2007-05-24 » Maiatzaren 25ean Piratas del Caribe 3 estrenatuko da. Zer pasatu ote da Jack Sparrow kapitain ausartarekin? eta noiz ezkonduko dira Will eta Elizabeth? Galdera guzti hauek eta gehiago hirugarren pelikula honetan argituko dira. Ni, nire aldetik, filme hau ikusteko irrikitan nago.
Entzun dut nonbaiten laugarren pelikula baten rumoreak daudela, ederto. NI [...]
2007-02-28 » High School Musical-en iruditu ez arren, Vanessa Anne Hudgens (Gabriella) eta Ashley Tisdale (Sharpay), oso lagunak dira. Jakin ezazue pelikula egin aurretik ere oso lagunak zirela, eta asko poztu ziren batera egingo zutela jakitean.
Ez dira ia inoiz haserretzen eta beti batera daude. Ba al dago lagun arteko erlazio ederragorik?
2007-02-12 » Niri, eta zuei seguru, dexente gustatzen zait Shakira, bai abesteko eran eta bai dantzatzekoan.
Nik behin baino gehiagotan ikusia daukat eskoletako neska batzuk Shakiraren dantza imitatu nahiean. Batzuk asko hurbiltzen dira, baina inortxok ere ez du Shakira bezain ondo dantzatzen.
Baina, hemen misterio txiki bat dago: [...]
2007-02-03 » Ikusi al duzue High School Musical?
Pelikula oso oso polita da. Nik ikusi dudan politena. Asko emozionatu nintzen, eta horregaitik, etxean DVD-a eta diska ditut. Egia esan, fanatika bat naizela uste dut. Seguru ikusi dutenei ere asko gustatzen zaiela. Beraz, ez baduzu ikusi, animatu eta ikusi ezazu! Nire kontseilua da.