
NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|hu|tr|
2008-09-29 » Aurretiaz bagenekien nola gure textuak pdf formatura pasatu ditzakegu OpenOffice erabilita, Horretarako Fitxategi menutik Esportatu pdf gisa... aukeratu behar genuen. Gaurko honetan alderantzizko prozesua azaldu nahi dizuet. Behi pdf fitxategi bat izan eta zelan textu formatura bihurtu. Horretarako pdftotext komandoa erabili dezakegu. Terminal bat abiarazi ondoren komando hau erabiliko dugu: $ pdftotext [...]
2008-09-02 » Askotan tokatu izan zait hutsik ez dagoen direktorio bat ezabatu beharra. Terminal batetik direktorio bat ezabatzeko hurrengo komandoa erabili dezakegu baina direktorioa hutsik egon behar da: rmdir direktorioa Dena den, badago beste komando bat direktorioa komando batez ezabatzeko nahiz eta hutsik ez egon: rm -drf direktorioa Kontuz komando honekin ze barrabasada handiak egin daitezke [...]
2008-05-06 » Fitxategiak aldaketa dataren arabera bilatzeko komandoa: # find -type f -mtime -exec ls -l {} \; Non: bilaketa hasten den direktorioa da eta dataren filtroa egunetan. Adibidez aldaketak hiru egunetik honakoak badira, aldagai hori -3 izan beharko litzateke.
2008-05-05 » Diskoa betetzen hasi zaizu, arazoak ematen ari da. Agian fitxategi batzuk oso handi egin dira (normalean log fitxategiak). Hurrengo komandoarekin tamainaren arabera sailkatu eta pantailan agertuko zaizkizu: # find ./ -size +1000000 -exec ls -lh {} \; Tamainaren (size) aldagaia aldatuta komandoa zure beharizanetara egokitu dezakezu. Ondoren zeuk erabaki fitxerookin egin behar duzuna: [...]
2008-01-06 » Ubuntu 7.10 instalatu eta gero bere berrikuntzak probatzen nabil. Hauetako bat AptUrl da; programak nabigatzailetik instalatzeko aukera ematen duen aplikazioa. Orain arte softwarea instalatzeko aukera bi genituen: edo terminal bat ireki eta apt-get erabili edo Synaptic erabili mahaigainatik. Orain Firefox zabaldu eta helbidean apt:// idatziz aplikazio hori instalatzen hasiko da. Oso interesgarria.
2007-12-05 » Gaur CD baten ISO irudia egin beharrean aurkitu naiz eta horretarako aplikazioren bat instalatzekotan egon naiz baina, zertarako egin hori dd komandoa sisteman daukagu eta? Terminala zabaldu, eta hurrengo komandoa tekleatu # dd if=/media/cdrom of=fitxeroa.iso if: input file (sarrerako fitxeroa) da, eta kasu honetan cdromaren irudia egingo dugu. of: output file (irteerako fitxeroa) da, [...]
2007-10-28 » Batzutan interesgarria izan daiteke Gnome saio bat hastea supererabiltzaile moduan. Horretarako pausu batzuk jarraitu beharko ditugu. Ikus ditzagun. Lehenengo root erabiltzaileari pasahitza ipini behar diogu. Horretarako hurrengo komandoa idatziko dugu: $ sudo passwd root Ondoren lehenengo zure pasahitza sartu eta gero supererabiltzailearena bitan. Gero supererabiltzaileari saio grafioak hasteko baimena eman behar diogu. Horretarako [...]
2007-10-26 » Askotan ordenagailua lan bat egiten dago eta bakarrik utzi behar dugu lanean, adibidez eguneraketa bat egiten dugunean. Orduan oso interesgarria izan daiteke ordenagailuaren itzalketa automatikoa programatzea. Hori egiteko nahikoa da terminal bat abiaraztea eta komando hau idaztea: # sudo shutdown -h +120 Non shutdown -h komandoak ordenagailua itzaliko duen eta +120 aukerak [...]
2007-04-30 » Ubuntuko eguneraketak direla eta ziuraski zure hasierako menuan aukera desberdin asko izango dituzu. Sistemako kernela automatikoki eguneratzen da eta grub-eko menuan sarrera berriak agertzen dira baina zaharrak ez dira kentzen. Aukera hoiek kendu nahi izanez gero grub-eko konfigurazio fitxeroa editatu ahal dugu. Orduan menua garbi eukiko dugu baina kernelaren irudiak [...]
Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog
Multilingual Blogs
Sortu zure Bloga dohain