Logo NireBlog

NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|hu|tr|

Sortu zure Bloga dohainBloga kudeatu

Pasahitza ahaztu al duzu?

Publizitatea » Harremanetan jarri

Sortu zure Bloga dohain

http://.nireblog.com

Ezaugarriak

Tag » Tag: "indarkeria"

gizon ekimen arrakastatsua Santurtzin

2008-10-16 » Aupa gizona! Pasa den larunbatean urrats polita egin genian Santurtzin parekidetasunezko eta sexismorik bako gizartea eraikitze bidean: estrainekoz gurean, gizonok kalera irten gintuan berdintasunaren alde eta matxismoaren aurka. Aurreko post batean azalduriko ekimenak bi atal izan zitian, Gizon Biltzarra eta Gizonon Kale Agerpena. Biltzarrean dozena bat gizon elkartu gintuan, hogeitaka eta hirurogeitaka [...]

Docca David senarrak eraila Santurtzin

2008-10-08 » Gizon hori, Docca David emakume gaztea erail dik senarrak geure herrian, jakingo duanez. Izugarria duk. Beste erailketa matxista bat gehiago. Bostgarrena aurten Euskal Herrian. Horrelakoetan bihotza txikitzen zaiguk, eraildakoa eta bere familia gogoan; geure beroa eta elkartasuna helarazi nahi zioagu. Bestetik, erailtzailea edo tratu txarrak eman dituen gizona jomugan jartzen diagu amorru biziz [...]

Enrique Echeburua genero-indarkeriaz

2008-07-15 » Enrique Echeburua Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia Kliniko katedraduna da eta "etxeko" indarkeriaz aditua. Oso deklarazio jakingarriak irakurri dizkiot El País egunkarian (www.elpais.com). Honela dio: Emakumeei kosta egiten zaie bikotekidea salatzea, horrek harremanak porrot egin duela esan nahi duelako. Emakumeentzat bikote-harremana oso inportantea da, oso lotutik dago beren bizi-proiektuarekin. Askoz inportanteagoa da emakumeentzat [...]

Indarkeriarik eza

2008-06-22 » Portugaleteko Udalak lehiaketa pare bat antolatu du aurten neska-mutilei begira. Bata grabaketa-lehiaketa da; eta bestea, esloganena. Biek dute izena bera: "Helburua: Indarkeriarik Eza". Lehengo egunean, ekainak 19, nbanatu zituzten sariak. Niri epaimahian aritzea egokitu zitzaidanez gero, sariak banatzeko ekitaldian berba batzuk esatea ere egokitu zitzaidan. Epaimahaian hiru lagun aritu gara: [...]

baztertzea ez da bidea

2008-01-29 » Aupa gizona! Aurreko asteko XIRIKAn (GARA egunkariak gazte jendearentzat asteazkenetan ekartzen duen gehigarria) irakurri nitian Bilgune Feministako kide baten adierazpenak pasa den astean Iruñean bikotekideak eraildako emakumearen haritik. Funtsean, esan zian emakumeen aurkako biolentzia ez dela soilik etorkinen multzoan gertatzen den zerbait, klase guztietan eta adin guztietakoa baizik; erakundeek egiten dutena [...]

Gizon Biltzarra Santurtzin

2007-11-26 » Aupa gizon hori! Bada, bai. Atzo gizon bilera egin genian Santurtzin. Lehendabiziko bilera. Zortzi gizon elkartu gintuan eta, egitarauak zioen lez, sexismoaz, matxismoaz, indarkeriaz eta hauek amaiarazteko egin ahal/nahi dugunaz jardun genian. Giro ederrean gainera. Zoragarria!! Hasi gintuan nork bere burua aurkezten, noski: nor ginen, zerk erakarri gintuen bilerara eta egun horretan izandako [...]

Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog Multilingual Blogs