2008-01-04 » :::
Bazen ordua! Ematen du azkenean heldu Euskal Herriko Homofobiaren aurkako talde bakarrara ospea heldu dela! 20 minutos egunkarian eta Bilbovision-en agertu da gure taldea, eta laster ETBn, Euskadi Irratian, TVE eta La Sextan gauza bera gertatuko da! Mila esker komunikabide guztiei!
Nahiz eta hain famatua izan -:P- Futbola jolastea, ondo pasatzea [...]
2007-06-13 » Lehengo asteartean egin zidaten elkarrizketa irratia.com-en. Jabi Zabala eta Patxi Gaztelumendirekin izan nuen solasaldia atsegina izan zen, Second Lifen inguruan tontakeria asko esan nituen arren.
Beno, agian probetxugarria den zerbait topatuko duzue hainbeste astakeriren artean.
Entzun HEMEN
2007-05-14 » Bihar goizean goiz, ia denak oraindik lo zaudetenean (zorionez) Euskadi Irratiko "Goiz kronikan" agertuko da nirea den ahots bat Second Lifen inguruan hizketan. Badakit, hitz-motela naiz, asko trabatzen naiz eta ez ditut txorradak besterik esaten. Baina zer egingo diot, deitu egin didate! Beraien errua da!