazetarien Elkarteak antolatu dute ikastaro hau: "Komunikabideen zeregina genero-identitatearen kultur eraikuntzan". AEIko korrdinatzaileak adierazi zuenez, emakumeak albiste baten protagonistak direnean estereotipo biotako bat agertu ohi dute: batetik, biktima, ahula, bere burua defendatzeko ez gauza; eta bestetik, objektua, arina, kaskarina, bere irudia saldu egiten duena. Hona [...]

Emakume araunlariak

2008-09-28 » Emakumeek kiroletan duten presentziaz ez dut ezer esango oraingo honetan, nahiko begi-bistakoa baita urri-urria eta penagarria dela. Horregatik poztu naiz irakurri dudanean, Emakumeen Kontxako I. Bandera, estropadena, noski, jokatu ondoren duela gutxi Donostian, bigarren bat gutxienez antolatzeko asmoa dutela arduradunek. Arraunlari modura ere ez dute eduki egun arte emakumeek tokirik. Kontxako Banderaz bakarrik [...]

Euskara Interneten

2008-09-24 » Iturria: www.erabili.com Internet erabiltzen dutenen kopurua gorantza doa Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), baita euskaraz nabigatzen dutenen kopurua ere. Bostetik batek (% 20,8) nabigatzen du euskaraz, EUSTATek (Euskal Estatistika Erakundea) emandako azken datuen arabera. EUSTATen arabera, EAEko 14 urte edo gehiagoko 908.700 biztanlek erabili dute Internet 2008ko bigarren hiruhilekoan, hau da, adin horretako EAEko [...]

Maria Duran

2008-09-15 » Maria Duran mallorcarra abokatua da. Hamalau mila emakume defendatu ditu, tratu txarren inguruko auzietan. Elkarrizketa egin diote Diario de Mallorca egunkarian. Oso gauza interesgarri eta itxaropentsuak esan dituenez gero, horietako batzuk nabarmenduko dizkizuet: Egunkarietako berrietan ez dago erasotzailearen nazionalitatea aipatzerik, aurrejuzkuak egiteko baino ez baitu balio. Matxismoa globala da eta mundu [...]

Zer izan zen lehenago? Eskaintza ala eskaera?

2008-09-11 » Horrelako galdera egin ohi nion nik neure buruari, prostituzioa zela eta. Zer izan zen lehenago? Puta ala puteroa? Eta horrelako galdera buruan nerabilela, bada, hurbildu nintzen behin Ameriketako aditu batek Bilbo aldean eman zuen hitzaldira. Zalantza izpirik gabe erantzun zidan lehenago eskaera izan zela. Hona hemen froga: prostitutak gizon asko dabiltzan [...]

Prostituzioaren zifrak

2008-09-02 » Atzo ekarri zituen metroan doan banatzen dituzten egunkari horietako batek. Bide batez esango dut berria, gaztelaniaz idatzita, noski, genero berizketarik egiten ez zuenez gero, nahiko nahasia gertatzen zela. Titularraren arabera, espainiarrek (horrela, denak batera, emakumezkoak eta gizonezkoak) 50 milioi euro gastatzen dute egunean prostituzioan. Zehatzago izan beharko luke, nere uste apalean, [...]

Uztailak 26-Berdintasunaren aldeko partidua

2008-07-21 » Uztailak 26 Ermuko Kardinal Orbe Plazan 17:00etan. 1.partidua.  Pradera-Altube & Orbegozo-Delgado 2.partidua.  Amantegi-Ajuria & Beitia-Lopez   Kirolean begi-bistakoa da oraindik ere “eredua” maskulinoa dena, nahiz eta kirol-modalitate ezberdinetan parte hartzen duten emakumeak gero eta gehiago diren, arrakasta ukaezin eta erabatekoak eskuratuz. Esku-pilotaren kasuan, adibidez, argi ikusten da gizonezkoen lehentasun hori. Hala ere, Ermuan, baditugu errealitatea aldatzen [...]

Enrique Echeburua genero-indarkeriaz

2008-07-15 » Enrique Echeburua Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia Kliniko katedraduna da eta "etxeko" indarkeriaz aditua. Oso deklarazio jakingarriak irakurri dizkiot El País egunkarian (www.elpais.com). Honela dio: Emakumeei kosta egiten zaie bikotekidea salatzea, horrek harremanak porrot egin duela esan nahi duelako. Emakumeentzat bikote-harremana oso inportantea da, oso lotutik dago beren bizi-proiektuarekin. Askoz inportanteagoa da emakumeentzat [...]

Emakumeen kuoten alde

2008-07-13 » Emakumeen kuotek, hau da, legeak eremu jakin batean emakumezkoen ehuneko zehatza egon beharra agintzeak, ez dute aipu onik, ez eta emakumeen artean ere. Kontrako argudio-arrazoinamendurik franko irakurri eta entzun dut. Horregatik erabaki dut alde irakurriko dudan guztia biltzea. Bada, nolabait, indar-batze modukoa, behar dudanean ateratzeko. Irakurri berri dut, bada, uztailaren 2an [...]

Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog Multilingual Blogs