2008-07-12 » Duela hiru urte kitarra jotzen ikasten hasi nintzen. Abestiak lantzeko, girotzeko, deshinibizioa lortzeko oso tresna egokia da.
Kitarraz jotzeko txostena egin dut erabiltzen ditugun abestiekin. Abestien letrak eta tablaturak daude:
KITARRAZ KANTU EGIN
2008-03-05 » Koloretako ametsak
esna nagoenean
eta ezin loak hartu
gaua iristen denean.
Saltoka hasita hegan
egiteko gogoa,
nire bihotza taupaka
aire ertzera doa.
Elkarrekin hankaz gora
buruz behera jartzean,
tunelean sartu eta
irrintzika hastean,
bitxiloreekin pultsera
egin dizudanean,
begietara begira
hauxe nahi dizut esan:
Maite zaitut,
maite- maite zaitut;
pila, pila, pila patata tortilla!
Maite zaitut. Maite-maite zaitut,
ilargiraino eta buelta maite zaitut
Begietako dirdira,
irribarrea ahoan,
ezin ditut ezkutatu
zu [...]
2007-10-19 » ZEIN BERRI
Egun argia gaurkoan, zein berri dugu oraingoan… Nire ingurua hazten doa abiadan ez dut parte hartu nahi, ez nago ados ezertan. Gaztetik lehian, zein ote da honen gakoa Nahikoa da! Ez al gara ohartzen, ezberdintzea dela.
Izatez ulertu nahi dut guztia!! Nahiz eta jakin, askotan ezinezkoa dela --------------------------
Beharra dugu, [...]