2007-09-27 » euskal jai desalojatzera joan zirenean,
ixilik geratu nintzen,
ez bait nintzen hangoa.
sorgintxulo desalojatzera joan zirenean,
ixilik geratu nintzen,
ez bait nintzen hangoa
ametsenea desalojatzera etorri zirenean,
ez nuen protestatu,
ez bait nintzen hangoa.
letaman desalojatzera etorri zirenean,
ez nuen protestatu,
ez bait nintzen hangoa.
gu desalojatzera etorri zirenean,
etzegoen jada protestatu zezakeenik.
elkartasuna da eraldaketa ororen oinarria, bizitza triste ilun eta egoistetatik atera [...]
2007-09-23 » san juanetan hernanin izan nintzen ahal nuen guztitan. haietako bitan neska batekin egon nintzen, bere lagun bat ikusten nauenero datorkit esaten berarekin ligatu nahi nuela. gaur hortaz aparte beste gauza bat esan dit, gaindosiagatik hil dela.
ekainean norbaitekin ligatzen-edo egotea eta 3 hilabete beranduago hila dagoela jakitea oso jebia da.
baina etzen [...]
2007-07-16 » Aspalditik hona neukan nik kalean ikusita sinbolo deigarri bat: Azkuna alkate jaun txit gorenak banatutako Bilboko B txurigorri hura, azpian hezur bi gurutzaturik, piraten banderaren moduan, zituela. Atzora arte, ordea, ez nuen jakin B hori Bilboko Okupazio Mugimenduaren (BOM) irudia dela eta horrela mugimenduak erantzun a eman nahi diola Udalaren [...]