2008-09-26 » "Txortan" artikulua Mutrikuko Goizeko Izarra ikastolako taldean irakurri eta gero, partaide batek , Koldok, "lotan" inguruko teoria azaldu zigun. Denok honen berri izan dezazuen, bera animatzen dut txoko honetan bere iritzia idaztera. Animo KOLDO!
2008-09-26 » Epa Mutrikuko Goizeko Izarra ikastolako irakasleak:
Gaur bukatuko da ikastaroa eta hemendik eskerrak eman nahi dizkizuet eskaini didazuen harreragatik eta egin duzuen lanagatik.
Horrela bada, hurrengora arte!
2008-07-23 »
“Anteron txamarrotia
Sinkerren bibotia
haretxek ei dauko/a
preso tximinoia” (bis)
Behin baino gehiagotan entzun duzue abesti hau.
Zer dakizue abesti honi buruz? Nongoak ziren Antero eta Sinker?Zer zen Antero? Eta Sinker? Zer da tximinoia? Zer da txamarrotea?Nolakoa da? Zerez egina dago? Zein ezaugarri ditu? Non eta noiz erabiltzen da?
Galdera hauen erantzunak jakiteko, bi dokumentu [...]