2007-12-22 » Patxi taberna Portugaleten dago. Jabeak Aurel du izena eta errumaniarra da. Abenduaren 24an, gauean, azken orduko txikiteroek bat egin ohi dute Aurelen gonbidatuekin, hogeita hamar bat errumaniar elkartu ohi baitira. Zertara? Bada, denok bezala, ondo pasatzera, janari tipikoak dastatzera eta, afaldu ostean, abestera.
Erlijioari ere tartetxoa egingo diote. Errumaniarrak kristau ortodoxoak [...]