Logo NireBlog

NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|de|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|zh|hu|ja|ko|tr|

Sortu zure Bloga dohainBloga kudeatu

Pasahitza ahaztu al duzu?

Publizitatea » Harremanetan jarri

Sortu zure Bloga dohain

http://.nireblog.com

Ezaugarriak

Tag » Tag: "euskal"

Gotzon

2008-10-08 » Gotzon Garate hil jaku gaur. Gure maisu eta eredu euskera kontuetan. Pertsona ona. Langile burrukatua. Euskaltzale zintzoa. Gotzon danok maite dogu. Gotzon handia izan da eta handia da bere obra. Euskal literaturan egin dauena, bere eleberri eta liburu guztiak. Euskal Filologia berak sortu eta bertan irakatsi. Euskerea ikertu eta argitaratu. Jentea [...]

Patxi Lopez eta euskara

2008-10-07 » Iturria: www.erabili.com Jarraian irakur dezakezue PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakaritzarako hautagai Patxi Lopezek euskararen eta hizkuntza politikaren gainean plazaratu berri duen agiria. Abiapuntua Haize berriak dabiltza Euskadin. Erregenerazio haizeak gizartean, kulturan eta politikan. Horrek esan nahi du hauteskundeak datozela eta irabazteko ametsa duela. Gure eguneroko bizitza zamatzen jarraitzen duten iraganeko presentziak gorabehera, gauza [...]

Europako Jendarte Foroa 2008

2008-10-06 » Orain arte ez dut asti gehigirik izan baina gaur kontatu nahi dizuet Irailaren 17tik 21arte Suediako Malmö hirian bizitakoak, bertan egin baitzen 2008ko Europako Jendarte Foroa (Malmö ESF). EGKk antolatutako taldearekin batera joan nintzen. Bertan gazte elkarte eta mugimenduko 15 pertsona joan ginen. Ikasle mugimendutik hasita, mugimendu ekologistatik pasa, eragile politikoak, [...]

Joannateguy eta eskuara 1902an (eta 8)

2008-10-01 » (...) EGIN BEHAR LITEKEENA EUSKARA GAL EZ DADIN Hiri eta herri guztietan dira batzuk besteak baino gorago direnak; batzuk sortzeak hala ezarri dituelako, besteak beren ondasunen, karguen edo jakitatearen gatik. Euskara gal ez dadin, besteen gainetik diren halako jaunak eta andreak euskaraz mintzatu beharko lirateke beren artean. Zeren eta orduan jende xeheak ez [...]

Iritzi artikulua ( Euskalsex)

2008-09-30 » Textu honetan aipatuko dut nire iritzia euskaraz bikoiztutako lehenengo film pornografikoari eta barakaldoko Euskal sex ospakizunari buruz. Textuan aipatzen den bezala bikoiztutako lehenengo film pornografikoa, Marranas con ganas dauka izenburua . Nire ustez film-a bikoiztea euskaraz oso ideia ona iruditzen zait zeren eta modu horren bidez euskararen hizkuntza bultzatu [...]

Iritzi artikulua 300 hitz jose

2008-09-28 » Egilea : Jose Talavera Doncel 4ªB Iritzi artikulua 300 hitz gutxienez. Euskarara bikoiztutako lehenengo film pornografikoa salgai jarri dute. Nire uztez, film pornografikoak egitea ondo dago, zeren eta, film mota bat delako. Baita ere nire uztez filma pornografikoak egitea ondo dago, zeren eta, hainbat jendea ez dauka emazterik edo [...]

Iritzi artikulua 1

2008-09-27 » KERIK GABEKO SUA, SURIK GABEKO KEA Orain dela hilabete batzuk izan zen tabakoaren aurkako legea sartu zenean Hego Euskal Herrian. Lege honek hiru ondorio nagusi eragin ditu: lantokietan erretzea debekatu dela; aukeratu ahal izan zuten ostalaritzako negozio gehienek erretzen uzten jarraitu dutela; eta Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak ez dutela legea [...]

EAJ,EA,EB eta ARALARREN TESTU BATERATUA

2008-09-19 » EUSKADIN BAKEA ETA NORMALIZAZIO POLITIKOAREN GAINEKO HERRI KONTSULTAREN ALDE I.- AURREKARIAK: 1. Eusko Legebiltzarrak 2008ko ekainaren 27an onartu zuen Euskal Autonomi Erkidegoko biztanleriari galdetzeko 9/2008 Kontsulta Legea, helburua izan zelarik Euskal Autonomi Erkidegoan bakea eta normalizazio politikoa erdiesteko negoziaketa prozesuari hasiera ematearen gainean, hiritarrek duten iritzia jasotzea. Deialdiaren hasiera 2008ko irailaren 15erako [...]

Konstituzionalak ez du euskal herritarren ahotsa isilduko

2008-09-11 » Bai, azkenean Konstituzionalak bere epaia ezagutarazi digu, eta a zer hipokresia, hainbeste denbora eztabaidan, zertarako? Aho batez hartzeko erabakia?  Nork espero zezakeen Konstituzionalak Espainako Gobernuaren ineteresen aurka joan zitekeenik? Ezinezkoa. "Zuzenbide Estatu" delakoaren islada da epaia. Ez gara hemen geratuko. Ez gara isilduko. Europak jakin dezan zer gertatzen den gure herrian. Gure ahotsa ozenki [...]

