
NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|hu|tr|
2008-10-16 » Aupa gizona! Pasa den larunbatean urrats polita egin genian Santurtzin parekidetasunezko eta sexismorik bako gizartea eraikitze bidean: estrainekoz gurean, gizonok kalera irten gintuan berdintasunaren alde eta matxismoaren aurka. Aurreko post batean azalduriko ekimenak bi atal izan zitian, Gizon Biltzarra eta Gizonon Kale Agerpena. Biltzarrean dozena bat gizon elkartu gintuan, hogeitaka eta hirurogeitaka [...]
2008-06-18 » Neska eta emakume berbak irain moduan erabili ohi dira euskaraz. Hori sexismoaren seinale eta sintoma argi baino argiagoa ez bada, datorrela Jainkoa eta ebatz dezala. Androzentrismoa dabil garai zehatz bateko "sufragio unibertsala" aipatzen dugunean, erabat ahaztuta Frantziako iraultzaren denboran, esaterako, emakumeek ez zutela botoa ematerik. Kontuz, bada, horrelako unibertsaltasunarekin. Esukaraz atsotitz eta [...]
2008-06-11 » Beste sarreratxo bat eskainiko diot Amelia Barquínek idatzi eta Emakundek kaleratu duen liburuxka jakingarriari. Oharra egingo dut hortaz: hona bildutakoa ez da liburuak dioen guztia, niretzat eta bakarrik niretzat interesgarriena baizik. Oharra eginda, segi dezadan zerrenda osatzen: Euskaltzaindiak gaztelaniatik mailegatutako presidente, filologo, filosofo, notario eta antropologo moduko berbak onatsi ditu hiztegi batuan. [...]
2008-06-09 » ANDROZENTRISMOA hizkuntzan Jarraitzeko HEMEN
2008-06-09 » SEXISMOA hizkuntzan-Zer da? Jarraitzeko HEMEN
2008-06-09 » Aurreko sarreran esan bezala, gauza berri interesgarri ugari topatu dut Amelia Barquínen liburuxkan. Zerrendatu egingo ditut. Euskarak genero-morfemarik ez edukitzeak ez du esan nahi euskaraz ezin duenik sexismoa adierazi. Topiko nekagarria bada ere, milakako aldiz idatziko dut hizkuntzak ez direla sexistak, hizkuntza bidez adierazten diren edukiak, ideiak, baizik. Era berean futbol-baloi bat [...]
2008-06-03 » Pasa den asteburuan irakurri dut, goxo-goxo, Emakundek hizkera sexistaz atera berri dituen bi liburuxkak. Aurretik gaztelaniazkoa, bietan potoloena, irakurri dut. Eulalia Lledó andreak idatzi du, hezkuntza arloko testu batzuetatik abiatuta. Betidanik mirestu izan dut Lledó andrea; genero eta feminismo kontuetan teoriagile aparta deritzot. Praktikara jaitsita, ordea, ez dut hain bikain ikusi, [...]
2008-05-21 » Aupa gizona! Hilaren 13an Bilboko Bidarte Udaltegian, "Maskulinitatea, egun eta hemen" lantegia dinamizatu egin nian, Idatzi-Irakurri Elkarteak antolatua. Giro atsegina, parte hartzea polita eta gogotsua, elkarrekiko begirunea,... pozik irten ninduan. Hirekin konpartitu nitian hangoak, nahi baduk. Ia bi orduz jardun gintuan maskulinitatearen inguruan bildutako 25 pertsonok (kopuru polita, areago 8 gizonezko izanik). [...]
2007-09-07 » eta ondo etorri sexismoa gizon baten ikuspegitik jorratuko duen gune honetara, gehiagotan egongo ahal gaituk. Ez duk oso ikusia gizonezkoentzat soilik den gune bat, eta agian norbaitenzat deitoragarria ere izango duk, baina neuk uste behar-beharrezkoa dela. Zergatik? bada, beti neure iritzian, egun, sexismoaz eta honen inguruko guztiaz geure gizartean zabalduen [...]
Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog
Multilingual Blogs
Sortu zure Bloga dohain