2008-07-06 »
...
Lehen, erdara eta euskararen arteko distantzia Iruñean ez zen hain handia. orain arras arrotz egiten zaizkien euskal kutsuko honelako esaldiak: La madre y hemos venido. ¿Qué estabas tardada? ¿Pues? No soy cosa para nada. Vas a tomar mal... egunerokoan barra-barra erabiltzen baitzituzten erdaraz. Eta ikasleei, berantetsirik eta ez naiz deusetarako [...]
2007-05-05 » Aurreko batean aipatu nuen jardunaldi teknikoan oso gai garrantzizko eta berria jorratzeko aukera izan genuen. Berdinatsunaren onuraz aritu ginen; zehatzago, zein onura praktiko ekarriko du berdintasunak gizonezkoentzat? Emakumezkoontzat ekarri beharrekoa begi-bistakoa eta ukaezina da-eta.
Besteak beste esan genuen emakumeen egoera hobetzeak gora ekarriko duela jaiotzen kopurua. Antza ona da hori, nahiz [...]
2007-04-24 » Euskaldunon historia orain dela milaka urte hasi zen gaur egun Nafarroa izenez ezagutzen dugun herrialdean. Erromatarrek nafarren lurra Vasconia izenarekin deitu zuten. Lingua Navarrorum (nafarren hizkuntza) edo gaur egungo euskara eta gure hizkuntzaren inguruko kultura ere.
Euskaldunok historiaurreko franko-kantabriar zibilizazioaren ondorengo zuzenak garenez, kontinentean bizi garen europar populurik zaharrenak gara.
Franko-bisigotiar [...]