
NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|hu|tr|
2008-10-16 » Aupa gizona! Pasa den larunbatean urrats polita egin genian Santurtzin parekidetasunezko eta sexismorik bako gizartea eraikitze bidean: estrainekoz gurean, gizonok kalera irten gintuan berdintasunaren alde eta matxismoaren aurka. Aurreko post batean azalduriko ekimenak bi atal izan zitian, Gizon Biltzarra eta Gizonon Kale Agerpena. Biltzarrean dozena bat gizon elkartu gintuan, hogeitaka eta hirurogeitaka [...]
2008-10-08 » Gizon hori, Docca David emakume gaztea erail dik senarrak geure herrian, jakingo duanez. Izugarria duk. Beste erailketa matxista bat gehiago. Bostgarrena aurten Euskal Herrian. Horrelakoetan bihotza txikitzen zaiguk, eraildakoa eta bere familia gogoan; geure beroa eta elkartasuna helarazi nahi zioagu. Bestetik, erailtzailea edo tratu txarrak eman dituen gizona jomugan jartzen diagu amorru biziz [...]
2008-05-21 » Aupa gizona! Hilaren 13an Bilboko Bidarte Udaltegian, "Maskulinitatea, egun eta hemen" lantegia dinamizatu egin nian, Idatzi-Irakurri Elkarteak antolatua. Giro atsegina, parte hartzea polita eta gogotsua, elkarrekiko begirunea,... pozik irten ninduan. Hirekin konpartitu nitian hangoak, nahi baduk. Ia bi orduz jardun gintuan maskulinitatearen inguruan bildutako 25 pertsonok (kopuru polita, areago 8 gizonezko izanik). [...]
2007-07-27 » Bai, badakit, azkenaldi honetan metabertsotik zeharo desagerturik nabil. Lurrak irentsi nauela dirudi, eta nolabait, hala da. Baina tira, gaur berri paregabe batekin natorkizue: Euskadi uhartea jaio da Second Lifen. Oso gainetik ikusi dut baina itxura ona dut. Nekazaleegia nire gusturako baina gure herriaren irudi horren kontra ez dago zer egiterik, [...]
2007-06-02 » Hostalia hosting enpresak honako prentsa oharra bidali dit, zuei zabaltzeko: Hostaliak, hosting-zerbitzuak eskaintzen dituen Euskal Herriko enpresa nagusiak, bulegoa ireki du Second Life-n. Horrela, harreman-bide berria eskaintzen die bere bezeroei, baita egoitza berria ezagutu nahi duten bisitari guztiei ere. Kristalezko eta metalezko eraikin moderno bat da, 11.000 metro koadroko uharte liluragarri [...]
2007-04-19 » Asko kostata baina lortu dugu: azkenean badaukagu gure Euskarian egoitza kokatzeko lurra! Hau ospatu beharra dago. Horregatik deialdi bat egiten dizuegu hurrengo asteartean, apirilak 24ean, GMT 22:00etan Euskariansen etxe berria inauguratzeko. **EUSKARIANS ETXE BERRIAREN INAUGURAZIOA!** Ez ahaztu zuen lagunak ekartzea! Badakizue, hau da helbidea: http://slurl.com/secondlife/Hauwai/206/233/70
2007-04-15 » Habiatutako Euskal Etxea alde batera utzi eta lan konpartituago batera mugitzeko ordua heldu da. Euskarians taldekoen artean 1024 metro karratuko lurra erosi dugu eta bertan etxe bat eraiki. Pixkanaka txukundu eta apaindu beharko dugu eta noski, bizitza eman ekimen desberdinen bidez. Denbora honetan irabazi ditudan Linden dolarren zenbateko handi bat jarri [...]
Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog
Multilingual Blogs
Sortu zure Bloga dohain