
NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|hu|tr|
2008-10-23 » Ikus lehen atala. Nola bihurtu ulerterrazago gure testuak? Hiru ataletan emango diogu erantzuna galdera horri. 1.- Ikuspegi gramatikaletik ikuspegi komunikatibora. Ikuspegi komunikatiboak bere baitan hartzen du gramatikala eta beste hiru ikuspegiz osatu eta zuzentzen du. Ikuspegi soziolinguistikoa, testuala eta estrategikoa dira hiru horiek. Osotasuna da ikuspegi komunikatiboa eta pentsamolde berria eskatzen digu, [...]
2008-10-20 » Titulu hori daukate, batetik, Pello Esnal hizkuntzalariak aurtengo irailean Iruñean aurkeztu zuen liburuak, eta bestetik, liburuari buruz www.erabili.com web gunean plazaratu duen artikuluak. Artikuluaren laburpena emango dizuet, ohi legez neure komentarioak tartekatuta. Bi galdera nagusi daude liburuaren abiaburuan. Hauexek: zergatik dira ulergaitzak edo ulerterrazak zenbait euskal testu? Nola bihurtu ulertarrazago gure testuak? [...]
2008-10-17 » Ikus lehen atala. (...) Eta hain kartsuki ari zen bere lanari, non jendea harritua baitzegoen beira haren bildura sainduari. (...) Hala ari zirelarik biak zerukotzat aberasten, Benoat bere bizitze garratzaren bidez, eta, aldiz, bestea ekarriz hain sainduki bizi zenari gosez ez hiltzeko behar zuena, gure arimen etsaia beldurtu zen, ia haur gazte hura ez [...]
2008-10-15 » Iturria: www.erabili.com Beste hutsune bat Euskaltzaindian. Espero dut beste emakume bat sartzea. Xabier Diharce, Iratzeder euskaltzain oso emeritua astelehenean (2008-10-13) hil zen, Beloken, 88 urte zituela. Haren aldeko hileta-elizkizuna bihar, asteazkenean, urriaren 15ean, izango da Beloken, Urt / Ahurti herrian, Beneditarren komentuko elizan, goizeko 10:30ean. Xabier Diharce, Iratzeder ezizenez ezagutzen dugun idazle eta [...]
2008-10-13 » Aurrekoren batean esana dut hemen euskal literaturaren klasikoak gogoko ditudala, ez haien literatur merituengatik, haien hizkuntzaren ederrarengatik baizik. Interes filologikoa dute, beraz, niretzat, literario baino areago. Horregatik ez nuke Bazilio Joannateguyren San Beonaten bizitzea liburua bukatutzat eman nahi, paragrafo hautatu batzuk agertu gabe, beti ere oharra eginda interes linguistiko-filologikoa baino ez [...]
2008-10-10 » Ez dut gogoko bloga eguneroko gertaeren pare erabiltzea. Gotzon Garateren heriotzaren berriak, ordea, hunkitu egin ninduen, benetan maite eta atsegin nuelako idazle euskalduna. Omenaldi xumea, beraz, egin nahian idazten ditut lerro hauek. Goian bego eta gure bihotz-gogoetan betiko. Garateri buruz apur bat gehiago jakin nahi izatekotan, jo ezazue Literaturaren Zubitegira, bertan baitago [...]
2008-10-09 » Aurreko sarreran, gure ikasleek argudiozko testu zientifikoak idazteko garrantsiari buruzko erreferentzia egi dut. Oraingo honetan beste artukilu osagai baten aipamena egin nahi dut, azken "Aula" aldizkarian atera duen Neusena: "escribir para aprender ciencias". Betiko paradojaz eztabaidatzen da: hezkuntza ez da bakarrik ikasten hezkuntz arloetan, zientzietan ere landu behar dugu. Zientzia [...]
2008-10-03 » Iturria: www.erabili.com 2008-09-22 Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta UNEDek (Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalak), 2008-2009 ikasturterako lankidetza hitzarmena sinatu eta aurkeztu dute, UNEDen bitartez euskara eta euskal kultura lektoretza Espainiako estatuan nahiz atzerrian sustatzeko. Euskara ikasteko arrazoiak Miren Azkarate Kultura sailburuaren ustez, euskarak bere eremu naturaletik kanpo ere "interes handia pizten du". Euskara ikasteko [...]
2008-09-22 » (...) JAKINTSUEK ZER DIOTEN EUSKARAZ Huna lehenik Axular, hamazazpigarren mendean Sarako erretor zena. Omen handiko liburu-egile horrek dio: "Iduri luke beste mintzaira guztiak elkarrekin nahasiak direla; eta aldiz euskara bere lehenbiziko garbi gartan dago." Hemezortzigarren mendean beste jakintsu handi batek, Larramendi jesuitak, iskribatzen zituen hitz hauek: "Nahi baduzue jakin euskara zer den, beha [...]
2008-09-17 » (...) EUSKARAREN EDERRA Aitortzen dugu ipar aldetik eta hegoagotik hartuak eta estutuak gauzkaten mintzairak, biak latinaren umeak, ederki orraztuak direla, apainduak eta aberastuak ere bai, mintzaira arrotzei harturiko hitzei esker; eta halarik ere euskara, zenbat-nahi higatua baldin bada-eta, hastapenean zuen edertasunetik, euskara ager daiteke bi mintzaira horien eta gainerakoen aitzinean. Ezen latina eta [...]
Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog
Multilingual Blogs
Sortu zure Bloga dohain