2008-01-23 » Halako titulua ("Las vidas de Zulma") dauka Alter Nativas elkarteak ekoiztu eta Blanca Oriak eta Juan Zapaterrek zuzendu duten film dokumentalak. Filmak hamar emakume etorkinen istorioa agertzen du, hamarrak Nafarroako hainbat herritan bizi direlarik. Asmoa da azaltzea nola bizi duten protagonistek inmigrazioa, gehienbat emozioei dagokienez.
Horretarako, emakumeen barnea saiatu dira erakusten, [...]
2007-06-04 » Hizkuntzari edo hizkuntzei buruzko zerbait ikusiko nuelakoan joan nintzen zinera eta armen kontrako alegatoa topatu; film itxurako alegato ederra, asaldagarria, ikusteko batere erosoa, une batetik bestera zerbait ikaragarria gertatuko dela sentiarazten duten horietakoa. Izan ere horrelakoa gertatzen da-eta, armak tartean daudelarik.
Tokioko dozenaka solairuko etxe eder garesti batean gizon batek arma [...]