
NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|hu|tr|
2008-11-01 » Ubuntu 8.04 LTS bertsioak ez du eskaintzen 8.10 bertsiorako eguneraketa. Hau da biak bertsio mota desberdinak direlako. 8.04 bertsioa LTS (Long Term Support) motakoa da eta 8.10 bertsio normala da. Dena den eguneraketa posible da baina konfigurazioan gauza pare bat aldatu behar dira. Eguneraketa egiteko pausu hauek jarraitu behar dira: 1.- Menuan [...]
2008-10-31 » Dagoeneko ofiziala da. Ubuntu 8.10 Intrepide Ibex kalean da eta deskargatzeko moduan dugu. Dena den badakizue honelakoetan lehengo momentuan zerbitzariak nahiko lan izaten dutela eta jaitsierak ezdirela joaten guk nahi izaten dugun bezain azkar. Hau ekiditzeko Bittorrent erabili dezakegu. Bertsio berriaren gauza aipagarrienak hauexek izan daitezke: Sare gestio berritua 3G aukera ere [...]
2008-10-20 » Dagoeneko 8.10 Intrepid Ibex-eko CD-ak eslatzeko moduan daude. Shipit sistema erabilita eska ditzakegu bertsio bakoitzaren CD-ak: Ubunturena Kubunturena. Edubunturena
2008-04-27 » Aurreko mezuan lehen begiratuan Ubuntu 8.04 bertsioari ikusi dizkiogun berrikuntza batzuk komentatu ditugu. Oraingoan Rhythmbox musika erreproduzigailuak dakarren beste bat komentatu nahi dizuet. Erreprodukzio zerrendatan atal berri bat agertzen da Dendak izenekoa. Bertan, Jamendo eta Magnatune Interneteko musika denden musika librea entzun dezakegu eta nahi izanez gero, baita erosi ere.
2008-04-27 » Bueno, Eguneraketa-kudeatzailea erabilita eta ordu bete baino gehiago iraun eta gero, nire Ubuntu sistema eguneratuta daukat. Orain arte ikusitako abantaila nagusienak hauxek dituzue: Ematen du sistema azkarrago abiarazten dela; hau Gnomeren bertsio berriari ezker izan daiteke. Era berean mahiagaina txukunagoa erakusten du. Software programa berri batzuk ere sartu dizkit Menuan, adibidez Bittorrent bezeroak eta [...]
2008-03-30 » Oraindik egun batzuk falta dira bertsio definitiboa kalean egoteko baina dagoeneko prest daukagu Ubuntu/linux 8.04 beta bertsioa. Deskarga webgunean dena prest dago eta ugariak dira dakartzan berrikuntzak. Nire gusturako hauek dira interesgarrienak: Linux kernelaren bertsio berria. Gnome-ren bertsio berria. Firefox 3. Vinagre VNC client. Brasero CDak eta DVDak sortzeko aplikazioa. Active Directory-rekin integrazioa. Baina badaude beste asko [...]
2008-02-29 » Ubuntuko webgunean Brainstorm ekimena jarri dute martxan, bertan erabiltzaileek Ubuntuaren garapen taldeari iradokizunak egin diezaiokete. Dagoeneko ideia ugari proposatu dira eta zuk ere parte har dezakezu. Horretarako, hori bai, izena eman behar duzu, erregistroa derrigorrezkoa da eta. Zuk zer proposatuko zenuke?
2008-01-27 » DeviceGuru-k eskutitz ireki bat idatzi dio Mark Shuttleworthi eta bertan proposatzen dio Ubuntu markaren garapena lortzeko Ubunturen forma guztiei (Ubuntu, Kubuntu, Xubuntu, Edubuntu) izen antzeko bat ipintea, adibidez: Ubuntu GNOME Edition Ubuntu KDE Edition Ubuntu Xfce Edition Ubuntu Educational Edition Ubuntu Server Edition (orain ere horrela da) Nire uste apalean idea oso ona da zeren [...]
2007-11-18 » Ba bai, heldu dira 7.10 bertsioaren CD originalak, asuntoa da orain sei aste eskatu nituela eta ezin nuela itxaron. Horregatik zuzenean internetetik deskargatu eta instalatu nuen eta martxan daukat.
2007-10-23 » Dagoeneko nik ere eguneratu dut nire Ubuntu/Linux-a. Dena ondo joan da eta ordu batean sistema osoa gaurkotua egon da Eguneraketa-Kudeatzailea erabiliz. Gorka Juliok bertsio berriaren ezaugarriak aipatzen ditu bere blogean eta merezi du aldaketa egitea. Dena den, OpenOffice bulegotika paketea ingeleraz gaurkotzen da 2.3 bertsiora, euskarazko paketeak ez daudelako repositorioetan eta ingelerazkoa [...]
Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog
Multilingual Blogs
Sortu zure Bloga dohain