2008-02-21 » SINESMENAK ETA ZIENTZIAK
Mesopotamiarrak politeistak ziren, jainko askorengan sinesten baitzuten. Jainkoei tenpluetan sakrifizio ugari eskaintzen zizkieten janarien bidez. Apaizak jainkoak gurtzeaz arduratzen ziren eta hiriarentzako babesa eta laguntza eskatzen zieten. Horri esker aberastu egin ziren eta gizartean botere handia izatera iritsi ziren. Mesopotamiarrak jainkoak haserretuko ziren beldur ziren eta deabruei eta espiritu gaiztoei [...]