Joannateguy eta eskuara 1902an (3)

2008-09-08 » (...) EUSKARARI ZOR DIOGUN ONA Bada nork daki zenbat mende euskaldunak gure oraingo herri honetan direla. Non dira aldiz lehenago, erromanoen denboran, Frantzian, Espainian eta Italian ziren beste jende-aldeak? Haiek guztiak itoak edo urtuak nonbaitik etorritako jende basa batzuen artean. Euskaldunak, aldiz, aitzina ere euskaldun egon. Bazekiten-eta jende-alde haietako batzuk edo beste beren artera [...]

Joannateguy eta eskuara 1902an

2008-09-01 » Aspaldian aipatu nizuen Bazilio Joannateguyren "San Benoaten bizitzea", Klasikoak bildumakoa. Liburu eder horrek badakar eranskin batean Joannateguyren saiakera, "Eskuara" izenekoa, irabazle suertatu zena Urruñako Euskal Jaietan, 1902. urtean. Horri esker, Joannateguyk 100 franko politsikoratu zuen. Testua hizkuntza politikazko pieza jakingarria izanik, laburtu eta moldatuko dizuet. Komentatzeko mordoa dauka testutxoak. Besteak beste, euskaldunak [...]

Ilargia

2008-08-17 » Ilargiak emakume itxura hartzen du Euskal Herrian. Mari eta haren agerpen ezberdinak ilargian dute itxurarik deigarriena eta honek gugan ezinbesteko erakarpen eta influentzia mistikoa du.

Kitarraz kantatzeko

2008-07-12 » Duela hiru urte kitarra jotzen ikasten hasi nintzen. Abestiak lantzeko, girotzeko, deshinibizioa lortzeko oso tresna egokia da. Kitarraz jotzeko txostena egin dut erabiltzen ditugun abestiekin. Abestien letrak eta tablaturak daude: KITARRAZ KANTU EGIN

Euskal karaokeak

2008-07-11 » Nire irakaskuntzako lan jardueran betidanik euskal abestiak esparru handi bat bete dituzte. Ikasleekin abestiak lantzeko etapa desberdinetatik pasa egin dugu. Hasieran lan egiteko era oso simplea zen, ikasleek abestiak aukeratu, biniloak martxan jarri eta idazmakinez egindako abesti txostenak irakurriz abesten genuen. Gero informatika ailegatu zen eta txostenak hobetzen joan ziren. Kasette [...]

GALDEKETA BAI

2008-07-11 » Iritsi zen Ekainaren 27a, onartu zen azkenean eta espero bezala, hauts guztiak jorratu eta demonio guztiak dantzan jarri zituen eta oraindik hala dihardute. Lehenengo minututik aurrera, bozgorailu guztiak, amplifikadore erosoenekin martxan jarri zituzten, sampler modernoen distortsioekin nahastu eta badatozela, badatozela ... behin eta berriro entzuten diegu, behin eta berriro [...]

IV. Inkesta Soziolinguistikoaren emaitzak

2008-07-08 » Hemen duzue horri buruzko argitalpena www.erabili.com gunean. Eta hona hemen emaitzen laburpena eta agian nire gogoeta batzuk horiei buruz. Ondorio nagusiak: Euskal hiztun elebakarrik ez dago. Agian hizkuntza gutxi izango dira munduan elebakarrik gabeak. Horrek hizkuntzan bertan dituen eraginak ikertzea oso oso interesgarria izango liztateke. Hamasei urte edo gehiagoko biztanleen artean elebidun gehiago daude. [...]

Gida batzordearen agurra

2008-07-02 » Gutako askok laster hasiko dute udako oporraldia. Momentu hau aprobetxatu nahi dugu Ogasuneko Langile Euskaldunon Taldeko partaideok agurtzeko. Atseden hartzeko ez ezik, lagunartean lasaiago izan eta toki berriak (Euskal Herrikoak nahiz kanpokoak) bisitatzeko ere parada izan ohi da uda, baita hainbat irakurgai lasai eskuartean hartzeko ere. Gu uda ondoren itzuliko gara, [...]

Sagrario Aleman euskaltzaina (3)

2008-07-02 » Orain sei bat urte, Basaburuko udaletxearen berriztatze lanen amaieran, alkateak euskaraz prestatu zuen hitzaldia eta euskaraz irakurri zuen. Gobernutik etorritako ordezkaria haserretu egin zen, ordea, berekiko errespetu faltzatzat jo baitzuen euskaraz mintzatzea eta horrexekin hasi zuen bere hitzaldia, besteei errespetu falta egotziz; erdaraz, jakina. Euskara ez ikasteko erabiltzen duten arrazoi nagusia [...]

Zipriztintzen, berdintasunaren aldeko Ermuko gizon taldea

2008-06-23 » Ermuak aktiboki benetako berdintasunaren alde lanean jarduteko asmoa duen gizon talde berria du. Taldea eratu berria da eta ostegun arratsaldean ofizialki aurkeztu zuen bere burua Emakumearen Topaguean eginiko agerraldian. Taldea hamabost gizonek osatzen dute, maskulinotasun klasikoaren kontzeptua birdefinitzen eta edozelako sexismo moduaren kontra lan egingo dutenak. Taldeko kideen jatorria eta [...]

californication

2008-06-19 » telesail hau lagun bati gustatzen zitzaiolako ezagutu nuen, egia esan dexentetan egiten det kasu telesailenbat gomendatzen didatenean, behintzat lehen bi kapituluak ikusten, baina hau gustatzen ari zait. gainetik azalduta hau da kontua: idazle bat ya ez da horren idazle, ta bere bikote ohia desiratzen du, baina hau beste tipo gris batekin [...]

Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog Multilingual Blogs